Mailu

Mailua objektuak kolpekatzeko, hauek mugiarazteko edota desitxuratzeko helburuarekin, diseinatutako tresna da. Batez ere iltzeak eta errematxeak sartzeko eta forjatzeko erabiltzen da.

Mailu
impact tool (en) Itzuli

Eskuarki metalezko buru batez eta kirten batez osatua dago. Hala ere, plastikozko buruak dituzten mailuak aurki ditzakegu material bigunekin erabiltzeko.

Tamaina eta erabilaren arabera, kolpekatzeko tresna hau era desberdinetara izenda daiteke: mailutzarra, mailuka, matrailua, matxinoa...[1]

Mailu motak

Erreferentziak

  1. Larrañaga, Ramiro.. ([1981]). Síntesis histórica de la armería vasca. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa ISBN 8472316297. PMC 9412144. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).

Ikus, gainera


Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.