Maite Esporrín
María Teresa "Maite" Esporrín Las Heras (Logroño, 1959ko apirilaren 12a) nafar politikari eta erizaina da. Nafarroako Alderdi Sozialistako partaidea. Gaur egun, Iruñeko Udaleko Talde sozialistaren bozeramailea da.
Maite Esporrín | |||||
---|---|---|---|---|---|
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
1999ko ekainaren 3a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Maite Esporrín Las Heras | ||||
Jaiotza | Logroño, 1959ko apirilaren 12a (64 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta erizaina | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Nafarroako Alderdi Sozialista |
Logroñon jaio zen arren, Iruñean bizi da zortzi urteetatik. Haren gurasoak eta familia hiriburu nafarrekoa dira. Ezkondua dago eta seme bat eta alaba bat ditu. Erizaintzan diplomatua da eta 1980tik Nafarroako Unibertsitate Klinikan erradiologia zerbitzuan lan egiten du.
PSN-PSOEra afiliatu zen 1998an, eta udalbatza iruindarreko kidea izateko aukeratua izan zen 1999-2003 legegintzaldirako. Hurrengo hauteskundeetan errepikatu du.
Iruñeko PSNko hiriko batzarreko kidea izan da 2000. urtetik 2002ra. eta PSNko Exekutibako kidea da 2004az geroztik.