Mairu-beso

Mairu-besoa, euskal mitologian, bataiatu gabeko haur baten hezurra da. Tradizio hau Euskal Herriko leku askotan jaso izan da: Donibane Lohizunen, Baztanen...

Azken urtetan Dolores Redondo idazleak haren Hezurren ondarea eleberrian (2014) tradizio hau jaso eta zabaldu egin du.[1]

Tradizioa

Euskal sinismenaren arabera bataiatu gabe hiltzen ume baten besoak propietate magikoak zituen. Kristaua ez zenez mairu hitzez identifikatzen zen eta ezin zen hilerri katolikoan lurperatu; horregatik, etxearen inguruan zein baratzean edo hilerrietako eremu bedeinkatuetatik kanpo lurperatu behar zitzaion. Beso edo hezur horiek sorginkeriaren ikuspuntutik propietate bereziak dituzte. Esaterako zuzia moduan erabilita etxekoei loarazteko balio zuen eta horrela etxean errazago lapurtu. Mairu-besoez ere sorginen eta druiden bilkurak argitzen omen ziren.

Olivier de Marliave ikerlariaren arabera mairu-besoa etxearen atarian lurperatuez gero etxekoak mairienpean gelditzen ziren (Nafarroan "mairiak" mairuren plurala da). Mairu-beso hori eskuratzen zuenak familia osoa zuen haren eskuetan.[2]

Latsagan (Bizkaia) gainean mairuen zerbait gainean eramateak zorte ona ematen duela diote.[3]

Euskal Herriko beste tradizioetan ere hildakoen beso-hezurrak argitzeko erabiltzen omen ziren. Horrela Ataunen eta Meñakan dago jasota.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bibliografia

Ikus, baita ere

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.