Maiatzaren 5
Maiatzaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita bosgarren eguna da, 126garrena bisurteetan. 240 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1198 – Nafarroako Erresuma erdibitzeko Calatayudeko Ituna sinatu zuten Alfontso VIII.a Gaztelakoak eta Petri II.a Aragoikoak.
- 1873 – Bigarren Karlistaldia: Karlistek Eraulen alfontsotarrak mendean hartu zituzten.
- 1991 – 19 udalek UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatea sortu zuten Aizarnazabalen
- 2006 – Zamudioko Herriko Taberna itxi egin zen, epaile baten aginduaren ondoren.
- 2011 – Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuenez Bildu koalizioa maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartuko zuen.
- 2016 – Iruñerrian ETBren itzaltzea salatzeko UPNren egoitza aurrean jendetza elkarretaratu zen.
Mundua
- 553 – Konstantinoplako II. kontzilioa hasi zen.
- 1494 – Kristobal Kolonek gaur egungo Jamaika aurkitu zuen.
- 1808 – Karlos IV.a Espainiakoak, koroa uzteko akordioa sinatu zuen Napoleonekin.
- 1944 – Gandhi aske utzi zuten 21 hilabete preso egon ondoren.
- 1949 – Londresko Ituna izenpetuta, Europako Kontseilua sortu zen.
- 1981 – Bobby Sands, IRAko kidea, hil zen gose grebaren 66. egunean. Gobernu britainiarrak beren preso politiko izaera onar zezala lortzeko borroka luzearen parte izan zen greba.
- 2005 – Hauteskundeak Erresuma Batuan, Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
- 2010 – Hiru pertsona hil ziren Atenasko banku bulego bati ustez manifestari talde batek su ematean.
- 2016 – Fine Gael alderdiko Enda Kenny politikaria Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Gobernuburua berrizendatua izan zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1996ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Iriondo izan zen irabazlea.
- 2001eko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, bostgarren aldiz jarraian.
Mundua
- 1997 – Luc Besson frantziar zinema zuzendariak zuzendu eta Bruce Willis, Gary Oldman, Ian Holm eta Milla Jovovich aktoreek antzeztutako The Fifth Element filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2012 – Getxo Rugby Taldeak euskal errugbi taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka Espainiako Errugbi Ligako finalerdia 55-25 emaitzaz galdu zuen.
- 2013 – Ordizia Rugby Elkarteak Valladolid RAC taldearen aurka Santander hiriko El Sardinero estadioan jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 27-17 irabazi eta kopa bigarren urtez jarraian bereganatu zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1641 – Cipriano Baratze, nafar apaiz jesuita eta misiolaria (h. 1702).
- 1872 – José María Urkijo Ibarra, bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria (h. 1936).
- 1889 – Emilio Álava, euskal txirrindulari eta tiratzailea (h. 1974).
- 1891 – Cruz Gallastegi, gipuzkoar albaitaria (h. 1960).
- 1908 – Juan Inazio Goikoetxea, gipuzkoar elizgizona eta euskal idazlea (h. 1983).
- 1915 – Piarres Lartzabal, lapurtar antzerkigilea eta euskal idazlea (h. 1988).
- 1931 – Juan María Lasa, gipuzkoar futbolaria (h. 2014).
- 1934 – Rafael Ruiz Balerdi, euskal margolaria (h. 1992).
- 1940 – Felix Ormazabal, euskal abokatu eta politikaria (h. 2022).
- 1944 – Mixel Aire, Xalbador II.a, baxenafar bertsolaria, hiru aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- 1947 - José Miguel Bengoa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1948 – Patxi Goenaga, gipuzkoar hizkuntzalaria, irakaslea eta euskaltzaina.
- 1952 – Eduardo Iglesias, gipuzkoar idazlea.
- 1953 – Maria Pilar Zuriarrain, gipuzkoar txistularia.
- 1955 – Michel Garbisu, lapurtar pilotari ohia.
- 1956 –
- Juan María Galarraga, gipuzkoar futbolari ohia.
- Jesús María Larrañaga, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1964 – Jose Ramon Amondarain, gipuzkoar margolaria.
- 1970 – Iñaki Aizpurua, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1974 – Ioritz Mendizabal, gipuzkoar jockeya.
- 1975 – Asier Olaizola, Olaizola I.a, nafar pilotari ohia.
- 1978 – Xabier Sánchez Bringas, arabar futbolari ohia.
- 1986 – Markel Bergara, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1995 – Maria Diaz Cirauqui, nafar futbolaria.
- 1996 – Roberto Olabe del Arco, gipuzkoar futbolaria, Salamancan.
- 2002 – Ekhiotz Orobiogoikoetxea, arabar futbolaria.
- 2003 – Jon De Luis, nafar futbolaria.
Mundua
- 1210 – Alfontso III.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1279).
