Maika Etxekopar

Maika Etxekopar (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1987) antzerkilaria, kantaria eta musikaria da. Amaren Alabak kantari taldean egin zen ezagun.

Maika Etxekopar
Maika Etxekopar "Harian" ikuskizunaren une batean. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGotaine-Irabarne, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Familia
AitaMixel Etxekopar
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, abeslaria, musikaria eta aktorea
Lan nabarmenak
KidetzaAmaren Alabak
Le Petit Théâtre de Pain
Musika instrumentuaahotsa

Antzerkilari gisa "Le Petit Théâtre de Pain" konpainian dabil, antzezle profesional bidean. William Shakespeareren Hamlet lanaren bertsio egokitu bat plazaratu zuten .

2023an Bonbon Beltz taldearekin Gure Zaharrak lana taularatu du, Maika aktoreetako bat izateaz gain taula-zuzendaria ere bada. Helduentzako txotxongilo ikusgarriekin egiten dute. Tamaina naturalekoak dira txotxongiloak eta atzetik dute aktore maneiatzaile bana (Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, eta Maika Etxekopar bera). antzezlana Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean kokatuta dago, bertan giroa elektrikoa da. Langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira, Osasun Inspekzioak abisatu gabeko bisita bat abiatuko duelarik, artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira…[1][2]

Mixel Etxekopar musikariaren alaba da.

Erreferentziak

  1. «Bonbon Beltz "Gure zaharrak"» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. Fernandez Iglesias, Arantzazu. (2024-02-24). «Gure zaharren isiltasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.