Makaronesia
Makaronesia Ozeano Atlantikoko iparraldean, Europa eta iparraldeko Afrikatik gertu, dauden uharte multzoa da, hiru herrialdeetakoak (Portugal, Espainia eta Cabo Verdekoak hain zuzen ere) direnak . Izena grezierazko μακάρων νῆσοι (makárōn nêsoi, "Zorionekoen uharteak") izendapenetik datorkie, greziar geografoek Gibraltarko itsasartearen mendebaldean zeuden uharteak izendatzeko erabili zuten izena, hain zuzen ere.
Makaronesiak bost uhartedi ditu:
- Azoreak (Portugal)
- Kanariar Uharteak (Espainia)
- Cabo Verde (Cabo Verde)
- Madeira, tartean Desertas (Portugal)
- Selvagens (Portugal)
Uharte guztiak sumendiek sortuak ziren eta bere klima azpitropikalari esker eskualde berezia osatzen dute biologian[1].
Demografia
XV. mendera arte Kanariar uharteek biztanleria zuten bakarrak baziren ere, egun Europa eta Afrikatik hainbat etorkin jaso ondoren, biztanle asko dituzte.
Bandera | Uhartedia | Estatua | Biztanleak |
---|---|---|---|
Kanariar Uharteak | 2.103.992 | ||
Cabo Verde | 499.796 | ||
Madeira | 247.399[2] | ||
Azoreak | 245.374[2] | ||
Selvagens | 2 | ||
Guztira | 3.095.729 |
Uharteak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.