Maiatzaren 7
Maiatzaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita zazpigarren eguna da, 128garrena bisurteetan. 238 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1975 – ETAk, Fernando Llorente Roig poliziako inspektorea erail zuen Bilbon.
- 1980 – Maria Jose Bravo ikasle donostiarra, eskuin-muturreko talde batek bahitu, bortxatu eta hil egin zuen. Haren laguna larri zaurituta agertu zen. Poliziak bere hilketa ez zuen inoiz ikertu eta zeuden aztarnak desagertu ziren.
- 1994 – Iruñeko Gazte Asanbladak antolatutako manifestazio baten ostean milaka lagunek Euskal Jai pilotalekua okupatu zuten, gaztetxe bilakatzeko.
- 2009 – Patxi Lopezek lehendakari kargua zin egin zuen Gernikako Arbolapean, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakari ez abertzalea.
Mundua
- 558 – Konstantinoplan Santa Sofiaren domoa erori zen, eraiki eta hogei urtera. Justiniano I.ak beste bat eraikitzea agindu zuen.
- 1429 – Joana Arc-ekoak zuzenduriko armadak Orleanseko hirirako sarbidea kontrolpean izatea lortu zuen.
- 1915 – Urpekari alemaniar batek Lusitania barku ingelesa hondoratu zuen.
- 1973 – Washington Post egunkariak Pulitzer saria lortu zuen Watergate kasuaren inguruan eginiko ikerketengatik.
- 2010 – Richter eskalan 3,5 graduko lurrikara izan zen Iruñeatik 20 kilometrora, Itoitzeko urtegitik gertu.
- 2016 – Erresuma Batuko udal hauteskundeetan Alderdi Laboristako Sadiq Khan politikaria Londresko alkate berria aukeratua izateaz gain, Europako hiriburu handi bateko lehenbiziko alkate musulmana bilakatu zen.
- 2017 – Frantziako Hauteskunde Orokorrak Martxan! alderdi politikoak irabazi eta Emmanuel Macron hautagaia presidente berria bilakatu zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1995eko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Rikardo Gonzalez de Durana izan zen irabazlea.
Mundua
- 1888 – Ys-eko erregea (frantsesez: Le roi d'Ys), Édouard Laloren musika eta Édouard Blaurenren libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Théâtre Lyrique antzokian.
- 1983 – WarGames ("Gerra-Jokoak") filma estreinatu zen, John Badhamek zuzendu eta Matthew Broderick aktoreak antzeztu zuten.
- 1993 – Much Ado About Nothing ("Urrutiko Intxaurrak Hamalau, Gerturatu eta Lau") filma estreinatu zen, Kenneth Branaghek zuzendu eta berak, Michael Keaton, Robert Sean Leonard, Keanu Reeves, Emma Thompson eta Denzel Washington aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – Dragon: The Bruce Lee Story ("Dragon: Bruce Leeren Istorioa") filma estreinatu zen, Rob Cohenek zuzendu eta Jason Scott Lee, Lauren Holly eta Robert Wagner aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 – There's Something About Mary ("Maryrekin zeozer pasatzen duk/n") filma estreinatu zen, Farrelly anaiak estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileek zuzendu eta idatzi eta Cameron Diaz, Matt Dillon, Ben Stiller, Chris Elliott eta Lee Evans aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1536 – Rodrigo del Río de Losa, Espainiako banderapean aritutako arabar konkistatzaile eta esploratzailea (h. 1604).
- 1747 – Prudentzio Maria Berastegi, Arabako errejidore nagusi eta diputatua (h. 1823).
- 1816 – Estanislao Urkixo Landaluze, arabar enpresaria (h. 1889).
- 1840 – Rafael Murga Mugartegi, bizkaitar idazlea (h. 1905).
- 1841 – Estanislao Arantzadi, nafar abokatua eta kulturgizona (h. 1918).
- 1845 – Estanislao Labairu, bizkaitar apaiza eta historialaria, Filipinetan (h. 1904).
- 1854 – Arturo Kanpion, iruindar idazle, hizkuntzalari eta politikaria (h. 1937).
