Maidalena

Maidalena edo Arhane Zuberoako mendia da[1], Atharratze-Sorholüzen dagoena eta 795 metro dituena.

Maidalena / Arhane
Datu orokorrak
Garaiera795 m
Prominentzia462 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°08′51″N 0°50′39″W
MendikateaMaidalenako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Zuberoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaZüstarritik edo Iruritik

Ermita

Mendiari Maidalenaren baselizak eman zion ospea. Ermita XV. mendekoa da, erromatarren aurreko jentil eraikuntza baten gainean egina[1]. Bertan Herauskorrixe (Herauscorritse) izeneko jainkosa bati buruzko inskripzio bat zuen harrizko aldarea aurkitu zuten.[1] baselizako horman sartuta. Eusko-akitanierazko izena duen Herauscorritse edo Herauscorritsehe izaki jainkotiarrari eskainia dago, antzinako euskaldunen edo Pirinioetako panteoiko jainkoetako bat. Ermitan kopia bat utzi eta jatorrizkoa udaletxean gordetzen dute.

Herauscorritseheren aldare (ara) originala
Mendiaren puntan dagoen Maidalen Kapera barrutik

Zuberoako baselizarik ezagunenetakoa, harako erromesaldiak gorde dira eta honela abesten diote ama birjinari[2]:

« Maria Maidalena / uhure deizügü

sainta photeresia / othoitzen zütügü
gure aitek best'ordüz / o sainta handia
zizien gomendatu / Zibero herria
gaitzak hürrünt etzazü / gure etxetarik
jente abere eta / beste gaitzetarik
zure eskü eztiak / gure herriala
khorpitz arimen hunak / jaitx eraz ditzala

 »

Abiapuntuak

  • Züstarritik (ordu bateko igoera)
  • Iruritik (1:45 ordu)

Ikus, gainera

Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.