Mala Rohan
Mala Rohan (ukraineraz: Мала Рогань) Ukrainako herri bat da, Kharkiv Oblasteko Kharkiv Raionean kokaturikoa. Mala Rohango Herri-Kontseiluaren parte da da, halaber, Ukrainako herri-kontseiluetako bat.[1]
Mala Rohan | ||
---|---|---|
Ukrainako herria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ukraina | |
Oblast | Kharkiveko oblasta | |
Raion of Ukraine | Kharkiv raiona | |
Izen ofiziala | Мала Рогань | |
Posta kodea | 62485 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 49°56′17″N 36°29′15″E | |
Azalera | 2.99 km² | |
Altuera | 128 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.603 (2001) | |
Dentsitatea | 870,57 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1657 | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Historia
2022ko Ukrainako inbasioa
2022ko otsailaren 25ean, Errusiako Indar Armatuek herria bereganatu zuten, Ukrainako errusiar inbasioaren testuinguruan;[2][3] okupazioan zehar eta Human Rights Watchen arabera, errusiar soldaduek sexu-indarkeriaren kasu bat, gutxienez, dokumentatu zuen.[2][4] Ukrainako Indar Armatuek, bestalde, herria berreskuratu zuten martxoaren 28an.[3] Era berean, martxoaren 25–27 inguru, Ukrainako soldaduek Errusiako gerra-presoak torturatzen eta hanketan tiro egiten zituzten bideo biral batek arreta zabaldu zuen. BBCk, besteak beste, bideoaren geolokalizazioa baieztatu zuen, Mala Rohan inguruko esne-haztegi batean grabatu zela adieraziz. Ukrainako iturri askok bideoa antzeztua zuela adierazten zuten arren,[3][5] hainbat iturri ezberdinek –horien artean, Le Monde egunkari frantziarra– bideoa egiazkotzat eman zuten.[6]
Erreferentziak
- (Ukraineraz) «Малороганська сільська рада - Харківська область» rada.info.
- (Ingelesez) «Ukraine: Apparent War Crimes in Russia-Controlled Areas» Human Rights Watch 2022-04-03.
- (Ingelesez) «Does this video show Ukrainian soldiers shooting at Russian prisoners of war?» The Observers - France 24 2022-03-31.
- (Ingelesez) Wolfe, Lauren. (2022-04-17). «How to Seek Justice for Rape in the War on Ukraine» The Atlantic.
- (Ingelesez) «Does video show Russian prisoners being shot?» BBC News 2022-03-30.
- (Frantsesez) «Vidéo. Prisonniers russes torturés : des vidéos vérifiées par « Le Monde » mettent en cause un bataillon de volontaires ukrainiens» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).