- 1282 – Don Juan Manuel, Gaztelako idazle eta noblea (h. 1348).
- 1352 – Roberto I.a Alemaniakoa, Palatinatuko kondea eta erromatarren erregea (rex Romanorum) (h. 1410).
- 1530 – Gabriel I.a Montgomerykoa, Henrike II.aren guardiaren kapitaina, torneo baten nahi gabe erregea hil zuena (h. 1574).
- 1747 – Leopoldo II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1792).
- 1784 – Maria Elisabet Bavarian, Dukesa Bavarian (h. 1849).
- 1813 – Soren Kierkegaard, daniar filosofoa (h. 1855).
- 1814 – Elise Thérèse Koekkoek-Daiwaille, herbeheretar margolari eta litografa (h. 1881).
- 1818 – Karl Marx, alemaniar filosofo eta politikaren teorilaria (h. 1883).
- 1819 – Stanisław Moniuszko, poloniar musikagile, orkestra-zuzendari eta musika irakaslea (h. 1872).
- 1826 – Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriza eta Napoleon III.aren emaztea (h. 1920).
- 1828 –
- Hanna Barvinok, ukrainar idazle eta folklorista, Ukrainako idazlerik garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1911).
- Albert Marth, alemaniar astronomoa (h. 1897).
- 1833 – Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen, Richthofengo baroia, alemaniar geografo eta geologoa (h. 1895).
- 1837 – Georges Lafenestre, frantziar arte kritikaria, historialaria eta poeta (h. 1919).
- 1846 – Henryk Sienkiewicz, poloniar idazlea, 1905eko Literaturako Nobel Sariduna (h. 1916).
- 1852 – Pietro Gasparri, italiar kardinala (h. 1934).
- 1862 – Niko Pirosmani, georgiar margolari primitibista (h. 1918).
- 1864 – Nellie Bly, estatubatuar kazetaria (h. 1922).
- 1869 – Hans Pfitzner, alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1949).
- 1870 – Juana la Macarrona, cadiztar flamenko-dantzari ijitoa (h. 1947).
- 1873 – Leon Czolgosz, William McKinley Ameriketako Estatu Batuetako presidentea tiroz hil zuen ekintzaile anarkista (h. 1901).
- 1882 –
- Douglas Mawson, ingeles jatorriko australiar geologo eta Antartikako esploratzailea (h. 1958).
- Sylvia Pankhurst, ingeles aktibista, sufragismo eta komunismoa babestu zituena (h. 1960).
- 1883 –
- Eleazar López Contreras, Venezuelako presidentea (h. 1973).
- Archibald Wavell, ingeles mariskala (h. 1950).
- 1884 – Alice Milliat, Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria (h. 1957).
- 1892 – Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (h. 1968).
- 1893 – Agustín Farabundo Martí, salvadortar politikari komunista (h. 1932).
- 1895 – Rodolfo Valentino, italiar aktorea (h. 1926).
- 1904 – Louise Aslanian, franko-armeniar ekintzaile komunista eta antifaxista, idazlea, eleberrigilea, poeta eta Frantziako erresistentziako pertsonaia nabarmena (h. 1945).
- 1908 – Jacques Massu, frantziar militarra eta jenerala (h. 2002).
- 1914 – Tyrone Power, estatubatuar aktorea (h. 1958).
- 1915 – Orson Welles, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1985).
- 1916 – Zail Singh, Indiako 7. presidentea (h. 1994).
- 1919 –
- Gilles Andriamahazo, Madagaskargo presidentea (h. 1989).
- Georgios Papadopulos, Greziako presidente eta diktadorea (h. 1999).
- 1921 – Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 1999).
- 1923 – Sergei Akromeiev, sobietar militar eta politikaria, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1991).
- 1924 – Leopoldo Torre Nilsson, argentinar zinemagilea (h. 1978).
- 1927 –
- Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (h. 2012).
- Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2020).
- 1928 – Pierre Schoendoerffer, frantziar zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemailea (h. 2012).
- 1929 – Kenneth Cook, australiar eleberrigile, kazetari, zinema zuzendari eta politikaria (h. 1987).
- 1930 – Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta (h. 1967).
- 1933 – Ratnasiri Wickremanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 2016).
- 1934 – Henri Konan Bédié, Boli Kostako presidentea (h. 2023).
- 1935 – Bernard Pivot, frantziar literatura-kritikaria.
- 1937 – Olusegun Obasanjo, Nigeriako presidente ohia.
- 1938 – Jerzy Skolimowski, poloniar zinema zuzendaria.
- 1940 – Lance Henriksen, estatubatuar aktorea eta ahots bikoiztailea.
- 1942 – Tammy Wynette, estatubatuar country abeslaria (h. 1998).
- 1943 –
- Michael Palin, ingeles aktore, umorista eta idazlea, Monty Python taldeko kidea.
