Maider Legarreta

Maider Legarreta Larrañaga (Galdakao, 1997ko maiatzaren 25a) kantari eta musikari galdakoztarra da.

Maider Legarreta
Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1997ko maiatzaren 25a (26 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuaahotsa

Biografia

Maider Galdakaon jaio zen 1997ko Maiatzaren 25ean.

Bere oinarrizko ikasketak Galdakaon egin zituen Gandasegiko eskolan, Elexaldeko institutuan eta Eguzkibegi ikastolan. Bitartean Máximo Moreno musika eskolan solfeo, hizkuntza musikala, armonia, koroa, kantu lirikoa; eta instrumentu ezberdinak ikasi zituen (pianoa, kitarra) eta nagusiki trikitrixa.

Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan kantu lirikoa ikasi zuen.

2015 urtean Musikenen hasi zituen goi mailako ikasketak, Jazz kantuaren espezialitatean.

Bere irakasleen artean aurkitzen dira Judy Niemack, Deborah Carter eta Nerea Erauskin.[1] 2019an bukatu zituen goi mailako ikasketa musikal hauek Musikenen.

2020-21ean Errioxako Unibertsitatean (UNIR) Musikoterapia ikasketak egiten ditu.

Musika irakasle bezala aritu da toki ezberdinetan, zenbait ikasgai erakutsiz: kantua, pianoa, kitarra, trikitixa eta auditiboa irakatsiz

Kantu sortzailea

2008an, 11 urte zituenean, bere abesti propioak sortzen hasi zen, Korrika Txiki 17rako hain zuzen ere.

2013an “The Begginning” diska zabaltzen du maketa bat bezala Basauriko Rockein lehiaketan azken fasera helduz.[2]

2016an bere lehen diskoa argitaratzen du GAUA sigiluarekin: “The Road”

2016an Doctor Deseoren “Igual y Diferente, una mirada distinta” diskoan parte hartzen du korista bezala; baita aurkezpen emanaldietan Durangoko Plateruenan eta Bilboko Kafe Antzokian.

2018an Durangoko Genero Berdintasunaren aldeko lehiaketan lehen saria irabazten du abesti originalaren atalean.

2018/19an Donostiako Jazzaldian parte hartzen du zenbait talderekin: Reunion, Big Band, Joy Le Boy, The Funk and Risketeers, Maider Legarreta Quartet.[3]

Harreman egokien zaintzailea

Bere esperientzia pertsonalean oinarrituta, neska-mutilen arteko harreman onak bultzatzen saiatu da beti Maider, komunikabideetan eta ikastetxeetan ere. Adibidez zentsuraren kontrako kontzertuetan parte hartu du “Zentsura at!” izeneko ekimenean,[4] Bilboko BBK aretoan eta Getxoko Andrés Isasi konterbatorioan. Baita lekukotasuna ematen eta hitzaldi musikalak ematen Baloreak Ibilian edo "Bilbi" izeneko ekimenean,[5] Bilboko Udalak antolatuta, bullying, arrazakeria, homofobia, eta genero indarkeriaren kontra,[6] Bilbo Rock aretoan edo Miguel de Unamuno Ikastetxean

Garapen profesionala

Maider betidanik jakin du musika ikus-entzunezkoekin eta teknologia berriekin zerikusia zuela, Deustuko Unibertsitateko Bussines Scholl delakoan antolatu ziren jardunaldietan azaldu zuenez: "etorkizunean ikus-entzunezkoak, artea eta musikak garrantzi gehiago euki dezatela Hezkuntzan proposatuz".[7]

Abestu egin du Goizargi Gospe Chior koroan Ramón Escaléren zuzendaritzapean.[8]

Barakaldoko Hiriko Soinuak 2020ko Berdintasunaren saria irabazi zuen Barakaldon 101 proiektuen artean.[9]

Korista bezala Hibai Etxebarriaren Goxokiak proiektuan parte hartzen du baita ere.[10]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) ««Es un instrumento que llevamos 24 horas con nosotros»» El Diario Vasco 2018-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  2. Basaurin, Aurkezpena Rockein. (2014). «Rockein Maider Legarreta ziztu bizian» Facebook (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  3. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Kontzertua: Maider Legarreta Quartet» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  4. Maider Legarreta. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  5. (Ingelesez) «Bilbao.eus, InfoBilbao, EL AYUNTAMIENTO DE BILBAO DESARROLLA UN PROGRAMA DE SENSIBILIZACIÓN Y FOMENTO DE LOS VALORES ENTRE LAS Y LOS ADOLESCENTES DE LA VILLA» bilbao.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  6. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  7. Maider Legarreta en Audiovisual y Multimedia Nuevos Modelos de Negocio. (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
  8. (Gaztelaniaz) «HIBAI ETXEBARRIA» Gernika-Lumo Kultur Etxea (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  9. Barakaldon, 2. edizioaren irabazleak. (2020). «Hiriko Soinuak» Facebook (Facebooken) (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  10. HIBAI-Goxokiak. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.