Maketa
Maketa gauza erreal edo fikziozko baten kopia bat da. Oro har, maketek objektu handietako itxura irudikatzen dute eskalan. Baina noizean behin, objektu txikietako itxura ere izaten du.
- Artikulu hau gauza baten modeloari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maketa (argipena)».
Maketagintza bi eredutakoa izan ahal da:
- eredu estatikoa: maketaren eredu estatikoan, objektuen maketak, arkitektura-maketak edo sistema-maketak
- mugikorrekoa: maketaren eredu mugikorrean, itsasontzi-maketak, tren-maketa, hegazkin-maketak eta auto-maketak
Bestalde, eskala maketaren azken tamaina da eta tamainari dagokionez, gutxitu edo handitu egin ahal da. Eskalaren neurria maketaren funtzioaren arabera hautatzen da. Normalean, maketaren funtzio garrantzitsuena da munduaren historia irakastea. Esate baterako, auto-maketen eta tren-maketen bidez, garraiobideetako aurrerapenak ezagutarazten dira. Hegazkin-maketen bidez ere, munduan gertatutako gerrei buruzko ikerketa egin daiteke.
Edozein modutan, maketagintza zaletasuna berezia da eta hainbat trebetasun behar dituzte maketa-egileek. Besteak beste, zehaztasuna, irudimena (argibide bidez egiteko ez diren maketetan), motrizitatea eta gaitasun artistikoa..
Horretaz aparte, maketagintza ez da zaletasun merkea. Horren ondorioz, maketa-egileek urte asko irauten dute haien maketak egiten. Baina, ezin daiteke pentsa maketagintza zaletasun isolatua dela, alderantziz, maketa-egile asko daude eta askotan gai honi buruzko topaketak antolatzen dituzte. Topaketa horietako helburu nagusia maketa-egileek gune bat izatea da, eta, batez ere, zaletasun berezi hau jendeari helaraztea.