- 1869 – Rosario Artola, gipuzkoar idazlea eta bertsolaria (h. 1950).
- 1892 – Sotero Aranguren, gipuzkoar futbolaria, Buenos Airesen (h. 1922).
- 1911 – Antonio Rueda Sánchez-Malo, nafar fiskal eta politikaria, Nafarroako gobernadore zibila (h. 1975).
- 1912 – Jose Maria Juaristi, Atano VII.a, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 1996).
- 1919 – Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (h. 2012).
- 1925 – Luis de Castresana, euskal herritar kazetari, idazle eta margolaria (h. 1986).
- 1928 – Lina Huarte-Mendikoa, nafar sopranoa (h. 2017).
- 1934 – Miguel Irizar, gipuzkoar apaiz pasiotarra, misiolari eta apezpikua Perun (h. 2018).
- 1944 – Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- 1946 – Ana Miranda de Lage, gipuzkoar politikaria.
- 1955 – Jesús Ángel Mendaza, UPNko nafar politikaria.
- 1957 –
- Gonzalo Beaskoetxea, Beaskoetxea II.a, bizkaitar puntista ohia.
- Miguel Munarriz, nafar aktorea (h. 2019).
- 1961 – Alejandro Sagardui, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- 1962 – Francisco Javier Ekisoain, nafar eskubaloi entrenatzaile eta jokalari ohia.
- 1964 –
- Ricardo Gómez, bizkaitar euskalaria, Euskal Filologian doktorea eta EHUko irakaslea.
- Iñaki Ibáñez, nafar futbolari ohia.
- 1968 –
- Eva María Gorri, nafar politikaria.
- Pili Zabala, Elkarrekin Podemos koalizioko gipuzkoar politikaria.
- 1971 –
- Iñigo Aranburu, gipuzkoar aktorea.
- Jorge Barbarin, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – Kristina Saralegi, nafar baserritarra, abeltzaina, talogilea eta ekintzailea (h. 2022).
- 1977 – Eider Rubio, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1978 – Julian Albizuri, bizkaitar pilotaria ohia.
- 1979 – Fernando Esparza, nafar futbolari ohia.
- 1981 –
- Irati Eguren, bizkaitar arkitekto eta ilustratzailea.
- Iratxe Esnaola Arribillaga, gipuzkoar informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea, PuntuEus proiektuko koordinatzailea.
- Lorena Guréndez, arabar gimnasta ohia, Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.
- Igor Oka, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1982 – Iban Garate, gipuzkoar aktorea eta telebista aurkezlea.
- 1984 – Fran Moreno, nafar futbolaria.
- 1986 – Iragarne Piñero, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1987 – Oihane Unzalu, bizkaitar nutrizionista, kirol monitorea eta lasterkaria.
- 1988 – Iñaki Ugarte, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1998 – Odei Alkazar, Sussie Pussie, drag artista nafarra.
- 1999 – Aroa Gorostiza, bizkaitar txirrindularia.
- 2002 – Elene Lete, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1397 – Sejong Handia, Koreako Chosŏn dinastiako laugarren subiranoa (h. 1450).
- 1530 – Luis I.a Borboi-Condékoa, Borboi-Condé etxearen sortzailea (h. 1569).
- 1605 – Nikon Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako patriarka (h. 1681).
- 1704 – Carl Heinrich Graun, alemaniar musikagile eta tenorra (h. 1759).
- 1710 – Thomas Reid, eskoziar filosofoa (h. 1796).
- 1711 – David Hume, eskoziar filosofo, ekonomialari eta historialaria (h. 1776).
- 1748 – Olympe de Gouges, Frantziako Iraultzan jardun zuen emakume feminista (h. 1793).
- 1763 – Józef Poniatowski, poloniar jenerala (h. 1813).
- 1806 – Alexandre Baudrimont, frantziar kimikari, hizkuntzalari eta etnografoa (h. 1880).
- 1812 – Robert Browning, ingeles olerkaria (h. 1889).
- 1819 – Otto Wilhelm von Struve, alemaniar jatorriko astronomo errusiarra (h. 1905).
- 1833 – Johannes Brahms, alemaniar musikagilea (h. 1897).
