Maite Berriozabal
Maite Berriozabal Berrizbeitia (Berriz, Bizkaia, 1987ko urriaren 1a) bertso gai-jartzailea eta zutabegilea da. Euskara teknikari lanetan dihardu Azkue Fundazioan.
Maite Berriozabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berriz, 1987ko urriaren 1a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, zutabegilea eta euskara teknikaria |
Biografia
Berrizko eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta Euskal Herriko Unibertsitatean Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua zen. Berbaro euskara elkartearen zuzendaria izan zen 2013tik 2018ra eta Hizkuntza teknikari lanetan dihardu Azkue Fundazioan, 2018tik.
Ibilbidea
Bertso gai-jartzaile
Gai-jartzaile gisa 16 urterekin hasi eta ordutik bertso munduan eremu anitzetan gai-jartzaile lanak egiten aritu izan da: BBK sariketan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, Ez da kasualitatea bertso saio musikatuetan, zein plazetako saioetan.[1][2]
Artikugile
Hainbat artikulu idatzi ditu Bertsolari aldizkarian, besteak beste:
- Gaien garrantzia errealitate eta diskurtsoen eraikuntzan. Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen, Udako Euskal Unibertsitatea, 2019, 181-200
- Gai-jartzailea eraldaketarako tresna eta helburu. Bertsolari aldizkaria, 115, 2019 udazkena, 58-71[4]
- Hiru begirada txapelketari. Amuriza, M; Berriozabal, M; Bruño, N; Mantxola, M. Bertsolari aldizkaria, 109, 2018 udaberria, 170-195
- Magian sinesten dugu. Berriozabal, M eta Rekondo, A. Bertsolari aldizkaria, 103, 2016 udazkena, 68-87
- 30 urte, hogeita hamar argazki. Bizkaiko Bertsozale Elkartea. Andoain: Lanku Bertso Zerbitzuak, 2013
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maite Berriozabal - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
- «Maite Berriozabal gai-jartzailearekin, Eibarko bertso-saio musikatua prestatzen» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
- «Iritzia Archives» Bizkaiko Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- «Bertsolamintza Maite Berriozabal Archives» Bertsolari (Noiz kontsultatua: 2021-05-29).
- «Maite Berriozabal: "Gai jartzaileok hitz egin behar genuke nola sentitzen garen"» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- «BERBETAN jardunaldiak: Uxue Alberdi, Ane Labaka eta Maite Berriozabal» Topagunea (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
Kanpo estekak
- Maite Berriozabal. Twitter
- Maite Berriozabal. Linkedin
- Elkarrizketa: Oso boteretsuak gara askotanBerria, 2017.05.24