Maiatzaren 8
Maiatzaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita zortzigarren eguna da, 129garrena bisurteetan. 237 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk Manuel López Gonzalez goardia zibila hil zuen Iruñean.
- 1980 – ETAk Jose Maria Espinosa Viscarray militarra hil zuen Pasaian.
- 1983ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2010 – Eyjafjallajökull sumendi islandiarraren erupzioaren indartzeak beste errauts hodei bat ekarri zuen Euskal Herrira; horren ondorioz, Iruñeko, Biarritzeko, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko aireportuak itxi zituzten.
Mundua
- 1541 – Sotoko Hernandok Mississippi ibaia deskubritu zuen eta Río de Espíritu Santo izena eman zion.
- 1902 – Martinikako Pelée mendiaren erupzioak 30.000 hildako eragin zituen.
- 1919 – Herbehereetan, emakumeek boto eskubidea lortu zuten.
- 1945 – Alemaniak errendizioa aurkeztu zuen; horren ondorioz, Bigarren Mundu Gerraren amaiera izan zen Europan.
- 1963 – Huế hiriko Phật Đản eguneko tiroketak izenarekin ezagutzen da Hego Vietnamgo Huế hirian Ngô Đình Diệmen gobernuaren indarrek armarik ez zeramatzaten bederatzi zibil budisten aurka egindako tiroketa.
- 2016 – Ipar Irlandako hauteskundeetan, DUP alderdi unionista garaile izan zen, 38 eserlekurekin (202.567 bozka); bigarrena, Sinn Féin, 28 eserlekurekin (166.785 bozka); hirugarrena, UUP, 16 eserlekurekin (87.302 bozka); eta laugarrena, SDLP, 12 eserlekurekin (83.364 bozka).
Arte eta kultura
Mundua
- 1914 – Paramount Pictures zine konpainia sortu zen.
- 1994 – The Stand ("Erresistentzia" edo "Apokalipsia") telefilma ABC katean aireratu zen: bertan Gary Sinise, Molly Ringwald, Jamey Sheridan, Rob Lowe, Laura San Giacomo, Miguel Ferrer, Ruby Dee, Bill Fagerbakke, Corin Nemec, Adam Storke, Ray Walston, Matt Frewer, Ossie Davis eta Shawnee Smith aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1886 – John Styth Pemberton farmazialariak Coca Colaren aurrekaria asmatu zuen.
Kirolak
Euskal Herria
- 1938 – Frantziako errugbi txapelketaren finala: U.S.A.Perpignan taldeak Biarritz Olympique 11-6 menderatu zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1808 – Trinitario González de Quijano, gipuzkoar politikaria, Alacanteko gobernadore zibila (h. 1854).
- 1810 – Jean Martin Hiribarren, euskal idazlea (h. 1866).
- 1850 – Miguel Astrain, nafar instrumentista, musikagile eta musika irakaslea (h. 1895).
- 1858 – Julio Altadill, nafar historialaria eta espainiko militarra, Toledon (h. 1935).
- 1873 – Jose Maria Salaberria, Euskal Herrian bizi izandako espainiar idazlea, erregenerazionismokoa (h. 1940).
- 1894 – Miguel Pérez Torres, nafar margolaria (h. 1951).
- 1895 – Miguel Jimeno de Lahidalga, arabar margolaria (h. 1977).
- 1903 –
- Marino Aierra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua (h. 1988).
- Manuel Anatol, euskal herritar futbolaria (h. 1990).
- 1909 – Antonio Irala Irala, bizkaitar legegizon eta politikaria (h. 1996).
- 1913 – Juan Goikoetxea Maiza, Basarteko apaiza, gipuzkoar idazlea eta euskaltzaina (h. 1983).
- 1925 – Ignacio Pinedo, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 1991).
- 1927 – Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea (h. 2003).
- 1928 – Arcadio Pardo, Parisen bizi izandako poeta, argitaratzaile eta irakasle espainiarra, Beasainen (h. 2021).
- 1930 – Rafael Munoa, donostiar pintorea eta marrazkilaria (h. 2012).
- 1940 – Javier Garcia Egotxeaga, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (h. 2002).
- 1945 – Jean-Louis Azarete, lapurtar errugbilaria (h. 2020).
- 1949 – Luis Sarria, bizkaitar atleta ohia, Espainiar Marokon.
