Makrino
Makrino (latinez: Marcus Opellius Macrinus; 165 – 218) erromatar enperadorea izan zen 14 hilabetez, 217tik hil zen arte. Mauretania probintzian jaio zen lehen erromatar enperadorea izan zen.
Makrino | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
217ko apirilaren 11 - 218ko ekainaren 8a ← Karakala - Heliogabalo →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Cherchell, 164 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Kapadozia, 218 (53/54 urte) | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa heriotza zigorra | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Nonia Zeltsa | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Leinua | Severar leinu | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa |
Estreinako urteak
Equites mailako familia batean jaio zen. Jatorrizko Mauretania probintzian hezia, Makrino Erromako klase politikora iritsi ahal zen, abokatu trebeko entzutea lortu zuen-eta.
Septimio Severoren agintaldian burokrata garrantzitsua bilakatu zen. Karakalak Pretoriar Goardiako prefektua izendatu zuen. Equites mailako batek jaso ahal zuen posturik altuena. Makrino zerbitzari leiala izan zen harik eta, iturrien arabera, iragarle batek Karakalaren ondorengoa izanen zela jakinarazi zion arte. Etsai politikoak hiltzeko Karakalaren joera zela-kausa, Makrino bere burua arriskuan ikusten hasi zen.
217ko udaberrian, Karakala ekialdean zegoen, Partiarren kontrako gerra prestatu nahian. Makrino eta Pretoriar Goardiako beste batzuk enperadorearekin zeuden. Carrhaeko guduaren lekutik hurbil zegoen Selene tenplu bat bisitatzera joan zen Karakala, bizkartzainak lagun. Zer gertatu zen ez dago garbirik, baina Makrinoren arabera bizkartzain batek Karakala hil zuen. Apirilaren 11n, enperadorea izendatu zuen bere burua. Antonino izena ere hartu zuen, Antoniar leinuarekin bat egiteko asmotan.
Agintean
Equites mailakoa bazen ere, Senatuak berretsi zuen Makrinoren izendapena.
Kanpoko politikan, Makrinok bakea borroka baino hobesten zuen. Daziako matxinadak bertan behera geratu ziren Karakalak bahitutakoak Makrinok bueltarazi zituenean. Armeniako tronuan Tiridates onartu zuen. Partiarrekin, halere, ez zegoen hitzarmenik egiterik. Nisbis hiriaren ondoan erromatarrak garaituta atera ziren 217ko udan.
Gerran aritzeko gogo ezak eta partiarren kontrako porrotak ez zuten oso eragin baikorrik soldaduengan. Gainera, Karakalak luzatu zizkien pribilegioak murrizten hasi zen Makrino. Esaterako, errekluten soldatak beteranoenak baino txikiagoak ziren.
Erroman ere ez zeun ospe onik lortu. Boterea hartutakoan ez zen hiruburua joan. Gainera, udaren bukaeran ekaitza batek suteak eta uholdeak eragin zituen. Makrinoren gizonek ezin izan zituzten kalteak berehala konpondu.
Erorialdia
Nahigabea Severar leinukoek areagotzen zuten, batik bat Karakalaren izebak, Julia Mesak, eta honen alabek, Julia Soemiasek eta Julia Mameak.
Makrinok jauregi inperialetik bota zituen. Nolanahi ere, Siriako etxetik, severiar emakume horiek konspirazioa sortu zuten beste severar bat tronuan kokatzeko. Julia Soemiasen semea, Heliogabalo, hautatu zuten Karakalaren ondoregoa izateko.
Maiatzaren 18an, Siriako legio batek enperadore izendatu zuen Heliogabalo. Makrinoren armada garaitu zuten severarrek, eta Makrinok mozorroturik egin behar izan zuen ihes. Erromara zihoazela atzeman eta hil zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Makrino |