Maider Esparza
Maider Esparza Elizalde (Iruñea, 1979ko apirilaren 28a -) gimnasta ohi nafarra da. Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.
Maider Esparza | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gimnasta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Informazio pertsonala | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izen osoa | Maider Esparza Elizalde | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ordezkatutako herrialdea | Euskal Herria | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | 1979ko apirilaren 28a (44 urte) Iruñea, Nafarroa Garaia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Diziplina | Gimnasia erritmikoa | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Urteak talde nazionalean | 1994~1996 | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Kluba | Club Natación Pamplona | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Erretiroa | 1996 | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Dominen zerrenda
Competition
|
- Artikulu hau nafar gimnastari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».
Biografia
Iruñeko Club Natación Pamplona klubean ekin zion gimnastika erritmikoari. 1994an Espainiako selekzioan sartu zen, eta hantxe egon zen 1996an kirol profesionala utzi arte.[1] Taldeka Budapesten eta Vienan Munduko Txapelketak eta Atlantako Jokoetan urrezko domina lortu zituen. Atlantan ordezkoa izan zen eta berarekin batera aritu zutenak Estela Giménez, Nuria Cabanillas, Lorena Guréndez, Marta Baldó, Tania Lamarca eta Estíbaliz Martínez izan ziren.[2]
Egun X izpi-teknikoa da Iruñeko Nafarroako Ospitalean.
Palmaresa
Urtea | Olinpiar Jokoak | Emaitza |
---|---|---|
1995 | Munduko Txapelketa, Viena | zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta) |
Europako Txapelketa, Praga | brontzezko domina (proba osoak eta aro) zilarrezko domina (pilota eta zinta) | |
1996 | Munduko Txapelketa, Budapest | zilarrezko domina (proba osoak) urrezko domina (pilota eta zinta) |
Olinpiar Jokoak | urrezko domina (proba osoak). |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.