- 1840 – Piotr Ilitx Txaikovski, errusiar musikagilea (h. 1893).
- 1841 – Gustave Le Bon, frantziar medikua, antropologoa, psikologo soziala eta soziologoa (h. 1931).
- 1842 – Thorvald Niss, daniar margolaria (h. 1905).
- 1847 –
- Domitila García de Coronado, kubatar idazlea, kazetaria, editorea eta irakaslea (h. 1937).
- Archibald Primrose (Roseberyko V. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1929).
- 1851 – Adolf von Harnack, alemaniar teologo luterano eta kristautasunaren historialaria (h. 1930).
- 1854 – Giuseppe Veronese, italiar matematikaria, geometrian aditua (h. 1917).
- 1861 – Rabindranath Tagore, Gurudev, bengalar poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragilea (h. 1941).
- 1867 – Wladyslaw Stanislaw Reymont, poloniar idazlea eta eleberrigilea, 1924ko Literaturako Nobel saria (h. 1925).
- 1868 –
- John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- Stanislaw Przybyszewski, poloniar idazlea (h. 1927).
- 1876 – Paul Rivet, frantziar sendagile, antropologo eta etnologoa (h. 1958).
- 1881 – Ebenezer Cunningham, ingeles matematikaria (h. 1977).
- 1892 –
- Archibald MacLeish, estatubatuar olerkaria (h. 1982).
- Josip Broz Tito, militarra eta Jugoslaviako presidentea (h. 1980).
- 1896 – Pavel Aleksandrov, errusiar matematikaria (h. 1982).
- 1901 – Gary Cooper, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- 1909 – Edwin Herbert Land, estatubatuar fisikari eta asmatzailea, Polaroid Corporation enpresaren sortzaileetako bat (h. 1991).
- 1919 –
- Joe Mitty, Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea (h. 2007).
- Eva Perón, Evita, argentinar aktore eta politikaria, peronismoko eragile nagusia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1952).
- 1922 – Tony Leblanc, espainiar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2012).
- 1923 – Anne Baxter, estatubatuar aktorea (h. 1985).
- 1924 - Marjorie Boulton britainiar idazle eta poeta (h. 1977)
- 1926 – Giovanni Rossi, suitzar txirrindularia (h. 1983).
- 1927 – Ruth Prawer Jhabvala, Alemanian jaiotako britainiar estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria (h. 2013).
- 1929 – Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (h. 1999).
- 1930 – Anatoli Lukianov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (h. 2019).
- 1931 –
- Ricardo Legorreta, mexikar arkitektoa (h. 2011).
- Gene Wolfe, estatubatuar ingeniari eta eleberrigilea (h. 2019).
- 1937 –
- Domitila Barrios de Chungara, Boliviako feminismoaren buruzagi nabarmena (h. 2012).
- Montserrat Moreno, kataluniar psikologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea.
- 1939 –
- Sidney Altman, kanadar biologo molekularra, 1989ko Kimikako Nobel Saria (h. 2022).
- Ruggero Deodato, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (h. 2022).
- Ruud Lubbers, Herbehereetako lehen ministroa (h. 2018).
- 1940 – Angela Carter, ingeles kazetari eta eleberrigilea (h. 1992).
- 1942 – Francisco Javier Errázuriz Talavera, txiletar enpresario eta politikaria (h. 2024).
- 1943 – Peter Carey, australiar eleberrigilea eta ipuin-idazlea.
- 1945 – Christy Moore, irlandar musikari, kantautore eta abeslaria.
- 1947 – Toño de la Cruz, espainiar futbolari ohia.
- 1948 –
- Julián Cuevas, espainiar txirrindularia (h. 2000).
- Lluís Llach, katalan egile abeslaria.
- 1949 – Deborah Butterfield, estatubatuar eskultorea.
- 1951 – Bernie Marsden, ingeles musikaria, Whitesnake taldeko kidea (h. 2023).
- 1956 – Jan Peter Balkenende, Herbehereetako lehen ministroa.
- 1958 –
- Ceesepe, espainiar margolari, marrazkilari eta komikigilea (h. 2018).
