Maiatzaren 27
Maiatzaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita zazpigarren eguna da, 148garrena bisurteetan. 218 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1931 – Goardia Zibilak Donostiako Ategorrieta inguruan itsas langileen manifestazio baten aurka tiro egin eta zazpi langile hil zituen.
Mundua
- 1521 – Ming dinastiako Jiajing enperadorea tronuratu zuten.
- 1703 – Petri I.a Errusiakoak San Petersburgo hiria sortu zuen.
- 1941 – Bigarren Mundu Gerra: Bismarck korazatua hondoratu zen, 2.100 pertsona barruan zituela.
- 2006 – 6,2 graduko lurrikara Javako uhartean, 5.000 hildakotik gora.
- 2007 –
- Venezuelako gobernuak Radio Caracas Television komunikabide kateari lizentzia kendu zion.
- Siriako Hauteskunde Presidentzialetan hautagai bakarra Bashar al-Assad izan zen. Gobernuaren aurkako siriarrak abstentzioaren alde egin zuten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2006ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala jokatu zen Gasteizen: Zigor Enbeita irabazlea izan zen, txapeldunordea Oihane Perea eta hirugarrena Asier Otamendi.
- 2017ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa taldekako txapelketa izan zen. Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujikak osatutako Karidadeko Benta taldea izan zen garaile.
Mundua
- 1954 – Johnny Guitar filma estreinatu zen, Nicholas Rayek zuzendu eta Joan Crawford, Sterling Hayden, Mercedes McCambridge eta Scott Brady aktoreek antzeztu zuten.
- 1995 – A Walk in the Clouds (Paseoa Lainoetatik) filma estreinatu zen, Alfonso Arauek zuzendu eta Keanu Reeves, Aitana Sánchez-Gijón, Giancarlo Giannini, Anthony Quinn, Angélica Aragón, Evangelina Elizondo, Freddy Rodriguez eta Debra Messing aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2018ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia: Altuna III.ak jantzi zuen txapela, Olaizola II.aren aurka 22-14 irabazi ondoren.
Mundua
- 2009 – FC Barcelona futbol-taldeak Europako Txapeldunen Liga irabazi zuen, denboraldiko hirugarren txapelketa erdietsiz Liga eta Errege Kopa irabazi eta gero.
- 2018ko Italiako Giroa: Chris Froome kenyar-britaniarra irabazle.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1807 – Manuel Mazarredo, bizkaitar militar eta politikaria (h. 1857).
- 1841 – Juana María Ruiz de Gámiz, Arabako markesa, esklabotzarekin lortutako diruaren zati bat ongintzan inbertitu zuena (h. 1913).
- 1844 – Juana Manuela Irusta, gipuzkoar bertsolaria (h. 1882).
- 1866 – Angel Zabala Ozamiz Kondaño, EAJko bizkaitar politikaria (h. 1940).
- 1895 – Gabriel Jauregi, arabar idazlea (h. 1945).
- 1905 – Pierre Ibarrondo, baxenafar euskaltzalea (h. 1970).
- 1921 – José Luis Bergaretxe, bizkaitar futbolaria (h. 2011).
- 1933 – Manfred Sommer, gipuzkoar komikigilea (h. 2007).
- 1940 – Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (h. 2003).
- 1948 – Jose Ramon Etxebarria, bizkaitar politikaria, ingeniaria, fisikan doktorea, irakaslea, euskaltzalea, idazlea eta itzultzailea.
- 1950 – Carlos Marcote, arabar margolaria.
- 1951 – Hilario Arbelaitz, gipuzkoar sukaldaria.
- 1952 – Rosa Díez, euskal herritar politikaria.
- 1954 – Héctor Perotas, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- 1955 – Kandido Uranga, euskal aktore eta bikoizketailea.
- 1957 – Iñaki Miramón, bizkaitar aktorea.
- 1960 – Miren Eraso Iturrioz, gipuzkoar artearen-historialari eta sustatzailea, editorea eta dokumentu-kudeaketan aditua (h. 2009).
- 1963 – Mario Zubiaga, gipuzkoar unibertsitateko-irakasle eta politologoa.
- 1965 – Xabier Artiagoitia, bizkaitar idazlea.
- 1966 –
- Jokin Aperribay, gipuzkoar enpresaria, Real Sociedadeko presidentea.
- Eduardo Estibariz, bizkaitar futbolari ohia.
- 1967 – Laurence Ostolaza, lapurtar kazetaria.
- 1968 – Jasone Agirre, bizkaitar kazetari eta politikaria.
