Maite Arruabarrena
Maite Arruabarrena Unanue (Errenteria, Gipuzkoa, 1964ko ekainaren 25a) gipuzkoar opera-kantaria da, mezzosopranoa.
Maite Arruabarrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1964ko ekainaren 25a (59 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Biografia
Bere jaioterriko Goi Kontserbatorioan egin zituen Musika ikasketak, eta bere ibilbidea Errenteriako Andra Mari Abesbatzan hasi zuen. Juan Erasorekin Kantu ikasketak egin ondoren, Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan sartu zen. Geroago Italiara joan eta han osatu zituen ikasketak Claude Thiolas irakaslearekin. Toti dal Monte Lehiaketako lehen saria irabazi zuen 1989an, eta Mozarten Don Giovannin abestuz hasi zuen bere ibilbide profesionala.
Zenbait diskoetxe garrantzitsurentzat grabaketak egin ditu, esaterako, Astre Auvidis, Accentus, Alia vox, Naxos, Trito eta Elkar.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.