- 1953 – Iñaki Ruiz de Egino, gipuzkoar margolari eta eskultorea.
- 1960 – Alberto Ortega, arabar saskibaloi jokalari ohia.
- 1965 –
- Josu Feijoo, euskal alpinista, abenturazale eta astronautagaia, Everest mendia igo duen lehen pertsona diabetikoa.
- Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (h. 2003).
- 1967 – Hector Iglesias, euskal hizkuntzalari eta irakaslea.
- 1982 – Jon Santamaria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1983 – Leire Ruiz, nafar antzezlea.
- 1984 – Fernando Cabero, nafar futbolaria.
- 1985 – Andoni Gago, bizkaitar boxeolaria.
- 1987 – Izaro Lasa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1992 –
- Aitor Irusta, bizkaitar pilotaria.
- Cris Lizarraga, bizkaitar abeslaria.
- 1997 – Olatz Santana, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1521 – Pedro Canisio, herbeheretar jesuita eta Elizako doktorea (h. 1597).
- 1587 – Viktor Amadeo I.a Savoiakoa, italiar militarra, Savoiako dukea eta Piemonteko printzea (h. 1637).
- 1605 – Marcela de San Félix, espainiar Trinitateko-moja, antzerkigilea eta poeta (h. 1688).
- 1639 – Giovanni Battista Gaulli, italiar Barroko eta Rococoko margolaria (h. 1709).
- 1653 – Claude Louis Hector de Villars, frantziar militarra eta diplomatikoa (h. 1734).
- 1663 – Maria Withoos, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria, natura hiletan espezializatua (h. 1699 ondoren).
- 1668 – Alain-René Lesage, frantziar idazlea (h. 1747).
- 1720 – William Cavendish (Devonshireko IV. dukea), Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1764).
- 1737 – Edward Gibbon, britainiar historialaria, Tazitoren garaitik izan den garrantzitsuena askoren ustez (h. 1794).
- 1753 – Miguel Hidalgo, mexikar apaiz eta militar abertzalea (h. 1811).
- 1778 – Maria Luisa Haitikoa, Haitiko erregina ezkontidea (h. 1851).
- 1779 – Konstantino Paulovitx Errusiakoa, Errusiako duke handia (h. 1831).
- 1786 – Joan Maria Vianney, santu katolikoa (h. 1859).
- 1828 – Jean Henri Dunant, Gurutze Gorriaren sortzailea eta 1901eko Bakearen Nobel Saria (h. 1910).
- 1835 – Bertalan Székely, hungariar historia eta erretratu margolaria (h. 1910).
- 1859 – Johan Jensen, daniar matematikaria eta ingeniaria (h. 1925).
- 1869 – Flora Murray, eskoziar emakumezko mediku aitzindaria eta sufragista (h. 1923).
- 1874 – Inessa Armand, frantziar idazlea eta iraultzailea (h. 1920).
- 1884 –
- Emilia Bernal, kubatar poeta eta idazlea (h. 1964).
- Santiago Casares, Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburua (h. 1950).
- Harry S. Truman, Ameriketako Estatu Batuetako 33. Presidentea (h. 1972).
- 1892 – Arnold Hauser, hungariar arte-historialaria (h. 1978).
- 1895 – Pilar Castillo Sánchez, galiziar pianista, piano-irakaslea eta konpositorea (h. 1942).
- 1897 – José María Pemán, espainiar idazle, politikari eta intelektuala (h. 1981).
- 1898 – Alojzije Stepinac, kroaziar kardinala (h. 1960).
- 1899 – Friedrich Hayek, britainiar ekonomista, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1992).
- 1902 – André Lwoff, frantziar mikrobiologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- 1903 – Fernandel, frantziar aktorea (h. 1971).
- 1904 – Amparo Barayón, espainiar pianista eta ekintzaile anarkista, errepublikanoa, sozialista eta feminista (h. 1936).
- 1906 – Roberto Rossellini, italiar zinema zuzendaria (h. 1977).
- 1910 – Mary Lou Williams, estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1981).
- 1911 – Robert Johnson, estatubatuar bluesmana (h. 1938).
- 1912 – Rebeca Uribe, eskola postmodernistako mexikar poeta (h. 1949).