- Bones Hillman, zeelandaberritar musikaria, Midnight Oil taldeko baxu-jotzailea (h. 2020).
- 1959 – Tamara E. Jernigan, estatubatuar astronauta ohia eta NASAko zientzialaria.
- 1960 –
- Almudena Grandes, espainiar idazlea (h. 2021).
- Kim Manning, estatubatuar jatorriko espainiar aurkezle, aktore eta dantzaria.
- 1962 – Mar Moreno, Andaluziako Parlamentuko presidentea.
- 1966 – Andrea Tafi, italiar txirrindulari ohia.
- 1968 –
- Teresa Cameselle, galiziar idazlea, eleberri erromantikoan eta narratiba historikoan espezializatua.
- Traci Lords, estatubatuar aktore porno ohia.
- 1971 –
- Lola Baldrich, espainiar aktorea.
- Thomas Piketty, frantziar ekonomilaria, desberdintasun sozialean aditua.
- 1972 – Asghar Farhadi, irandar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- 1973 –
- Kaoru Nagadome, japoniar futbolari ohia.
- Paolo Savoldelli, italiar txirrindulari ohia.
- 1977 – Lara Siscar, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- 1982 – Jay Bothroyd, ingeles futbolaria.
- 1985 –
- J Balvin, kolonbiar reggaeton eta pop latino abeslaria.
- Fernando Delgado García, errioxar futbolaria.
- 1987 –
- José Ángel Antelo, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Aidy Bryant, estatubatuar aktore eta umorista.
- Maya Erskine, estatubatuar aktorea.
- 1988 –
- Nathan Burns, australiar futbolaria.
- Takayuki Morimoto, japoniar futbolaria.
- 1992 - Natalia Rodriguez, espainiar aktorea.
- 1998 – MrBeast, estatubatuar youtuber, enpresaburu eta filantropoa.
- 1999 – Talita von Fürstenberg, estatubatuar modelo eta celebritya.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1536 – Maria Eskibel Arratia, arabar filantropoa, Valladoliden.
- 1898 – José Vilallonga, kataluniar industrialaria eta enpresaburua, Bilbon (j. 1822).
- 1935 – Jose Antonio Ugarte, gipuzkoar frantzizkotar fraidea eta euskal idazlea (j. 1860).
- 1936 – Jean-Blaise Adema, lapurtar euskaltzain, idazle eta apaiza (j. 1861).
- 1973 –
- Arcadio María Larraona Saralegi, nafar kardinal, erlijioso eta jurista, Erroman (j. 1887).
- Antonio Pildain, euskal apaiza eta Kanarietako apezpikua, Las Palmas Kanaria Handikoan (j. 1890).
- 2000 – José Luis López de la Calle, gipuzkoar iritzi-kazetari eta ekintzaile politikoa, ETAk eraila (j. 1938).
- 2004 – Jesus Larrañaga Lizarralde, Arrasateko kooperatibetako sortzailetako bat (j. 1926).
- 2013 – Joseba Larrinaga, gipuzkoar paralinpiar atleta (j. 1968).
- 2015 – Aitor Mazo, bilbotar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1961).
- 2021 –
- Mixel Berhokoirigoin, baxenafar laboraria, Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea eta Bakegileak taldeko kidea (j. 1952).
- Elena Pérez, bizkaitar txistularia, Eibarko Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria (j. 1968).
- 2022 –
- José Javier Abasolo, bizkaitar eleberrigile eta abokatua (j. 1957).
- Anton Arieta, Arieta II.a, bizkaitar futbolaria (j. 1946).
Mundua
- 973 – Oton I.a Handia, Germaniako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 912).
- 1525 – Thomas Müntzer, alemaniar teologo protestantea.
- 1539 – Ottaviano Petrucci, italiar inprimatzailea, musika inprimatzea bururatu zitzaion lehena (j. 1466).
- 1617 – David Fabricius, alemaniar astronomoa eta teologoa (j. 1564).
- 1667 – Johann Jakob Froberger, alemaniar musikaria (j. 1616).
- 1682 – Teodoro III.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1661).
