Maite Carranza
Maite Carranza Gil-Dolz del Castellar (Bartzelona, 1958ko otsailaren 25) idazle, gidoilari eta irakaslea da.
Maite Carranza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1958ko otsailaren 25a (66 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Sant Feliu de Llobregat |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, idazlea, katedraduna eta haur literatura idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
maitecarranza.com, maitecarranza.com… eta escriptors.cat… | |
Antropologian lizentziatua da eta gidoigintza eskolak ematen ditu unibertsitatean, baina idazle gisa ere lan handia egin du, luzea da haur eta gazte literatura sailean idatzitako bere liburuen zerrenda, gainera, hainbat hizkuntzatara itzuli izan dira bere lanak. Idazle lanak telebistarako gidoilari lanekin eta unibertsitatean ematen dituen eskolekin uztartzen ditu.
Haur eta Gazte Literaturan hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2010ean Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen Paraules emmetzinades (Hitz pozoituak) liburuarekin. 1988an, 1989an, 2005ean eta 2010ean Munich-eko (Alemania) Jugend Liburutegiak osatzen duen haur eta gazte literaturako White Ravens zerrenda entzutetsurako hautatu zituzten Ostres, tu, quin cacau!, La nit dels arutams, El clan de la Lloba eta Paraules emmetzinades, hurrenez hurren.
Bizitza
Umetatik oso irakur zalea izan da Maite Carranza. Gurasoak ere hala zituen eta, horri esker, haurtzaroan Richmal Crompton, Rudyard Kipling, Edgar Rice Burroughs, Jules Verne, Jack London, Pearl S. Buck eta beste hainbat idazleren lanak irakurri zituen.
Lau urterekin ikasi zuen irakurtzen eta aitaren liburutegitik hartzen zituen liburuak. Besteak beste, horregatik eta bere amak literaturaz gozatzeko egindako gomendioengatik ez balitz, ez litzatekeela idazle izango adierazi zuen La Página Escrita aldizkarian 2013an egindako elkarrizketa batean. [1]
Antropologian lizentziatu zen eta 80ko hamarkadan bigarren hezkuntzako irakasle aritu zen hizkuntza eta literatura ikasgaia emanez. Garai hartan argitaratu zuen gazteentzako bere lehen eleberria: Ostres tu, quin cacau! (1986), Serra d'Or Kritika saria eskuratu zuena. Liburuak, saria ez ezik, zalaparta ere eragin zuen ez baitzen denen gustukoa izan, ezta politikoki zuzena ere.
Maite Carranzaren idazkeraren ezaugarri nagusiak dira modarik ez jarraitzea eta politikoki zuzena ez izatea. Bere pertsonaia gehienak onartutako ereduetatik urrun daude; oraindik munduan haien lekua aurkitu ez duten neska-mutilak dira, aurrera egiteko atentzioa ematea beste biderik aurkitzen ez duten umeak. Horri guztiari drama ukitua eman ordez, sarri umorea erabiltzen du, baina istorio horien atzean hezkuntza eredu jakin batzuen eta erakunde batzuen kontrako kritika ere egin ohi du. [2]
Literatura sariak
- Josep Maria Folch i Torres Gazte Nobela saria, La revolta dels lactants lanagatik. (1986)
- Serra d'Or Haur eta Gazte Literaturaren Kritika saria, Ostres tu, quin cacau lanagatik. (1987)
- White Raven (Zozo zuria) zerrendan, ostres tu, quin Cacau! lanagatik. (1987)
- Joaquim Ruyra Gazte Literatura saria, La nit dels arutams lanagatik. (1989)
- Edebé Haur Literatura saria, Vols ser el nòvio de la meva germana? lanagatik. (Nahi duzu izan nire ahizparen mutila?). (2002)
- White Raven (Zozo zuria) zerrendan, El clan de la Lloba lanagatik. (2005)
- Protagonista Gaztea saria El desert del gel lanagatik. (2007)
- Edebé Gazte Literatura saria, Paraules Emmetzinades lanagatik. (Hitz pozoituak).(2010)
- White Raven (Zozo zuria) zerrendan, Paraules emmetzinades lanagatik. (Hitz pozoituak). (2010)
- Templo de las mil Puertas saria, Paraules Emmetzinades lanagatik. (Hitz pozoituak). (2010)
- Serra d'Or Haur eta Gazte Literatura Kritika saria, Paraules emmetzinades, lanagatik. (Hitz pozoituak). (2010)
- Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala, Paraules emmetzinades lanagatik. (Hitz pozoituak). (2011)
- Banco del Libro de Caracas saria, Paraules emmetzinades lanagatik. (Hitz pozoituak). (2013)
- Cervantes Chico Haur eta Gazte Literatura saria, literatura ibilbideagatik. (2014)
- FADA saria, Paraules emmetzinades lanagatik. (Hitz pozoituak). (2015)
Lanak
Haur eta Gazte Literatura
|
|
|
Euskarara itzuliak
- Idazle txikia, (1988)
- Margarita ganorabako, (1993)
- Ekai begi-dirdai, (1995)
- Larunbatetan euria debekatuta, (1996)
- Nahi duzu izan nire ahizparen mutila?, (2002)
- Pirata maltzurraren ipuinak, (2004)
- Hitz pozoituak, (2010)
Helduen Literatura
- Sin Invierno, (1999)
- El fruit del Baobab, (2013)
Haur eta Gazte Antzerkia
- Cleques , (1994)
- On és el Mil·lenni?, (2003)
- Sopa de piratas, (2007)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Así escribe Maite Carranza :"Mi literatura la construyo con preguntas que surjan de los estímulos que me rodean"» La Página Escrita (Noiz kontsultatua: 2016-03-31).
- «Cautivadora y rompedora; Análisis de la obra de Maite Carranza» Clij (212): 7-24..