Makrosoziologia
Makrosoziologia, soziologiaren ikuspegi bat da gizarte-talde handien ikerketan oinarritzen dena [1] : herriak, nazioak eta zibilizazioak.
Soziologian, analisi maila desberdinak daude. Makrosoziologia gizatalde handiak aztertzen ditu (hiria, eliza) edo, maila abstraktuagoan, gizarte-erakundeak, gizarte-sistemak eta gizarte-egiturak.
Egitura handietan finkatzen du interesa gizartea, kultura eta organismoak perpektiba zabaletik aztertzeko (eta modeloak aurkitzeko) eta baita horien barne aldaketak aztertzeko ere. Kasu honetako adibide dira industrializazio, eta duela gutxi gertatutako informazio iraultza. Fenomeno guzti horiek forma berriak sortu dituzte gizartean.
Makrosoziologia esker, posible da gauzen orokortasuna ulertzea eta gizartean nola txertoen diren ulertzea.
Makrosoziologiaren ordezkari nagusiak hauek dira:
- Karl Marx: honek bereziki gizartea langileen eta jabeen arteko gizarte-borrokaren ikuspegitik aztertu zuen (gehi Ludwig Gumplowicz, Ferdinand Tönnies...).
- Max Weber ; gizartea aztertzen du modernizazio azkarraren ikuspuntutik eta horrek sortutako ondorioen analisia, burokratizazioa, esaterako.
- Émile Durkheim ; hainbat gai aztertu zituen eta dimentsio sozial handiko modeloekin lotu zituen, adibidez, suizidioa eta gizarte joeren arteko lotura.
- Estrukturalismoa (Claude Lévi-Strauss)
- Postestrukturalismoa (Pierre Bourdieu)
- Funtzionalismo (Talcott Parsons)
- Gizarte-sistemen teoria (Niklas Luhmann),
- Gizarte aktiboa (Amitai Etzioni).
Erreferentziak
- « Dès qu'on arrive à un ordonnancement du droit, (...) on a affaire à des unités collectives réelles (groupes, classes, sociétés globales), qui relèvent de la macrosociologie » Georges Gurvitch, Traité de sociologie, t.
Bibliografia
- (Ingelesez) Gerhard Lenski, Human societies: An introduction to Macrosociology, McGraw-Hill, 1982, ISBN 0-07-037176-8
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Online irakurri : Introduction to Social Macrodynamics: Compact Macromodels of the World System Growth, Andrey Korotayev, Artemy Malkov, Daria Khaltourina, Moscow : URSS, 2006. (urss.ru)