Maixa Lizarribar Saizar

Maixa Lizarribar (Altzo, 1971) gipuzkoar abeslari eta trikitilaria da.

Maixa Lizarribar Saizar

Bizitza
JaiotzaAltzo, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktrikitilaria, musika-irakaslea eta abeslaria
KidetzaMaixa ta Ixiar
Genero artistikoatrikitia
Musika instrumentuatrikitia

Twitter: maixalizarribar Edit the value on Wikidata

Biografia

Ixiar Orexarekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.

2002an bakarkako disko bat kaleratu zuen, Maixa (Elkar), jazz musikariekin grabatuta. Geroztik, Gose taldearekin kolaboratu du, eta trikitia irakasten jarraitzen du Altzon, Arrasaten eta Gasteizen.

2019. urtean AMAK taldea sortu zuen beste hiru emakumezko trikitilarirekin.[1]

Diskografia

Maixa ta Ixiar

  • Maixa eta Ixiar (1993, Elkar). Iker eta Larraitzekin batera ateratako diska.
  • Uhinez uhin (1996, Elkar)
  • Mantalgorri (1997, Elkar)
  • Solasin (1998, Elkar)

Bakarka

AMAK

  • AMAK (2021, Baga-Biga)

Erreferentziak

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-14). «Lehen diskoa kaleratu du AMAK taldeak, amatasunaren eta emakumearen izatea ardatz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.