Maite Lephaille
Maite Lephaille (Sohüta, Zuberoa, 1957) kazetari ohia da. 30 urtez jardun zuen Xiberoko Botza irratian esatari.[1]
Maite Lephaille | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sohüta, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
Bizitza
Lehen urteak
Sohütako Ameltze kartierrean sortutako laborari alaba da. Hiru ahizpetan gazteena. Egiazko etxeko lanak egin behar izaten zituen lehenik, eta, ondoren, eskolakoak. Gazterik hasi zen ikasten eta lanean; aste goienetan. Laborantza ikasketak burutu zituen.
Etxeko hizkuntza euskara zen. Frantsesa eskolan ikasi zuen, eta ezagutu zuen euskaraz hitz egiteagatik eskolan jartzen zuten zigorra. Ziria batetik bestera pasatu behar izaten baitzuten eta azkenak zigorra jasaten zuen.
Haur denboran, Hegoaldea ez zen existitzen. Geroago, Maulen egin ziren bi Aberri egunetan parte hartu eta orduan sartu zitzaion Euskal Herriko mapa bere baitan
Lan ibilbidea
21 urte inguru zituenean Laborantza kontabilitatean hasia zen lanean, Donapaleun. Udazkenean baziren kultur asteak, sekulako dinamika bazen. Jende anitz biltzen zen bertan. Antzerkiak, dantzaldiak eta ekitaldi ugari antolatzen ziren. Maite laguntzaile gisa ari zen; Ozazen [Zuberoa] biltzen ziren. Ikastolaren alde ere hainbat lan egindakoa da.
Taldean aritze hori laket zuen izugarri, eta kontulari lana utzi eta irratian aritzera erabaki zuen.
Militantzia zena bizibide bilakatu zion mihi dantzak. 30 urtez irrati-esatari jardun du Botza irratian, harik eta erretreta hartu arte. Administrazio kontseiluan segitzen du parte izaten, laguntzaile gisa. [2]
Mendizaletasuna
Pirinioetako kaskoak sarri igotzen ditu. Nepalen ere egona da, Everesten lehen kanpalekuan; eta Bolivian, 6.000 metrotik gorakoetara igotzen.
Erreferentziak
- Madariaga, Ainize. «Maite Lephaille, Xiberoko Botzako kazetari ohia: “Ofizioan hori dut maite ukan: edozein jenderekin mintzatzea”» Berria 2020-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
- «Urteko bilduma: Osagarri saila, Maite Lephaille.» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).