Maite Axiari
Maite Axiari (Ezpeleta, Lapurdi, 1949 – 2021eko otsailaren 10a) militante feminista eta kultur eragilea izan zen. Euskal Herriko mugimendu feministaren aitzindarietakoa[1]. Euskalgintzan eta giza eskubideen alorrean bidegilea. Buhamiak emazteen abesbatzako kidea. Errobiko festibaleko antolatzaile[2] eta Eskandrai elkarteko lehendakari izan zen.[3].[4]
Maite Axiari | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, 1949 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 2021eko otsailaren 10a (71/72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista eta psikologoa |
Biografia
Maite Axiari formakuntzaz psikologoa zen.18 urte zituela Bordelera joan zen estudioak egitera. Garai hartan 21 urte arte ez ziren adinez nagusi eta estudianteen bizitegiak ez ziren mistoak, baziren alde batetik neskatoenak eta bestaldetik mutikoenak. Lehenbiziko errebolta, 1967an, mistotasuna lortzeko izan zen. Bestalde, kontrazepzio pilula 1967an legalizatu Frantzian. 1968ko maiatzeko estudianteen mugimendua gai horiekin hasi zen. 20 urte zituen 1968 berezi hartan eta begiak irekitzen hasi zen.
Emakumeen askatasuna alor guztietan aldarrikatzen hasi zen: lehen aldarrikapenetariko bat familietan eta adiskideen artean etxeko lanak partekatzea izan zen. Bigarrenik, autonomia ekonomikoa lortzea: ofizioa hautatzeko, estudioak egiteko. Independentzia ekonomikoa lortzea zeharo inportantea zen Maiterentzat eta denbora hortako neska gehienentzat. Frantzian, 1965ra arte ez zuten emakumeek haien kontu korrontea izateko eskubiderik, senarraren baimenik gabe. Urte berean lortu zuten ofizio bat hautatzeko eskubidea, laneko kontratu bat izenpetzea senarraren baimenik gabe. Lanean soldata berdinak ere aldarrikatu zituzten.Bide horretan saiatu zen Maite feminismoaren ildotik. Mugimendu feministaren aitzindarietakoa izan zen.[5]
Memoria osatzeko eta transmisioa bermatzeko eginiko Sukaldetik plazara dokumentalean bere lekukotasuna utzi zuen Maite Axiarik.[6]
Erreferentziak
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-10). «Maite Etxemendi-Axiari militante feminista eta kultur eragilea hil da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- Engineering, AKTING. Soinuola / Audioen euskal ataria / Page 593. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- Aristondo, Amaia Igartua. «Maite Etxemendi-Axiari hil da, Errobi jaialdiaren antolatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
- «Emazteak kultur munduan, Ezkandrai elkartea eta Maite Axiari» France Bleu (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- «Hiru belaunaldi, hiru kontakizun» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- Sukaldetik plazara. (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).