Maitea
Maitea (jatorriz, ingelesez: Beloved) Toni Morrison afro-amerikar idazleak idatzitako eleberri bat da. 1987an argitaratu zen liburua lehen aldiz, Alfred A. Knopf Inc. argitaletxearen bidez. Jatorrizko izenburua Beloved zen, eta 2004. urtean euskarara ekarri zuen Anton Garikano itzultzaileak. AEBko beltzen esklabotzaren memoria du ardatz nagusia, eta Errealismo magikoaren estiloko lana da.[1]
Maitea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Toni Morrison |
Argitaratze-data | 1987, lehen edizioa Alfred A. Knopf Inc. argitaletxean eta 2004an euskaraz Alberdania, Elkar argitaletxeen eskutik |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Beloved |
Argitaletxea | Alfred A. Knopf (en) |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 369 |
ISBN | 84-9783-215-9-Elkar)* 84-96310-30-2-Alberdania)* 84-9783-215-9-Elkar)* |
Itzultzailea | Anton Garikano |
Gaia
Liburua benetako gertaeretan inspiratuta dago. Egileak dokumentatze lanak egiten ari zela, American Baptist agerkarian 1856ko otsailaren 12an argitaratutako elkarrizketa bat ikusi zuen, Margaret Garner presoari egina. Andreak,beste senide batzuekin Kentuckytik esklabotzatik ihesean atera zen Ohiora.[2] Bidean, zuriak atzean zituela, bere bi urteko alaba hil zuen.
Horren inguruan esklabotzak sortzen duen min konponezina, jasan dutenengan min horren eragina ahaztu nahi denean, amatasuna eta haur-heriotzaren gaiak jorratzen ditu eleberriak, besteak beste.
Sinopsia
Kontaketa hasten da protagonista, Sethe, eta bere alaba Denver, esklabotzatik ihes egin ondoren, Cincinnatiko Bluestone Roaden, 124 zenbakidun etxe sorginduan bizi direnean. Lehen amona Baby Suggs -Setheren amaginarreba - etxe horretan bizi zen eta aterpe eman zion bere erraina Sethe eta seme-alabei ihes egitean, semearen etorrera -Hall- espero zuten bitartean. Baina narrazioa hasten denean, amona hilda zegoen eta Setheren semeak, Howard eta Blugar dagoeneko alde eginak ziren 13 urte zituztenetik, haur hil baten mamuaren mendean zegoelako etxea, aditzera ematen denez. Ondoren, Paul D. esklabu ohia iristen da etxera eta ama-alabarekin bertan hasten du bizimodu berria. Handik gutxira Maitea azaltzen da, bizikideen arteko harremanak goitik behera nahasten. Antza, bera da Sethek hil egin zuen alabaren emakumetzea. Tartean, pertsonai bakoitzaren iragan latza azaltzen doa.
Pertsonai nagusiak
- Maitea: iraganarik gabeko neska, ezerezetik azaldu zena 124 zenbakidun etxean, Sethek hil egin zuen alaba “maitea” dela iradokitzen da, haragi eginik etorria, amaren mendeku eta maitasun bila
- Sethe Margaret Garnerren istorioan inspiratutako pertsonaia; Afrikatik ekarritako esklabu baten alaba. Hall senarra dela, bi seme (Howar eta Buglar) eta alaba, Maitea bera. Ihesa hastean haurdun dago eta Denver jaioko da.
- Hall Setheren senarra eta seme-alaben aita, Baby Suggsen semea ere bada; ihesean banatzen dira. Eleberriaren orainaldian ez da azaltzen baina atzera bergirakoetan maiz aipatzen da.
- Denver Sethe eta Hallen alaba gazteena, ihesaldian jaiotzen da, ‘’Amy Denver’’ izeneko andre zuri baten laguntzaz. Eskolan baztertuta, amaren iragana dela eta (alaba hil eta gartzelaldia) etxean biltzen da eta Maitearekin adiskidetu. Handitu ahala bere independentzia irabazteko borrokatzen du.
- Baby Suggs Hallen ama da, zeinen askatasuna semeak erosi zuen bera alokatzearen truke. Deklamatzeko aparteko indarra du eta komunitatean oso maitatua da. Sethe eta bere seme alabak hartuko ditu bere 124ko etxean, inoiz iritsiko ez den semearen zain.
- Paul D, basakeriak jasandako esklabu ohia, Hall ikusi zuen azken pertsona zen eta Setheren etxera iristen da, harekin bikote harreman bati hasiera ematen 124ko etxean. Han bizi denean, azaltzen da Maitea.
- Nan Sethe txikia zenean zaindu zion andrea, haren amaren laguna eta Afrikatik harekin ekarria
- Garner jaun-andreak Etxe Goxoa deitzen dioten plantazioaren jabe zuriak, nondik ihesean atera ziren Sethe eta bere familia
- Zorra Kitto esklabu iheslariak ibaia zeharkatzen lagundu eta gordetzen dituen gizon beltza
- Bodwin jauna 124 zenbakidun etxeko jabe zuria da; bertan haurtzaroa eman zuen eta Baby Suggsi alokatu zion zaindua izateko. Beltzen aldeko jarrera izan eta jazarpena pairatu zuen zenbaitetan.
Sariak
- 1987 AEBtako National Book Award sarirako izendatua. Irabazi ez izanagtik beste 48 idazle idazle beltzek protesta gutun bat argitaratu zuten The New York Times egunkarian.[1]
- 1988 Pulitzer Prize for Fiction [3]
- 1988, Anisfield-Wolf Book Award [4]
- Robert F. Kennedy Memorial Book Award
- Melcher Book Award
- Lyndhurst Foundation Award
- Elmer Holmes Bobst Award
Zinemarako moldaketa
1998 urtean, eleberrian oinarritutako Beloved pelikula filmatu zen Jonathan Demme zuzendaria zela eta Oprah Winfrey ekoizlea eta protagonista.[5]
Erreferentziak
- Jauregi, Joannes. (2020). «Maitea: memoria, magia, mitora» Berria: 34-35..
- (Gaztelaniaz) Morrison, Toni. El origen de los otros. Barcelona: Lumen, 2018, 86. orrialdea. ISBN 978-84-264-0546-3.
- (Ingelesez)"Beloved, by Toni Morrison (Alfred A. Knopf)", The 1988 Pulitzer Prize Winner in Fiction.
- (Ingelesez)"Toni Morrison | Beloved", The 82nd Anisfield-Wolf Book Award.
- Beloved filmaren fitxa IMDB datu basean
Kanpo estekak
- Alberdania argitaletxearen fitxa Maitea lanaren inguruan
- Toni Morrisonen Podcast Beloved inguruan BBCn World Book Club
- Emily Temple, "75 Covers of Toni Morrison's BelovedFrom Around the World" Eleberriaren 30. urteurrenean omenaldi gisa egina. Literary Hub, 2017ko irailaren 18an.