- 1916 – João Havelange, brasildar kirolari eta kirol-buruzagia, FIFAko presidentea (h. 2016).
- 1920 – Saul Bass, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (h. 1996).
- 1924 – Petru Dumitriu, errumaniar idazlea (h. 2002).
- 1925 –
- André-Paul Duchâteau, belgikar komikigilea (h. 2020).
- Ali Hassan Mwinyi, Tanzaniako 2. presidentea (h. 2024).
- 1926 –
- Sir David Attenborough, britainiar idazlea eta telebistako ekoizle eta aurkezlea.
- Don Rickles, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1927 –
- Nora Marks Dauenhauer, Tlingitak amerindiar tribuko idazlea, poeta eta emakume jakintsua (h. 2017).
- Josefina Samper, espainiar sindikalista (h. 2018).
- 1928 – Manfred Gerlach, Ekialdeko Alemaniako estatuburua (h. 2011).
- 1929 – Miyoshi Umeki, japoniar-estatubatiar abeslari eta aktorea (h. 2007).
- 1935 – Jack Charlton, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1937 – Thomas Pynchon, estatubatuar idazlea.
- 1938 – Jean Giraud, Moebius, frantziar komikigilea (h. 2012).
- 1940 – Ricky Nelson, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea (h. 1985).
- 1942 – Benoît Dauga, frantziar errugbilaria (h. 2022).
- 1943 – Patricia Barker, britainiar eleberrigilea.
- 1946 – Jonathan Dancy, britainiar filosofo eta epistemologo garaikidea.
- 1947 – H. Robert Horvitz, estatubatuar biologoa, 2002ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1950 – Tatjana Ždanoka, letoniar politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1952 – Carme Ruscalleda i Serra, kataluniar sukaldaria.
- 1953 – Alex Van Halen.
- 1955 – Meles Zenawi, Etiopiako presidentea (h. 2012).
- 1957 – Bernd Krauss, alemaniar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1959 – Jill Evans, galestar politikari abertzalea, Plaid Cymru alderdiaren buru ohia.
- 1961 –
- Michael Azerrad, estatubatuar idazlea, kazetaria eta musikaria.
- Pedro Reyes, espainiar umorista, idazlea eta telebista eta zinemako aktorea (h. 2015).
- 1962 – Peter Hilse, alemaniar txirrindulari ohia.
- 1963 – Michel Gondry, frantziar zinema zuzendari, gidoigile, dokumentalgile eta ekoizlea.
- 1964 - Melissa Gilbert, estatubatuar aktorea, telebistako produktorea eta idazlea.
- 1965 – Mario Frick, Liechtensteingo Lehen Ministro ohia.
- 1966 – Marta Sánchez, espainiar abeslaria.
- 1968 – Hisashi Kurosaki, japoniar futbolari ohia.
- 1969 – Kyoko Kuroda, japoniar futbolari ohia.
- 1970 –
- Naomi Klein, kanadar idazlea eta aktibista.
- Luis Enrique, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Olga Margallo, espainiar aktorea, antzerki-zuzendaria, zuzendari artistikoa, youtuber eta idazlea.
- 1972 – Anna Arqué, Kataluniako mugimendu independentistaren aktibista eta komunikazio-estrategietan aholkularia.
- 1975 –
- Enrique Iglesias, espainiar abeslari eta aktorea, "Pop latinoaren erregea".
- Eva Mejuto, galiziar idazlea eta irakaslea.
- 1980 – Elis Paprika, mexikar abeslari eta kantautorea.
- 1984 – Jennifer Pareja, kataluniar waterpoloko jokalari ohia.
- 1985 – Oleg Txuzhda, ukrainar txirrindularia.
- 1986 – Clara Ramas, espainiar filosofo eta politikoa.
- 1988 – Carola Rackete, alemaniar itsas-kapitaina, Mediterraneo itsasoan migratzaile naufragoak erreskatatzen ibilitakoa.
- 1991 –
- Kalkidan Gezahegne, etiopiar-bahreindar distantzia ertaineko korrikalaria.
- Deyverson Silva, brasildar futbolaria.
- 1996 – 6ix9ine, estatubatuar rapero eta kantautorea.
- 1997 – Tomeu Rigo, espainiar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1672 – Jean-Armand du Peyrer, Iruriko kondea, zuberoar militarra (j. 1598).
