Maite Artola Sarobe

Maite Artola Sarobe (Ibarra, Gipuzkoa, 1972ko irailaren 13a) euskal kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua; prentsan, telebistan nahiz irratian lan egindakoa da, betiere euskarazko komunikabideetan. Herri komunikabideetan hasi eta Euskadi Irratian jarraitu zuen bere ibilbidea, eta ondoren idatzizko prentsan Argia (1993-1995) eta Egunkarian (1994-1995) aritu zen lanean. 1997 eta 2002 bitartean berriemaile berezi gisa aritu zen EITBrentzat, batez ere gatazka armatuak landuz. 2002an Euskadi Irratiko asteburuetako albistegia aurkezten hasi zen, eta ondoren Mezularia (2003-2009) arratsaldeko saioa gidatu zuen. Mezularia irratsaioan egindako lanagatik Rikardo Arregi Kazetaritza Saria (2005) eta Argia Saria (2006) jaso zituen. 2013tik aurrera Euskadi Irratiko Faktoria goizeko albistegi erreferenteko gidaria izan zen, 2020ra arte. 2020ko irailetik aurrera Goizak Gaur eguerdiko albistegia gidatzen du. Irratian egindako ibilbide oparoak euskal irratigintzaren erreferenteetako bat bilakatu du.

Maite Artola Sarobe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaite Artola Sarobe
JaiotzaIbarra, 1972ko irailaren 13a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaTolosa
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza, soziologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria
Enplegatzailea(k)Argia  (1993 -  1995)
Euskaldunon Egunkaria  (1994 -  1995)
EITB  (1997 -
Euskadi Irratia  (1997 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia

Lehen urteak

Umetatik asko gustatzen zitzaion idaztea. Lehen ikasketak Ibarrako Uzturpe Ikastolan egin zituen; BBB eta UBI, aldiz, Tolosako Laskorain Ikastolan. 1989an unibertsitate ikasketak hasi zituen, EHUren Leioako kanpusean. Kazetaritza ikasteari ekin zion, eta 1995ean lizentziatu zen Informazio Zientzietan. Era berean, Kazetaritzako lehen urtea burutu ostean Soziologia ikasten hasi zen, eta bi karrerak aldi berean ikasten aritu zen. Soziologia karrera ere ia osorik gauzatu zuen, laugarren mailako ikasgai batzuk salbu.[1] Ikasle garaian Euskadi Irratian egin nahi zuen lan.[2]

Hastapenak kazetaritzan

Prentsa idatzian hasi zuen bere ibilbidea, Galtzaundi herri aldizkarian. Ahozko kazetaritzan lehen pausoak, aldiz, Egin Irratian egin zituen.[3] 1993 eta 1995 bitartean Argia eta Egunkarian ibili zen lanean. Argian kultura arloko erredaktore burua izan zen, eta Egunkarian nazioarteko ataleko erredaktore gisa aritu zen bekadun. Ondoren berehala hasi zen Euskadi Irratian lanean, 1995ean, 8 hilabeteko ordezkapen bat egin baitzuen. Hura bukatuta Ingalaterrara egin zuen alde, eta han zebilela Bruselara EITBko irratien korrespontsal joatea eskaini zioten. 1997an joan eta 2001erarte egon zen bertan.

Lan horren ondoren hainbat herrialdetan aritu zen berriemaile berezi gisa, besteak beste Afganisanen eta Pakistanen, Afganistango gerrari buruzkoak kontatzeko, irratirako zein telebistarako kroniken bidez.[4] Nazioarteko beste zenbait gatazka armaturen berri ematea ere egokitu zitzaionː Belfastera bidali zuten Ipar Irlandako desarmea bertatik jarraitzeko, eta 2002ko maiatzean Jerusalemera joan zen, Bigarren Intifadaren jarraipena egitera.[5]

Euskadi Irratia: Mezularia eta Andromeda (2001-2012)

2001-2002 denboraldian Euskadi Irratiko Goizean behin saioan aritu zen, eta 2002-2003 denboraldian berriz asteburuetako albistegiak aurkeztu zituen. 2003an Mezularia arratsaldeko magazinaren arduradun gisa hasi zen, eta han iraun zuen 2009rarte. Bertan egindako lanarengatik 2005ean Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen, eta 2006an irrati saileko Argia Saria. 2006an telebistan ere jardun zuen, ETB 1eko Galdezka saioa gidatuz Jaime Otamendi eta Mikel Reparazekin batera.[6] 2010ean Mertxe Ezeizaren lekukoa hartu zuen Andromeda genero ikuspegia lantzen zuen irratsaioko aurkezle gisa, 2012an saioa amaitu zen arte.