- Ánxeles Penas, galiziar poeta eta artista bisuala.
- Raphael, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1944 –
- Christian de Portzamparc, frantziar arkitekto eta hirigilea.
- John Rhys-Davies, galestar jatorriko ingeles aktorea.
- 1945 – César Alierta, espainiar enpresaburua (h. 2024).
- 1947 – Malam Bacai Sanhá, Ginea-Bissauko 4. presidentea (h. 2012).
- 1948 – Takashi Kuwahara, japoniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1950 – Googoosh, irandar abeslaria eta aktorea, 1970.eko hamarkadan Persiako pop abeslari ikonikoa.
- 1955 – Melinda Culea, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Richard E. Grant, swazilandiar eta ingeles aktorea.
- 1960 – Jorge Quiroga, Boliviako presidentea.
- 1966 – Liubov Jegorova, errusiar iraupen-eskiatzaile ohia.
- 1967 – Carlos Alberto Dias, brasildar futbolari ohia.
- 1968 – Boban Babunski, mazedoniar futbolari ohia.
- 1970 – Wilfried Nelissen, belgikar txirrindulari ohia.
- 1972 –
- Brigitta Boccoli, telebista, antzerki eta zinemako italiar aktorea.
- Lenka Ilavská, eslovakiar txirrindulari ohia.
- 1976 – Natália Pasternak, brasildar mikrobiologista.
- 1977 – Virginie Efira, belgikar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1979 –
- Joseba Kortina, bizkaitar futbolari ohia.
- Mio Otani, japoniar futbolari ohia.
- Nadia Zakamska, errusiar-estatubatuar astronomoa.
- 1981 – Danielle Fishel, estatubatuar aktore, idazle, sukaldari eta telebista zuzendaria.
- 1982 – Vanessa Bryant, estatubatuar filantropoa.
- 1987 – Asako Ideue, japoniar futbolari ohia.
- 1988 –
- Adele, ingeles abeslari eta konposatzailea.
- Brooke Hogan, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- 1989 – Fran Pilepić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1990 –
- Valentijn de Hingh, herbehereetar modelo transgeneroa.
- Eduardo Martínez Balmaseda, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1994 - Belen Toimil, galiziar atleta, pisu-jaurtiketan aditua.
- 1995 – Raman Pratasevitx, bielorrusiar kazetaria eta Aliaksandr Lukaxenkaren gobernuaren aurkako ekintzailea.
- 1996 – Jai Hindley, australiar txirrindularia.
- 1998 – Aryna Sabalenka, errusiar tenislaria.
- 2003 – Carlos Alcaraz, espainiar tenislaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1519 – Bertrand Lahet, lapurtar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa.
- 1836 – Jose Migel Sagastibeltza, nafar militar karlista (j. 1789).
- 1847 – Jose Paulo Ulibarri, euskal idazle, hizkuntzalari eta euskaltzale arabar-bizkaitarra (j. 1775).
- 1860 – Gustave Uhart, euskal funtzionario eta politikaria (j. 1791).
- 1904 – Serafin Uhagon, bizkaitar entomologo eta bioespeleologoa, Espainiako Historia Naturalaren Sozietatearen fundatzaileetako bat, Madrilen (j. 1845).
- 1919 –
- Piarres Ibarrart, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1838).
- Hermilio Oloritz, nafar idazle, historialari eta politikaria (j. 1854).
- 1937 – Juan Mugertza, euskal herritar atleta (j. 1900).
- 1959 – Diego Basterra, bizkaitar arkitektoa (j. 1883).
- 1961 – Jean Elizalde, euskal idazle eta apaiza (j. 1883).
- 1967 – Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria, El Carpion (j. 1926).
- 1971 – Mañex Etxamendi, baxenafar bertsolaria, Bordelen (j. 1934).
- 1999 – Luis Aranburu, gasteiztar organista eta musikagilea (j. 1905).
- 2007 – Carmen Albisu, gipuzkoar euskaltzale aitzindaria (h.1916)
- 2007 – Santiago Irigoyen, euskal herritar musikaria (j. 1913).
- 2012 – Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (j. 1919).
- 2015 – Jon Castañares Larreategi, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkatea (j. 1925).
- 2018 – José María Iñigo, bizkaitar kazetari, aktore eta telebista aurkezlea, Madrilen (j. 1942).
Mundua
- 973 – Oton I.a, Alemaniako errege eta enperadore Erromatarra.
- 1194 – Kasimiro II.a Poloniakoa, Sandomierz, Krakovia, Mazovia eta Kujaviako dukea eta Poloniako Duke Handia (j. 1138).
- 1198 – Sofia Minskekoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. c. 1140).
- 1309 – Karlos II.a Napolikoa, Napoliko erregea (j. 1254).
- 1525 – Frederiko III.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (j. 1463).
