Mairuelegorreta
Mairuelegorreta edo Mairulegorreta Arabako Zigoitia udalerrian dagoen haitzulo edo leizea da. Kobazuloa Gorbeia mendilerroan dago, izen bereko parke naturalean, Murua herritik gertu.
Mairulegorreta | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°1′20″N 2°45′26″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 899[1] |
Sakonera | 210[2] |
Luzera | 12.000[2] |
Bisitagarria | bai |
13 kilometro baino gehiago arakatu dituzte kobazuloen barruan.
Mitologia
Mairuelegorretan mairuak bizi omen ziren, bai eta laminak ere. Beste koba batzuetan bezala, Mairuelegorretan ere altxor bat ehortzita omen dago[3].
Leizearen erabilera
Frankismoan zehar ospetsuak izan ziren bertan egiten ziren jaialdiak. Lehen jaialdia 1963an egin zen eta han 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren. Jaialdi haiek euskara eta euskal kultura aldarrikatzea zuten helburu. Azken urteotan, Zigoitian euskaraz izeneko taldeak berreskuratu ditu jaialdiok.
Erreferentziak
- Wikiloc
- (Gaztelaniaz) Cavidades. Grupo Espeleológico Alavés - Arabako Espelelogia Taldea 2009-07-22 (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
- "Paisaia mitologikoak" (Nora aldizkariko 29. zenbakian)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.