Faktoria (2013-2020)

2012ko irailean Faktoria saioan esatari moduan hasi zen.[7] 2013ko irailaren 9an Faktoria albistegia zuzentzen hasi zen, Joxe Juan Ugalderen Albiste Faktoria-ren lekua hartuz.[8] Ordutik denboraldi guztietan lan horretan jarraitu zuen zazpi urtez.[9] Goizeko 7ː00etatik aurrera eta 10ː00ak bitartean entzuleei eguneko klabe nagusiak emateaz, analisirako bidea zabaltzeaz eta iritzia eskatzeaz arduratzen zen, tertuliarako zein elkarrizketetarako tartearekin.[10] Ostiraletan ordu erdi inguruko elkarrizketa pausatuak egin ohi zituen. Ziortza Linaresi egindako elkarrizketan oinarrituta Quebrantos film laburra sortu zuten Koldo Almandoz eta Maria Elorza zinegileek.[11]

Haren ibilbide osoan zehar genero berdintasuna eta euskara gaztelaniaren maila berean jartzea aldarrikatu ditu. 2020an, zazpi denboraldiren eta ia 1.500 saioren ondoren, Faktoria albistegia agurtu eta datorren ikasturtean Euskadi Irratian beste zeregin batzuk beteko zituela iragarri zuen.[12][13] Zuzendu zuen azken denboraldian Faktoria saioa Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako finalista izan zen.[14]

Goizak Gaur (2020-)

2020-2021 denboralditik aurrera eguerdiko albistegietan dabil lanean, Goizak Gaur saioan.[15][16][17] 2020an hitzaurrea idatzi zuen Bernardo Atxagaren Kilker bat autopistan liburuan. Artola zuzendari zela Faktoria saioko kolaborazioetan (Minutuak kontatuta, Zeruko kronikak eta Lagunarteko kontuak) egin zituen gogoetak bildu zituen Atxagak liburu horretan.[18][19] 2022an Iñigo Alustizak hartu zuen bere lekua Goizak Gaur saioan. Hilabete batzuetan zehar mikrofonotik at egon zen gaixotasun bajagatik, eta 2023ko otsailean itzuli zen Goizak Gaur saiora.[20]

Bizitza pertsonala

Aita famatu samarra da Tolosaldean, bere kirol erronkengatik.[1] 2009an semea izan zuen, ondorioz urtebeteko eszedentzia hartu zuen eta gerora lanaldi murriztuan aritu zen.[21] Gaur egun Tolosan bizi da, baina ez du Ibarra jaioterriarekiko lotura galdu.[22] Igeri egitea gustatzen zaio.[1]

Lanak

Irratsaioak

Urtea Izenburua Emisora Oharrak
1995 Euskadi Irratia Esataria (ordezkapena)
1997-2001 (Hainbat saio) EITB Irratiak Bruselako korrespontsala
2001-2002 Goizean behin Euskadi Irratia Esataria
2002-2003 Goiz kronika Euskadi Irratia Esataria
2003-2009 Mezularia Euskadi Irratia Aurkezlea eta zuzendaria
Rikardo Arregi Saria (2005)
Argia Saria (2006)
2010-2012 Andromeda Euskadi Irratia Aurkezlea eta zuzendaria
2012-2013 Albiste Faktoria Euskadi Irratia Esataria
2013-2020 Faktoria (albistegia) Euskadi Irratia Aurkezlea eta zuzendaria
1.400 saiotik gora
2016 Amarauna Euskadi Irratia Gonbidatua (atal 1)
2020-Gaur egun Goizak gaur Euskadi Irratia Aurkezlea eta zuzendaria

