Makabear

Makabearrak (hebreeraz: מכבים edo מקבים, Maqabim; latinez: Machabi edo Machado; grezieraz: Μακκαβαῖοι, Makkabaioi) K.a. II. mendean Jerusalemen bizi eta judaismoaren eta helenismoaren arteko borrokan gidari izan zen familia judu bateko kideak izan ziren.[1]

Talde etniko infotaulaMakabear

MotaAskapen nazional eta guerrilla movement (en) Itzuli
PeriodoK.a. 167 -
Geografia
JatorriaJudea
EstatuaSeleukotar Inperioa

Makabearrek zuzendutako armada judu matxinoak Judea bereganatu zuen, garai haietan Seleukotar Inperioko probintzia bat besterik ez zena. Asmondar leinua eratu zuten, K.a. 164 eta K.a. 63 artean agintean egon zena. Judaismo berrezarri zuten, askotan fede-aldaketa behartuen bitartez, mugak zabaldu eta helenismoaren eragina gutxitu zuten. Haien garaipena gogoratzeko, egungo juduek Hanukkah ospatzen dute.[2]

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Urdang, Laurence; Donohue, Christine N.. (1985). Holidays and Anniversaries of the World. Detroit: Gale Research Company ISBN 0-8103-1546-7..

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.