- 1975 – Galder Perez, bizkaitar aktore eta antzerkigilea.
- 1983 – Jorge Ballesteros, gipuzkoar kirol-tiratzaile eta Espainiako Polizia Nazionaleko poliziakidea (h. 2023).
- 1989 – Markel Anton, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 2000 –
- Gorka Campo, bizkaitar futbolaria.
- Nadia Erostarbe, gipuzkoar surflaria.
- Aymane Jelbat, marokoar-arabar futbolaria, Casablancan.
Mundua
- 1215 – Myōan Eisai, japoniar maisu budista (h. 1215).
- 1332 – Ibn Khaldun, arabiar historialaria eta filosofoa (h. 1406).
- 1623 – William Petty, ingeles zientzia-gizon eta filosofoa (h. 1687).
- 1626 – Gilen II.a Orangekoa, Nassauko konde eta Orangeko printzea (h. 1650).
- 1676 – Maria Clara Eimmart, alemaniar astronomo eta marrazkilaria (h. 1707).
- 1756 – Maximiliano I.a Josef Bavariakoa, Bavariako lehenbiziko erregea (h. 1825).
- 1774 – Francis Beaufort, irlandar hidrografo eta almirantea, Beaufort eskalaren sortzailea (h. 1857).
- 1815 – Henry Parkes, australiar politikaria (h. 1896).
- 1822 – Leopold Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (h. 1895).
- 1840 – Germán Gamazo, espainiar abokatu eta politikaria, Gamazada izeneko matxinada sortarazi zuena (h. 1901).
- 1842 – Juana Alarco de Dammert, perutar filantropoa (h. 1932).
- 1854 – Georges Eekhoud, belgikar idazlea (h. 1927).
- 1860 – Manuel Teixeira Gomes, Portugalgo presidentea (h. 1941).
- 1867 – Arnold Bennett, ingeles idazlea (h. 1931).
- 1968 – Rebekah Brooks, britainiar kazetari eta editorea.
- 1870 – Adolf Schulten, alemaniar historialari eta arkeologoa (h. 1960).
- 1871 – Georges Rouault, frantziar margolari espresionista (h. 1958).
- 1879 – Karl Bühler, alemaniar psikologo eta filosofoa (h. 1963).
- 1884 – Max Brod, alemaniar idazle eta filosofoa (h. 1968).
- 1885 – Richmond K. Turner, estatubatuar almirantea (h. 1961).
- 1887 – Kasimir Fajans, poloniar kimikari eta fisikaria (h. 1975).
- 1894 –
- Louis-Ferdinand Céline, frantziar idazle eta medikua (h. 1961).
- Dashiell Hammett, estatubatuar idazlea (h. 1961).
- 1897 – John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (h. 1967).
- 1902 – Émile Benveniste, frantziar hizkuntzalaria (h. 1976).
- 1907 – Rachel Carson, estatubatuar zoologo eta itsas biologoa (h. 1964).
- 1908 – Frank S. Nugent, estatubatuar gidoigile, kazetari eta zinema kritikaria (h. 1965).
- 1911 –
- Hubert Humphrey, estatubatuar politikaria (h. 1978).
- Teddy Kollek, israeldar politikaria, Jerusalemgo alkatea (h. 2007).
- Vincent Price, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- 1912 –
- John Cheever, estatubatuar idazlea (h. 1982).
- Sam Snead, estatubatuar golfaria (h. 2002).
- 1913 –
- José Vela Zanetti, espainiar margolaria (h. 1999).
- Wols, alemaniar margolari eta argazkilaria (h. 1951).
- 1914 – Hugh Le Caine, kanadar fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea (h. 1977).
- 1915 – Herman Wouk, estatubatuar idazlea (h. 2019).
- 1918 – Yasuhiro Nakasone, Japoniako lehen ministroa (h. 2019).
- 1919 – Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (h. 2017).
- 1920 – María Salvo, espainiar ekintzaile antifrankista, frankismo garaiko errepresioaren biktima (h. 2020).
- 1922 – Christopher Lee, ingeles aktorea eta abeslaria (h. 2015).
- 1923 –
- Henry Kissinger, estatubatuar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (h. 2023).
- Lorenzo Milani, italiar apaiz eta pedagogoa (h. 1967).
- Inge Morath, austriar-estatubatuar argazkilaria, Magnum Photos Agentzian sartzea lortu zuen lehen emakumea (h. 2002).
- 1924 – Jaime Lusinchi, Venezuelako presidentea (h. 2014).
- 1925 – Adelina Gutiérrez, irakasle, zientifiko eta akademikoa , Txileko astrofisikari aitzindaria (h. 2015).