- 1525 – Thomas Müntzer, alemaniar teologo protestantea.
- 1664 – Giovanni Benedetto Castiglione, il Grechetto, italiar margolaria eta grabatzailea (j. 1609).
- 1705 – Leopoldo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1640).
- 1821 – Napoleon Bonaparte, Frantziako enperadorea (j. 1769).
- 1825 – Antonio Salieri, italiar konpositorea.
- 1827 – Frederiko Augusto I.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea eta Saxoniako lehen erregea (j. 1750).
- 1852 – Hadji Murat, abariarren erresistentziako buruzagi nagusienetako bat.
- 1859 – Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet, alemaniar matematikaria (j. 1805).
- 1873 – Albert Goblet d'Alviella, Belgikako lehen ministroa (j. 1790).
- 1874 – Charles Gleyre, suitzar margolaria (j. 1806).
- 1883 – Eva Gonzalès, frantziar margolari inpresionista (j. 1849).
- 1892 – August Wilhelm von Hofmann, alemaniar kimikaria (j. 1818).
- 1902 – Bret Harte, estatubatuar idazlea (j. 1836).
- 1904 – Mór Jókai, hungariar idazlea (j. 1825).
- 1916 – John MacBride, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat, Kilmainham Gaolen (Dublin) fusilatua (j. 1868).
- 1918 – Georges Ohnet, frantziar eleberrigilea (j. 1848).
- 1920 – Charles-Ange Laisant, frantziar politikaria eta matematikaria (j. 1841).
- 1921 – Alfred Hermann Fried, austriar kazetari eta bakezalea, 1911ko Bakearen Nobel Saria (j. 1864).
- 1923 – Rosario de Acuña, espainiar idazle, pentsalari eta kazetaria (j. 1850).
- 1932 – Gustav Weindorfer, austriar-australiar sustatzailea, ostalaria eta botanikaria (j. 1874).
- 1944 – Bertha Benz, automobilgintzako alemaniar industriaren aitzindaria eta automobilen balazta-pastillen asmatzailea (j. 1849).
- 1952 – Alberto Savinio, italiar idazle, margolari, musikari, kazetari, saiakeragile eta musikagilea (j. 1891).
- 1954 – Henri Laurens, frantziar eskultore eta ilustratzailea (j. 1885).
- 1956 – Aimée Rapin, suitzar margolaria, besorik gabe jaio eta 4.000 koadro inguru margotu zituena oinarekin (j. 1866).
- 1959 – Carlos Saavedra Lamas, argentinar politikari eta jurista, 1936ko Bakearen Nobel Saria (j. 1878).
- 1972 –
- Martiros Sarian, armeniar margolaria (j. 1880).
- Fulbert Youlou, Kongoko Errepublikako lehen presidentea (j. 1917).
- 1977 – Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (j. 1897).
- 1981 – Bobby Sands, IRAko kide mitikoa, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
- 1983 – Anton Buttigieg, Maltako 2. presidentea (j. 1912).
- 1988 – Michael Shaara, estatubatuar eleberrigilea (j. 1928).
- 1992 –
- Maximino Castiñeiras, galiziar poeta eta politikaria (j. 1906).
- Jean Vauthier, frantziar antzerkigilea (j. 1910).
- 1994 –
- Bernard Dort, frantziar antzerki-kritikaria (j. 1929).
- Mario Quintana, brasildar poeta (j. 1906).
- 1995 – Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (j. 1911).
- 2000 – Gino Bartali, Ginetaccio, italiar txirrindularia (j. 1914).
- 2002 –
- Hugo Banzer, Boliviako presidentea (j. 1926).
- George Sidney, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1916).
- 2003 – Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (j. 1912).
- 2007 – Theodore Harold Maiman, estatubatuar fisikaria, lehen laserraren sortzailea (j. 1927).
- 2010 – Umaru Yar'Adua, Nigeriako 4. Presidentea (j. 1951).
- 2011 – Salomón Hakim, kolonbiar mediku eta zientzialaria (j. 1922).
- 2013 – Sarah Kirsch, alemaniar idazlea (j. 1935).
- 2016 – Marie Noe, estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1928).
- 2017 –
- Mariela Muñoz, argentinar ekintzaile eta politika, Estatu Argentinarrak ofizialki aitortutako lehen emakume transexuala (j. 1943).
- Ely Ould Mohamed Vall, Mauritaniako estatuburua (j. 1953).
- 2023 –
- Carlos Arregui, argentinar futbolaria (j. 1954).
- Arsenio Iglesias, galiziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1930).
- Siiri Rantanen, finlandiar iraupen-eskiatzailea (j. 1924).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Andima, Amane eta Lore/Lorea/Lili.
- Cinco de Mayo: Pueblako guduan Mexikoko indarren garaipenaren omenezko jaieguna.