Antton Maiz

Antton Maiz Bergara, pilota arloan Maiz II.a deituraz ezaguna (Arantza, Nafarroa Garaia, 1951ko abuztuaren 24a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Debuteko partida 1975eko ekainaren 24an jokatu zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan. 1995ean erretiratu zen, 44 urte zituela, Bilboko Deportivo pilotalekuan. Gorputz handiko jokalaria, indartsua, ondo mugitzen zen jokalekuan, behar zuen lekuan jartzen zen, eta oso pilota gutxi galtzen zuen. Izaeraz jatorra eta apala, bere aurrelaria asko animatzen zuen beti.

Antton Maiz

Bizitza
JaiotzaArantza, 1951ko abuztuaren 24a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesku huskako pilotaria
Pilota
 

Retegi II.ak, Martinez de Irujok eta hirurek dute esku huskako binakako txapelketa nagusi gehien irabaztearen marka, bosna aldiz irabazi baitzuten. Maiz II.a izan zen marka hori lortu zuen lehena, 1978an, 1981ean, 1983an, 1984an eta 1993an irabazi baitzuen. Horrez gain, 1980an buruz buruko txapelketa nagusian txapeldunorde izan zen, eta 1976an bigarren mailako buruz burukoa irabazi zuen.

Erretiratu zenean Asegarcek (bere azken enpresak) intendente izateko kontratatu zuen. Hala ere, istripuz bi orno hezur hautsi zituen, eta lan egiteari utzi behar izan zion.

Lorpenak

Binakako finalak

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1978 Pierola II.a - Maiz II.a Retegi I.a Aldazabal II.a 22-14 Anoeta
1979 Bengoetxea III.a Gorostiza Pierola II.a - Maiz II.a 22-15 Anoeta
1980-81 Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a Bergara II.a Martinikorena 22-13 Anoeta
1981-82 Beristain Tolosa Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a 22-21 Anoeta
1982-83 Bengoetxea IV.a - Maiz II.a Garcia Ariño IV.a Gorostiza 22-11 Anoeta
1983-84 Bengoetxea IV.a - Maiz II.a Oreja III.a Aldeazabal II.a 22-18 Anoeta
1992-93 Alustiza - Maiz II.a Titin III.a Arretxe 22-20 Ogeta

Buruz buruko finalak

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1980 Retegi II.a Maiz II.a 22-14 Anoeta

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.