Telebista saioak

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2006 Galdezka ETB 1 Aurkezlea
2011 Anitzele ETB 1 Elkarrizketatzaile gonbidatua (atal 1)
2014 Tribuaren berbak ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2020 Gabonǃ Kantatzera gatozǃ ETB 1 "Zergatik ez" (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi)

Filmak

Urtea Izenburua Papera Zuzendaria(k) Oharrak
2020 Quebrantos Bere burua Koldo Almandoz eta Maria Elorza Film laburra, dokumentala

Bestelako lanak

Sariak eta aitortzak

UrteaSariaKategoriaLana Emaitza Err.
2005 Rikardo Arregi Kazetaritza Saria Mezularia Irabazlea [26]
2006 Argia Saria Irratia Mezularia Irabazlea [27]
2020 Rikardo Arregi Kazetaritza Saria Faktoria Finalista [14]

Erreferentziak

  1. Erostarbe, Gorka. (2002). [https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=2002-10-24&orria=068&zenb=UzJRL1B2YnJ0RDR6MFpNcWFFMG9ldz09 «Bidaiatzeak balio izan dit Euskal Herria zilborra ez dela konturatzeko»] Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
  2. «'Prentsa-burua kazetari eta kazetaritzarako oztopo handia da'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  3. Imaz, Asier. (2007). Omenaldiek emango diote hasiera Garagardo Festari. Tolosaldeko Hitza, 6 or..
  4. «MAITE ARTOLA: "Afganistanen ere badago Zero Eremua" 3/3» HABE IKASBIL (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  5. «Maite Artola CV» (PDF) euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  6. «tolosaldekohitza.info : Maite Artola kazetariari elkarrizketa» www.tolosaldekohitza.info (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  7. Fernandez, Josu. «Kirolarien babesean aurkeztu dute Euskadi Irratiaren 30. urteurrena» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  8. Garcia, Adrian. «Asteburuko albistegiaz arduratzea proposatu diote Ugalderi» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  9. Garcia, Adrian. ««Beste gaiak alde batera utzi gabe, euskal munduaren erakusleihoa gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  10. Garcia, Adrian. «Goizeko ordu tartea indartuko du Euskadi Irratiko programazioak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  11. Erredakzioa. (2020-05-18). «'Quebrantos' film laburra sortu dute Almandozek eta Elorzak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  12. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-17). «Maite Artolak Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegia utzi du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  13. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-17). «Maite Artolak "Faktoria" saioari agur esan dio; Dani Alvarezek, "Boulevard"i» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  14. «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  15. Beloki, Mikel Elkoroberezibar. «Maite Artolak Euskadi Irratiko eguerdiko albistegia aurkeztuko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  16. Urkizu, Urtzi. «Iñaki Guridik gidatuko du 'Albiste Faktoria' astelehenetik aurrera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  17. Telebista, Euskal Irrati. (2020-09-04). «Euskadi Irratiak aldaketak izango ditu ordutegi nagusiko emanaldietan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  18. Telebista, Euskal Irrati. (2020-11-19). «Atxaga: "Autopista batean bizi gara, eta geroz eta gehiago kostatzen da pentsatzea"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  19. Mindegia / Beroiz, Miren / Unai. (2020). «Zaratari gailentzen zaion kilker-hotsa» www.noticiasdenavarra.com (Noticias de Navarra) (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  20. «Goizak gaur (2023/02/06)» EITB 2023-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  21. Arrastoa, Amaia Agirre. ««Motzean asko esatea artea da, bertsolaritza bezala»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  22. ««Nortasuna duen herria da, eta bere buruaz nahiko harro dagoena» - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-06-07).
  23. «Kike Amonarrizek 2015eko Anton Abbadia saria jaso du» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  24. «ahotsak.eus webguneak jasoko du Abbadia saria» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  25. «Nobedadeak: Kilker bat autopistan» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  26. «Maite Artolak jaso du Rikardo Arregi Sari Nagusia» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  27. «Euskarazko komunikazioan sei sariak argituak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maite Artola Sarobe
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.