Maite Itoiz
Maite Itoiz Solchaga (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1975) abeslari eta multiinstrumentalista da.
Maite Itoiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Carlos Itoiz |
Ezkontidea(k) | John Kelly |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta multi-instrumentalist (en) |
Ibilbidea
Musikari familia batean jaio zen. Aita, Carlos Itoiz, gitarjole profesionala zen, eta ama, Tere Solchaga, abeslaria[1].
Barañaingo musika kontsebatorioan hasi zen musika ikasten, eta ondoren Iruñeko Pablo Sarasate musika kontserbatorioan jarraitu zituen musika ikasketak.
Sopranoa, konposatzailea eta musika ekoizlea da[2]. Opera eta gitarra klasikoa joz egin zuen ibilbidean sari ugari jaso zituen. Juan Diego Flórez eta Anna Maria Kaufmann- ekin batera abest izan du.
Elfenthal musika taldea osatzen du bere bikotea den John Kelly, The Kelly Family-ko kidearekin batera. Rock-a, zeltiar musika eta antzinako musika nahasten dituzte proiektuan.
2015ean Toti Martinez de Lezea idazlearekin batera "Mujeres Vascas" izeneko ikuskizuna eskaini zuen[3].
Diskografia
Albumak
- 2006: Tales from the Secret Forest (John Kelly eta Maite Itoiz)
- 2009: The Blue Elf’s Dream – The Live Show (Maite Itoiz eta John Kelly)
- 2010: An Ancient Story (Elfenthal)
Singleak
- 2006: Corazón Herido (John Kelly eta Maite Itoiz)
Bideoalbumak
- 2007: Tales from the Secret Forest (John Kelly eta Maite Itoiz)
- 2009: The Blue Elf’s Dream – The Live Show (Maite Itoiz eta John Kelly)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-07-22). ««Si veo que puedo abordar un estilo de forma elegante, lo hago»» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- «Viaje íntimo a través de la música con MAITE ITOIZ Y JOHN KELLY, Ejea Digital» www.ejeadigital.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- «"Mujeres vascas" con Toti Martinez de Lezea & Maite Itoiz — Oñatiko udala» www.xn--oati-gqa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).