Mairu (mitologia)
Mairuak (ekialdeko euskalkietan, mairiak; Bidasoa inguruan intxisuak), Euskal Herriko toki askotan dauden harrespilak eraiki omen zituzten euskal mitologiako erraldoiak dira. Horregatik eraikin horiei mairu-baratzak deritze. Mairu esaten zitzaien bataiatu gabeko antzinako gizonei, eta toponimo anitzetan aurkitzen da. Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako kondairetan azaltzen dira mairuak: gizonak dira, eta laminak haien bikotekideak.
Mairu (mitologia) | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Domeinua | harrespila eta trikuharria |
Cerquandek bildu kondaira batean, mairuak gizon eder, handi eta aberats batzuk dira, eta aste oroz laminekin biltzen ziren libertitzera Mendikolandara (Zuberoan, Mendi eta Mendikota herrien artean). Errolanek kanporatu zituen Mairuak inguru haietatik.
Izena
Mairi da mairu hitzak deklinabideko bokalaren aitzinean hartzen duen forma, ekialdeko euskalkietan, bukaera bera daukaten beste hitzek bezalaxe (esku/eskia; buru/buria; leku baten ederra/lekiaren ederra...).
Mairuen eraikinak
Nafarroa Beherean, mairuek harritzar izugarriak eramaten zituzten Arradoi menditik, gazteluak, trikuharriak eta bestelako eraikinak altxatzen ziren lekuetara, herri esanek diotenez. Bai Marietxeren edo Gaxteeniako (Mendibe) trikuharria, bai Armiagaren (Behorlegi) harrizko estalki handiak mairu batek eraman omen zituen hara.
"Mairu" toponimian
Asko dira "mairu" hitza erakusten duten lekuen izenek:
- Mairumendia (Artaxonan, Nafarroan, ¿año 1300?) (gaur egun "Marinundia") Jose Maria Jimeno Jurioren arabera.
- Mairubide (Manurgan, Araba).
- Mairuelegorreta (Gorbeiako lezeak).
- Mairuburueta (Akostan, Araba)).
- Mairubaratz (Oiartzun, Guipúzcoa).
- Mairuillarri (Zugarramurdi, Nafarroa).
- Mailarreta edo Mairuilarrieta (Otsondo-Mondarrain, Nafarroa).
- Mairuetxe (Buluntsa mendian eta Okaben).
"Mairu" hiztegian
- Mairu-artxan.
- Mairu-beso.
- Mairu-ilar
- Mairukeria.
- Mairu baratza
Bibliografia
- Olivier de Marliave: Pequeño diccionario de mitología vaca y pirenaica. Palma Mallorcakoa: Olañeta, 1995.