Main
Main[1] (Alemanez: Main; Hizkuntza erromantzez Meno) Rhinen ibaiadar garrantzitsuenetako bat da, Alemaniako Bavaria, Baden-Württemberg eta Hessen estatuak zeharkatzen dituena. 527 kilometroko luzera eta 27.292 km²-ko arroa ditu.
Main Main (de), Meno (erro) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 83 m |
Mota | ibai |
Luzera | 524 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°59′40″N 8°17′36″E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 27.292 km² |
Arro hidrografikoa | Rhine basin (en) |
Ur-emaria | 195 m³/s |
Iturburua | Frankonia Garaia, Red Main (en) eta White Main (en) |
Bokalea () | Rhin |
Main ibaia Kulmbachetik hurbil eratzen da, Main Gorria (Roter Main) eta Main Zuriaren (Weißer Main) elkargunean. Main Gorriak Frankoniako Juran du iturburua eta Main Zuriak Fichtelgebirge mendigunean. Erdi ibilbidean Mainek meandro handiak sortzen ditu. Bayreuth, Bamberg, Würzburg, Aschaffenburg eta Frankfurt hiriak zeharkatu ondoren, Wiesbadenen Rhina isurtzen da.
Ibai bihurgunetsua izan arren, nabigagarria da 396 kilometroan zehar, Maguntziatik Pegnitz ibaiadarraren ahoraino (Bambergtik hurbil). Rhin-Main-Danubio ubidearen bidez Rhin eta Danubio ibaiak lotzen ditu, hots, Ipar itsasoa eta Itsaso Beltza.