Makea

Makea Lapurdiko udalerria da, Lapurdi Ekialdean dagoena.

Makea
 Lapurdi, Euskal Herria
Herriko eliza


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Macaye
AuzapezaAlain Dubois ( EAJ-PNB)Alain Dubois (2008-2014)
Posta kodea64240
INSEE kodea64364
Herritarramakear
Kokapena
Koordenatuak43°19′48″N 1°19′39″W
Map
Azalera19,75 km2
Garaiera113-892 metro
Demografia
Biztanleria585 (2018:  16)
alt_left 289 (%48,3) (%49,8) 298 alt_right
Dentsitatea27,75 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 31,52
Ugalkortasuna[1] 61,11
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,15 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0,87 (2011)
Langabezia[1]% 2,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 20,94 (2010)
Erabilera% 2,65 (2011)

Izena

Makea izena, Makaiaga izen zaharraren sinplifikazioa da.

Geografia

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Baigura
  • Herribeherea
  • Ursuia
  • Zahiola

Historia

Antzinako Erregimenean, Makeako bizkonderria Nafarroako Erresumaren menekoa zen.

1790ean, paisaia administratiboaren aldaketarekin batera, Makea, Makea, Lekorne eta Luhuso bere barnean hartzen zituen kantonamendu baten buru izan zen, Uztaritzeko barrutiaren barnean zegoena.

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Onetik kooperatibak Le Bleu des Basques izeneko ardi gazta ekoizten du.

Demografia

Lapurdiko udalerri txikienetako bat da. XIX. mendearen hasieran, 800 biztanle zituen, baina beheranzko joera izan zuen populazioak ordutik ia bi mendez, eta 1980ko hamarkadan 400 inguru besterik ez ziren. XXI. mendearen hasieran, biztanleriak pixka bat gorantz egin zuen .

Makeako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura

Euskara

Makeako euskara[5] Sortaldeko nafar-laputera[2][3] da: zehatzago esanda, Beskoitzeko euskara[4] da. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.

Multzo horren azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak).

Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).

Ondasun nabarmenak

Aztarna protohistorikoak aurki daitezke udalerriko lurretan, 1980. urtetik monumentu izendatuak[6].

Argazki galeria

Makear ezagunak

  • Ramuntxo Camblong (1940-) EAJren Ipar Buru Batzarraren presidentea.
  • Ganix Antxordoki (XIX. mendea), Bidarrain sortu eta Makeako Organbidea etxean bizi izan zen kontrabandista.
  • Anje Funosas (1989-), Granja etxeko pizzagile famatua. 2010 urtetik 2015 urtera "Pizza de Oro" saria irabazi du Erromako pizza txapelketa mundialean. Haren pizza famatuenak "la pizza du Rhinocéros" du izena.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  3. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  4. «Beskoitzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  5. «Makea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  6. «Camp protohistorique et enceinte à parapets de terre» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).


Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.