Maisukari

Burdinoletan, maisukaria,[1][2] mazukaria[3] edo mazokabia[4] ardatz hidraulikoen hortzetako bakoitza zen, ardatza biratzerakoan gabiari edo hauspoei eragiten ziena.

Sei maisukari dituen gabi-ardatza.

Euskal Herriko burdinoletako gabi-ardatzak 4 maisukari izan ohi zituen.[5] Era horretan, gabiak 120 kolpe inguru jotzen zituen minutuko. Gabiaren erritmoak garrantzi handia zuen, geldoegia izanez gero burdina goria hozten baitzen. 1514 aldean, Markos Zumalabe balmasedarrak gabi txikiago bat asmatu zuen, erritmo handiagoan lan egiten zuena, ardatzean sei maisukari zituelako. Denborarekin horrelako mazoen erabilpena hedatu zen burdinola txikietan, burdin totxoak lantzeko eta tiratzeko (mehartzeko).[2][5]

Erreferentziak

  1. Cabezón, Xabier. Ferrerías hidraúlicas. leitzaran.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  2. Burdingintzaren historia Euskal Herrian. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  3. Mazukari. Eibar aldeko hiztegia, eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  4. Garmendia Larrañaga, Juan. Mazokabi. Auñamendi Encyclopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-18).
  5. Urteaga, Mertxe. El homo faber (I). La cultura del hierro en el País Vasco: de don Julio Caro Baroja a la actualidad. Cultura y patrimonio de los pueblos de España, Seminario conmemorativo del centenario de don Julio Caro Baroja, academia.edu (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.