- 1926 – Frantzisko Zubiaurre Kiriko, Donostiako traineru patroia (j. 1867).
- 1928 – Isidoro Uribesalgo, gipuzkoar eskultorea (j. 1873).
- 1929 – Jean Irazabal, baxenafar militarra (j. 1851).
- 1938 – Etienne Decrept, euskal idazle, margolari eta dekoratzailea (j. 1868).
- 1943 – Antonio Vega de Seoane Etxeberria, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria (j. 1887).
- 1964 – Miguel Primo de Rivera Sáenz de Heredia, Lizarrako markesa, espainiar politikari falangista, Madrilen (j. 1904).
- 1980 – Maria Jose Bravo, gipuzkoar ikaslea, Batallón Vasco Españolek bahitu, bortxatu eta eraila (j. 1964).
- 1993 – Enrique Larrinaga, bizkaitar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1910).
- 2013 – José María Castivia, euskal herritar futbolaria (j. 1926).
- 2014 –
- Concha Chaos, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen sortzailea (j. 1937).
- Vicente Elorriaga, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Paulino Luesma, gasteiztar politikari eta irakaslea eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn (j. 1949).
- 2016 –
- Adolfo Leibar Axpe, gipuzkoar naturalista, espeleologo eta kulturzalea (j. 1922).
- Jon Oria, nafar historialaria, Torreviejan (j. 1931).
- 2021 – Juan Maria Apellaniz, bizkaitar arkeologo eta antropologoa (j. 1932).
Mundua
- 535 – Joan II.a, Aita santua.
- 615 – Bonifazio IV.a, Aita santua (j. c. 550).
- 685 – Benedikto II.a, Aita santua (j. c. 635).
- 1277 – Armingot, gaztelar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1278 – Txinako Duanzong enperadorea (j.1268).
- 1319 – Haakon V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1270).
- 1529 – Andrea Navagero, veneziar poeta, humanista eta diplomatikoa (j. 1483).
- 1669an lurperatua – Pieter Post, Holandako Urre Aroko arkitekto, margolari eta marrazkilaria (j. 1608).
- 1671 – Sébastien Bourdon, frantziar margolaria (h. 1616).
- 1680 – Ana Maria Brandeburgo Bayreuthekoa, alemaniar noblea (j. 1609).
- 1782 – Sebastião José de Carvalho e Melo, portugaldar aitoren semea eta politikaria (j. 1699).
- 1785 –
- Étienne François de Choiseul, frantziar politikaria (j. 1719).
- Pietro Longhi, veneziar margolaria (j.1701).
- 1788 – Giovanni Antonio Scopoli, italiar-austriar mediku eta naturalista (j. 1723).
- 1794 – Antoine Lavoisier, frantziar kimikaria (j. 1743).
- 1809 – Augustin Pajou, frantziar eskultorea (j. 1730).
- 1842 – Jules Dumont d'Urville, frantziar itsasgizona (j. 1790).
- 1852 – Giuseppe Jappelli, italiar arkitekto eta ingeniaria (j. 1783).
- 1859 – José Madrazo y Agudo, espainiar margolaria (j. 1781).
- 1873 – John Stuart Mill, ingeles filosofo enpirista (j. 1806).
- 1876 – Truganini, Tasmaniako aborigena, Tasmaniako hizkuntzen azken hiztuna (j. c. 1812).
- 1880 – Gustave Flaubert, frantziar idazlea (j. 1821).
- 1891 – Helena Blavatsky, errusiar idazle, okultista eta teosofoa (j. 1831).
- 1904 – Eadweard Muybridge, ingeles argazkilaria (j. 1830).
- 1905 – Washington Duke, Amerikako Gerra Zibilean borrokatu zen estatubatuar tabakoaren-industrialari eta filantropoa (j. 1820).
- 1916 – Aeneas Mackintosh, britainiar esploratzaile eta nabigatzailea (j. 1879).
- 1916an Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatuak:
- Éamonn Ceannt, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko matxinadan Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena sinatu zuten buruzagietako bat (j. 1881).
- Cornelius Colbert, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1888).
- Seán Heuston, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1891).
- Michael Mallin, irlandar errepublikar eta sozialista, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (j. 1874).
- 1919 – Vera Zasulitx, errusiar mugimendu iraultzailearen beteranoetako bat eta errusiar marxismoaren hastaileetako bat (j. 1849).