- 1930 – John Barth, estatubatuar idazle postmodernista (h. 2024).
- 1931 - Faten Hamama, egiptoar aktore, gidoilari eta ekoizlea (h. 2015).
- 1934 – Harlan Ellison, estatubatuar idazlea (h. 2018).
- 1935 – John Goldthorpe, britainiar soziologoa, Britainiar Akademiako kidea eta Oxford unibertsitateko irakasle emeritua.
- 1936 – Louis Gossett Jr., estatubatuar aktorea (h. 2024).
- 1937 – Theo Vennemann, alemaniar hizkuntzalaria.
- 1939 – Don Williams, estatubatuar country egile abeslari eta gitarrista (h. 2017).
- 1940 – Mariano Haro, espainiar atleta ohia.
- 1943 – Cilla Black, ingeles abeslari, aurkezle, telebistako aktore, artista eta hedabideetako pertsonaia (h. 2015).
- 1944 –
- Alain Souchon, frantziar abeslaria eta antzezlea.
- Pleun Strik, herbeheretar futbolaria (h. 2022).
- 1946 – Dinah Murray, ingeles idazle, irakasle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2021).
- 1950 – Dee Dee Bridgewater, estatubatuar jazz-abeslaria.
- 1951 – Ana Belén, espainiar abeslaria eta aktorea.
- 1956 – Giuseppe Tornatore, italiar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- 1957 – Siouxsie Sioux, ingeles kantari, konpositore, musikari eta disko-ekoizlea.
- 1959 – Donna Strickland, kanadiar irakasle eta fisikaria, laser arloan aitzindaria, 2018ko Fisikako Nobel Saria.
- 1960 – Oleksandr Sydorenko, ukrainar igerilaria (h. 2022).
- 1965 – Pat Cash, australiar tenislari ohia.
- 1966 – Heston Blumenthal, ingeles sukaldaria.
- 1967 – Paul Gascoigne, britainiar futbolari ohia.
- 1969 –
- Jiří Dienstbier, txekiar politikari, senatari eta abokatua.
- Elena Gallego Abad, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Miah Persson, suediar opera abeslaria, sopranoa.
- 1970 –
- Michele Bartoli, italiar txirrindulari ohia.
- Joseph Fiennes, ingeles aktorea.
- 1971 – Paul Bettany, ingeles aktorea.
- 1973 –
- Alessandro Cambalhota, brasildar futbolari ohia.
- Yorgos Lanthimos, greziar zinema, bideo eta antzerki zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- Daniel da Silva, brasildar futbolari ohia.
- 1975 –
- Jamie Oliver, ingeles sukaldaria.
- Patricia Ortúzar, argentinar geografo polarra.
- Feryal Özel, turkiar astrofisikaria.
- 1977 – Atsushi Yanagisawa, japoniar futbolari ohia.
- 1978 – Marisa de las Nieves Delgado, Antartika kontinentean jaio zen lehen emakumea.
- 1985 – Roberto Soldado, espainiar futbolaria.
- 1986 – Carla Novaes, brasildar emakumezko aktore pornografiko eta modelo erotiko transexuala.
- 1991 – Beauden Barrett, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- 1992 – Jeison Murillo, kolonbiar futbolaria.
- 1994 – Aymeric Laporte, frantziar futbolaria.
- 1995 – Alicia González, ziklo-kros eta errepideko asturiar txirrindularia.
- 1998 – Joan Cardona Méndez, espainiar estropadalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1762 – Manuel Ignacio Altuna, Azkoitiko Zalduntxoetako bat (j. 1722).
- 1843 – Miguel de la Torre, euskal militar eta politikaria, Madrilen (j. 1786).
- 1910 – Pierre-Xavier Mugaburu, lapurtar misiolari katolikoa (j. 1850).
- 1926 – Jesús Larraza, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
- 1928 – Karlos Espinosa de los Monteros, nafar jenerala eta Valtierrako markesa, Madrilen (j. 1847).
- 1941 – Toribio Altzaga, donostiar idazle eta antzerkigilea (j. 1861).
- 1962 – Felix Garcia Larratxe, nafar farmazialari eta politikari abertzalea (j. 1880).
- 1995 –
- Faustino Azpiazu, Sakabi, euskal trikilaria, Sakabi eta Egañazpi bikoteko kidea (j. 1916).
- Koldobike Natxitube, bizkaitar maistra (j. 1912).
- 1997 – Luis María Otiñano, arabar futbolaria, Málagan (j. 1943).