- 1795 – Antoine Quentin Fouquier-Tinville, frantziar legegizona eta politikaria, gillotinan (j. 1746).
- 1800 – Niccolò Piccinni, italiar musikagilea (j. 1728).
- 1805 – William Petty (Shelburneko II. markesa), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1737).
- 1825 – Antonio Salieri, italiar musikagile, orkestra-zuzendaria eta irakaslea (j. 1750).
- 1840 – Caspar David Friedrich, alemaniar margolari erromantikoa (j. 1774).
- 1879 – Charles de Coster, frantsesezko belgiar nobelagilea (j. 1823).
- 1896 – Paul Ratier Josse, frantziar-kantabriar margolaria (j. 1832).
- 1915 – Elbert Hubbard, estatubatuar idazle eta filosofoa (j. 1856).
- 1925 – Boris Savinkov, errusiar eserista (j. 1879).
- 1929 – Charles Horton Cooley, estatubatuar soziologoa (j. 1864).
- 1932 – Paul Doumer, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (j. 1857).
- 1941 – James George Frazer, eskoziar antropologoa (j. 1854).
- 1945 – Klymentyna Popovych-Boiarska, Galitzian jaiotako idazle, poeta eta Ukrainako lehen hezkuntzako irakaslea (j. 1863).
- 1951 – Warner Baxter, estatubatuar aktorea (j. 1889).
- 1952 – Juan Bautista Pérez, Venezuelako presidentea (j. 1869).
- 1956 – Josef Hoffmann, austriar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1870).
- 1965 – Charles Sheeler, estatubatuar margolari eta argazkilaria (j. 1883).
- 1966 – Stanisław Jerzy Lec, poloniar idazle eta poeta, aforismo ezagunak idatzitakoa (j. 1909).
- 1975 – Hilkka Rantaseppä-Helenius, finlandiar astronomoa (j. 1925).
- 1977 – Xabier Borboi-Parmakoa, karlisten tronurako hautagaia (j. 1889).
- 1986 – Gaston Defferre, frantziar legegizon eta politikaria (j. 1910).
- 1992 – Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa (j. 1923).
- 1994 – Mpinga Kasenda, Zaireko lehen ministroa (j. 1937).
- 1995 – María Luisa Bemberg, argentinar zinema-zuzendaria eta gidoilaria (j. 1922).
- 1998 – Allan McLeod Cormack, hegoafrikar-estatubatuar fisikaria, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1924).
- 2000 – Douglas Fairbanks Jr., estatubatuar antzezlea (j. 1909).
- 2002 – Masakatsu Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1938).
- 2003 – Velta Rūķe-Draviņa, letoniar-suediar hizkuntzalari eta irakaslea (j. 1917).
- 2007 – Emma Lehmer, errusiar-estatubatuar matematikaria (j. 1906).
- 2010 –
- Juan Arcocha, kubatar intelektuala, abokatua, idazlea, kazetaria, itzultzailea eta interpretea (j. 1927).
- Fríða Á. Sigurðardóttir, islandierazko idazlea (j. 1940).
- 2011 –
- Severiano Ballesteros, espainiar golfaria, golfaren historian garaipen zerrenda zabalenetakoa zuena (j. 1957).
- Willard Boyle, kanadar fisikaria, CCD gailuaren asmatzailea eta 2009ko Fisikako Nobel Saria (j. 1924).
- 2013 – Ray Harryhausen, estatubatuar zinemako efektu berezietako teknikaria eta zinema ekoizlea (j. 1920).
- 2015 – Fernando Medina, Momo Medina, esku huskako mexikar pilotaria, Euskal Herrian profesional izandakoa (j. 1979).
- 2018 – Ermanno Olmi, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1931).
- 2020 – Antonio González Pacheco, Billy el Niño, Espainiako poliziaren inspektorea, frankismo garaian torturatzailea (j. 1946).
- 2021 – Martín Pando, argentinar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1934).
- 2022 – Mickey Gilley, estatubatuar country musikari eta kantautorea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Amaren Eguna eguna ospatzen da nazioarte mailan.
- Sehaska egutegiko izendegia: Amets/Ametsa eta Ametz/Ametza.