Maite Larburu
Maite Larburu Garmendia (Hernani, 1979ko abuztuaren 16a) gipuzkoar musikaria da.[1]
Maite Larburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1979ko abuztuaren 16a (44 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Hernani |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta biolin-jotzailea |
Parte-hartzailea
| |
Genero artistikoa | herri-kanta pop musika |
Musika instrumentua | biolin-jotzailea musikagilea gitarra-jotzailea abeslaria |
Biografia
Maite musikari polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar.[2]
Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean eta azkena (Hezurren Azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa. Lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean.[3]
Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.[4]
Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.[5]
2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.
21garren mendeko Trobairitz haietako bat dela irudikatzea maite du, batzuetan.[2]
Prentsan kolaborazioak
- Berria egunkarian[6]
- Arratsean irratsaioan, Arantza Iturberekin, hamabostero Hotsadarrak sortuaz.[7]
- Behinola aldizkaria. Belarria ere aditza da. Behinola aldizkaria. Lau eskutara ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 38-41 or.
Diskografia
Neighbor Taldea
- Ura patrikan (2013, Gaztelupeko Hotsak)[8]
- Hau (2016, Gaztelupeko Hotsak)[9]
Maite Larburu Taldea
- Hezurren azpian (2019, Gaztelupeko Hotsak)[10]
- Krak (2021) [11]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «La violinista Maite Larburu obtiene la beca Nicanor Zabaleta» El País 2004/07/13.
- «MAITE LARBURU - ABESLARIA/BIOLINISTA - BIOGRAFIA» www.maitelarburu.art (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- «Maite Larburu | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- «Maite Larburu, BBK Bilbao Music Legends Fest-en atarikoan» El Diario Vasco 2022-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-08-18). «Kulturate Akustikoa 2021: Maite Larburu» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
- Berria.eus. «Maite Larburu» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- «Lau eskutara Belarria ere aditza da. Maite Larburu» Behinola (36): 64. 2017ko abendua ISSN 1575-8168..
- Ura patrikan. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
- HAU - LP + CD — Gaztelupeko Hotsak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
- «Hezurren azpian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- «Musikaz itsatsitako puskak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: Gauzek pisu gehiegi dute gure baitan Berria, 2021.11.21
- Maite Larburu webgunea
- Elkarrizketa Argian (2019ko maiatzaren 19a)
- Datuak: Q56843216