Maite Mutuberria
Maite Mutuberria Larraiotz (Eltzaburu, Nafarroa, 1985) ilustratzailea da eta Haur eta Gazte literaturako hainbat liburu ilustratu ditu eta hainbat sari eskuratu ditu alor horretan, azkena, Lazarillo Saria 2014an. Ikus-entzunezko komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria da. 2022ko Euskadi Literatura Saria lortu du Ilustrazioaren kategorian, Irrimola (Ikaselkar, 2021) lanari esker.[1]
Maite Mutuberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eltzaburu, 1985 (38/39 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Lantokia(k) | Ipar Euskal Herria |
Jasotako sariak | ikusi
|
maitemutuberria.com |
Ilustratzaile ibilbidea
Familiatik datorkio eskulanetarako zaletasuna eta interesa, baina gehienbat bere aitona arotzarengandik datorkio interes hori. Ikus-entzunezko produkzioetan hasi zen eta, gaur egun, batez ere, hezkuntza eta Haur eta Gazte Literaturako liburuetan lan egiten du ilustratzaile gisa. Horien artean dira, besteak beste, Gerrak ez du izenik Haur eta Gazte Literaturako album ilustratua (Leire Bilbao. Pamiela), Etxepare saria irabazi zuena 2013 urtean, eta, helduentzako album ilustratua Zerua Berun (Cielo Plomizo, Castillo Suarez. Ibaizabal Argitaletxea), Peru Abarka sariaren irabazlea 2014 urtean.
Ilustrazio teknika
Maitek liburu asko ilustratu ditu eta liburuetako batzuekin sariak ere irabazi ditu. Bere teknikak sari horietan zeresana izan du. 2013an Etxepare Sarian, erabilitako koloreak asko nabarmendu ziren beste lanen artean. [2]
2014ko Lazarillo Sarietan aldiz, bere obren osaketa egokiak, trazu sinple eta freskoek eta testuaren eta ilustrazioen arteko konexioek, irakurketa anitzak sortzeak eman zion saria lortzea. [3]
Baina liburuez gain, beste alorretan ere lan asko egin izan ditu, horien artean "Karabin Karaban" 3D formulan burututako ilustrazio lanak adibidez. Bertan, garai bateko jolasei egiten die erreferentzia. Horretarako 3 dimentsiotako lanak sortu zituen akzioa ongi errepresentatzeko eta ikusleek berak eginiko lanetan hori ikusteko. Kutxa batzuk sortu zituen, eta kutxetako estalkia irekitzean jolas errealak erakustarazteko formak zeuden. Argiak ere jarri zituen, horien bitartez mugimendua ematen zien sortutako formei. Bere helburua jolasen magia transmititzea izan zen. [4]
Lanak
- Irrimola (2021, Ikaselkar)
- Joemak eta polasak. Iñigo Astiz / Maite Mutuberria (2019, Elkar)
- Lohia (2018, Pepitas de Calabaza)
- Kantuz 1965-2015. Memoria eta desira. (2015, Elkar)
- Apaiz gerrillariaren ezkutalekua. Ander Izagirre / Maite Mutuberria (2015, Elkar)
- Zerua Berun. Castillo Suarez / Maite Mutuberria (2014, Ibaizabal)
- Bizikleta lapurtu didate Aritz Mutiozabal / Maite Mutuberria (2014, Ibaizabal)
- Cuento de Babia y Luna. Antonio Lombillo / Maite Mutuberria. (2014, Fundación Patrimonio Natural de Castilla y León)
- Gerrak ez du izenik. Leire Bilbao / Maite Mutuberria (2013, Pamiela)
- Zure denboraren truke. Uxue Alberdi / Maite Mutuberria (2013, Elkar)
- Hizkuntzaren Keinua. Batzuen artean. (2012, Elkar)
Sariak
- 2022: Euskadi Literatura Saria, Ilustrazioaren kategorian
- 2014: Lazarillo Saria
- 2014: Peru Abarka Saria
- 2013: Etxepare saria
- 2011: Nafarroako Artista Gazteak lehiaketan finalista
- 2008: Nazioarteko Lehen Saria Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturan
- 2007: Sari berezia Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturan
Errefentziak
- Jaurena, Isabel. «Euskadi literatura sariak, Apaolaza, Bilbao eta Mutuberriarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
- «Etxepare Sariak» diariovasco.com.
- «Lazarillo Sariak» artediez.es.
- «3D ilustrazioak» iconi.es.
Kanpo estekak
- Maite Mutuberriaren webgune ofiziala
- Maite Mutuberriaren lan batzuk
- (Gaztelaniaz) 3D formulan burututako ilustrazio lanak
- Lazarillo Sariak 2014
- 2014ko Lazarillo Sariak