Makrofago

Makrofagoak immunitate-sistemaren zeluletako batzuk dira, fagozitosi egiteko ahalmena dutenak (leukozitoen antzera). Ez dira leukozitoak, baina leukozito mota batzuetatik sortzen dira, monozito izenekoetatik.

Makrofago
Makrofago bat pseudopodoak luzatzen, bi partikula arrotz harrapatzeko Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHA11.627.482, A11.733.397, A15.382.670.522 eta A15.382.680.397 A11.329.372, A11.627.482, A11.733.397, A15.382.670.522 eta A15.382.680.397
THH2.00.03.0.01007
FMA63261
Terminologia anatomikoa

Makrofago gehienak ehun konektiboan daude. Zelula handiak dira, fagozito guztien artean handienak. Mugikorrak dira eta behar dituzten lekuetara abiatzen dira, antigeno ala partikula arrotzak suntsitzeko. Konplementuak eta antigorputzek makrofagoak erakartzen dituzte antigenoetaruntz, partikula arrotzen fagozitosia egin dezaten. T linfozitoek, bestalde, linfokina izeneko substantziak ekoizten dituzte, makrofagoak aktibatzen dituztenak.

Hiru dira makrofagoek betetzen duten eginkizunak:

  • zelula "garbitzaileak" dira, ehun konjuntiboa garbitzen dutenak, hildako zelulak eta beste hondakinak fagozitatuz.
  • bakterio, birus eta zelula arrotzen fagozitosia egiten dute. Minbizidun zelulak irensten dituzte ere.
  • erantzun immunearen prozesuan parte hartzen dute, antigeno arrotzak Th linfozitoei aurkeztuz, hauek aktiba daitezen. Th linfozitoek, era berean, B linfozitoak aktibatzen dituzte, antigorputzak sortzen dituztenak

Zitokina ugari makrofagoek ekoizten dituzte.

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.