Maite Toledo
Maite Toledo Saralegi (Zaldibia, Gipuzkoa, 1966) idazlea da.[1]
Maite Toledo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
Maite Toledo Zaldibian jaiotako antzuolarra da.[2] Formazioz, Turismoko unibertsitate ikasketak ditu UNEDen eginak. Master Exekutiboa Enpresa Logistikako Zuzendaritzan (Marketing & Finantzak Negozio Eskola, Bilbo). Administrazio eta merkataritza alorretako ikasketa teknikoak ikasia Migel Altuna Institutuan, Bergaran. Formazioz eta zaletasunez, ekonomialari eta idazle; lanbidez, berriz, administraria. Gidari turistiko ere ibilia da. Bergarako Udalean dihardu lanean.
Idazle ibilbidea
Arlo desberdinak jorratu ditu literaturan nahiz kazetaritzan: poesia, bidaia-kronika, ipuina, narrazioa, gidoiak edota zutabeak. Kolaborazioak egin ditu Arrasate Pressen, Berrigaran, Goienkarian, Berrian, Ortzadarren, Hatsan, Linterna gorrian edota Nontzeberri kultur atarian.
Haur, gazte eta helduen literaturako hainbat epaimahaitan parte hartu eta hartzen du; hala nola Euskadi Literatura Sarietan (2009). Solasaldi eta irakurraldietan aritua. Hainbat sari jaso ditu.
Argitalpenak
- Ametsaren aro berriakomiki-liburua argitaratu zuen 2005ean. Gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzuli, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian.
- Jet Lag olerki-liburua (2012) Ediciones Beta III Milenio / 978-84-92629-85-5
- Tekno + turismoa saiakera (2012)[3] Industria-, zientzia- eta teknologia-guneetan egindako ikerketa baten emaitza da, eta Gipuzkoako Deba arroa du erreferentzia-eremu geografikoa. Ediciones Beta III Milenio / 978-84-92629-87-9
- Hemen (2013)[4][5]Ediciones Beta III Milenio / 978-84-15495-05-5
Sariak
- Lauaxeta poesia saria (Mungiako Udala, 2023)[6]
- Amodiozko gutuna: Amodiozko Gutunen Berrigara lehiaketa. Gazteen saria (2002)
- Nikolas Ormaetxea "Orixe" poesia saria (Uitziko Udala, 2003)
- Xabier Leizaola Ipuin Lehiaketa. Aipamen berezia (2003)
- Baloreari buruzko nazioarteko lehiaketa. (Sauré argitaletxea, 2004)
- Argazkia: Emakumeak eta Lanbideak argazki saria (Arrasateko Udaleko Emakumeen Txokoa, 2004).
Erreferentziak
- «Maite Toledo Saralegi - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- «Ediciones Beta» www.edicionesbeta.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- «Maite Toledo Saralegi - Biografía y mejores libros» La Vanguardia 2022-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- Erredakzioa. «'Glamour'-a zeu zara» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Poema liburu berria plazaratu du Maite Toledo Saralegik, �Hemen� (Beta)» old.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- «2023ko Lauaxeta olerki lehiaketako lehen saria eskuratu du Maite Toledok - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).