- 1928 – Oleksandr Tsiurupa, ukrainar boltxebikea (j. 1870).
- 1932 – Ellen Churchill Semple, estatubatuar geografoa, Ameriketako Estatu Batuetako Geografia Elkartea zuzendu zuen lehen emakumea (j. 1863).
- 1936 – Oswald Spengler, alemaniar filosofoa (j.1880).
- 1944 – Ethel Smyth, ingeles konpositorea eta emakumeen sufragismoaren buruetako bat (j. 1858).
- 1952 – Elena Fortún, espainiar idazlea, haur eta gazte literaturakoa (j. 1886).
- 1956 – Isabel Güell i López, kataluniar konpositorea (j. 1872).
- 1960 – Hugo Alfvén, suediar musikagile, orkestra-zuzendari, biolin-jotzaile eta margolaria (j. 1872).
- 1967 – John King Davis, australiar esploratzaile eta nabigatzailea (j. 1884).
- 1973 – Alexander Vandegrift, estatubatuar jenerala (j. 1887).
- 1975 – Avery Brundage, estatubatuar enpresaburu eta atleta, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 5. zuzendaria (j. 1887).
- 1978 –
- Duncan Grant, britainiar margolari eta diseinatzailea (j. 1885).
- Esperanza Navarro, espainiar aktorea (j. 1928).
- 1979 – Talcott Parsons, estatubatuar soziologoa (j. 1902).
- 1982 – Gilles Villeneuve, kanadar 1 Formulako gidaria (j. 1950).
- 1983 – John Fante, estatubatuar idazle eta gidoilaria (j. 1909).
- 1985 – Theodore Sturgeon, estatubatuar zientzia-fikzio, fantasia eta beldurrezko idazlea (j. 1918).
- 1988 – Robert A. Heinlein, estatubatuar zientzia-fikzioako eleberrigilea (j. 1907).
- 1990 –
- Luigi Nono, italiar musikagilea (j. 1924).
- Tomás Ó Fiaich, irlandar kardinala (j. 1923).
- 1991 –
- Jean Langlais, frantziar musikagilea eta organista (j. 1907).
- Rudolf Serkin, bohemiar jatorriko estatubatuar piano-jotzailea (j. 1903).
- 1992 – Sergei Obraztsov, errusiar txotxongilo maisua (j. 1901).
- 1993 – Alwin Nikolais, estatubatuar koreografoa (j. 1912).
- 1994 – George Peppard, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 1995 – Teresa Teng, taiwandar pop abeslaria (j. 1953).
- 1999 –
- Edward Abraham, britainiar biokimikaria (j. 1913).
- Dirck Bogarde, ingeles aktorea (j. 1921).
- 2000 – Hubert Maga, Dahomeyko lehen presidentea (j. 1916).
- 2008 – François Sterchele, belgikar futbolaria (j. 1982).
- 2010 – Miquel Siguan i Soler, kataluniar psikologo eta idazlea (j. 1918).
- 2012 – Maurice Sendak, estatubatuar idazle eta marrazkilaria (j. 1928).
- 2014 –
- Yago Lamela, espainiar atletismo jauzilaria (j. 1977).
- Mercedes Salisachs, espainiar eleberrigilea (j. 1916).
- 2017 – Rebeca Uribe Bone, kolonbiar ingeniari kimikoa, Kolonbian ingeniaritzan graduatutako lehen emakumea (j. 1917).
- 2019 – Sprent Dabwido, Nauruko presidentea (j. 1972).
- 2020 –
- Trinche Carlovich, argentinar futbolaria (j. 1946).
- Uwe Ludwig Horn, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (j. 1944).
- Cécile Rol-Tanguy, Frantziako Erresistentziako kidea, 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuena (j. 1919).
- 2021 –
- Lee Han-dong, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1934).
- Helmut Jahn, alemaniar-estatubatuar arkitektoa (j. 1940).
- German Lorca, brasildar argazkilaria (j. 1922).
- 2022 –
- Maria Gusakova, errusiar iraupen-eskiatzailea (j. 1931).
- Fred Ward, estatubatuar aktorea (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aintzine/Aintzinasko eta Joaneder.
- Jaiegunak: Urduñako udalerrian jaieguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.