- 2004 – Xabier Ortiz de Luzuriaga, mendi bizikletako gipuzkoar txirrindularia (j. 1984).
- 2005 – Iñaki Goenaga, euskal idazlea (j. 1905).
- 2006 – Alfonso Lusson, euskal aktore eta umorista, Madrilen (j. 1941).
- 2009 – Luis Maria Larrea, bizkaitar apezpikua, Bilboko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (j. 1918).
- 2012 – Jose María Busto, bizkaitar futbolaria, Sevillan (j. 1923).
- 2018 – Andres Gandarias, bizkaitar txirrindularia (j. 1943).
Mundua
- 366 – Prokopio, erromatar usurpatzailea.
- 866 – Ordoño I.a Asturietakoa, Asturietako erregea (j. c. 821).
- 927 – Simeon I.a Bulgariakoa, Bulgariako tsarra.
- 1346 – Hélion de Villeneuve, Jerusalemgo San Joanen Ordenako 26. maisu handia (j. c. 1270).
- 1508 – Ludovico Sforza, Milango dukea (j. 1452).
- 1525 – Thomas Müntzer, alemaniar teologoa (j. c. 1488).
- 1564 – Jean Calvin, Elizaren erreformatzailea eta kalbinismoaren sortzailea (j. 1509).
- 1610 – François Ravaillac, frantziar konspiratzailea, Henrike III.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako erregea erail zuen (j. 1578).
- 1615 – Margarita Frantziakoa, Margot erregina, Nafarroako erregina ezkontidea eta Frantziako erregina (j. 1553).
- 1707 – Madame de Montespan, Luis XIV.a Frantziakoa erregearen maitale ofiziala (j. 1640).
- 1730 – Leonardo Vinci, italiar musikagilea (j. 1690).
- 1797 – François-Noël Babeuf, frantziar iraultzailea (j. 1760).
- 1837 – Vicente Ignacio Iturbe, paraguaitar borrokalaria (j. 1786).
- 1840 – Niccolò Paganini, italiar biolin-jotzaile, biolajole, gitarra-jotzaile eta musikagilea (j. 1782).
- 1885 – Charles Rogier, Belgikako lehen ministroa (j. 1800).
- 1910 – Robert Koch, alemaniar medikua (j. 1843).
- 1914 – Joseph Wilson Swan, britainiar kimikaria (j. 1828).
- 1916 – Joseph Gallieni, frantziar militarra (j. 1849).
- 1926 – Jeanna Bauck, suediar-alemaniar margolaria (j. 1840).
- 1930 – Gabriel Miró, espainiar idazlea (j. 1879).
- 1939 – Joseph Roth, austriar idazlea (j. 1894).
- 1942 – Chen Duxiu, txinatar idazlea eta politikaria (j. 1879).
- 1943 – Gordon Coates, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1878).
- 1958 – Alice Grace Cook, britainiar astronomoa (j. 1877).
- 1960 – Jenara Vicenta Arnal Yarza, kimikaria, ikertzailea eta Espainiako Zientzia Kimikoetako lehen doktorea (j. 1902).
- 1963 – Aquilino Gomes Ribeiro, portugaldar idazlea (j. 1885).
- 1964 – Jawaharlal Nehru, Indiako aurreneko lehen ministroa (j. 1889).
- 1987 –
- Olof Eriksson, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (j. 1911).
- John Howard Northrop, estatubatuar biokimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (j. 1891).
- 1988 – Ernst Ruska, alemaniar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- 1990 – Jessie MacWilliams, britainiar informatikoa (j. 1917).
- 2000 – Maurice Richard, kanadar izotz hockey jokalaria, NHLren historiako goleatzaile handienetakotzat hartua (j. 1921).
- 2003 – Luciano Berio, italiar musikagilea (j. 1925).
- 2009 – Clive Granger, galestar ekonomialaria, 2003ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1934).
- 2011 –
- María Rosa Alonso, kanariar irakasle, filologo eta saiakeragilea (j. 1909).
- Margo Dydek, poloniar saskibaloi jokalaria (j. 1974).
- 2012 – Friedrich Hirzebruch, alemaniar matematikaria, bere belaunaldiko figura nabarmena (j. 1927).
- 2013 – Frank Aranguren, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (j. 1927).
- 2017 – Gregg Allman, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (j. 1947).
- 2019 – François Weyergans, belgikar idazle eta zinema zuzendaria (j. 1941).
- 2021 –
- María Teresa Miras Portugal, espainiar zientzialaria, Madrilgo Konplutenseko biokimika eta biologia Molekularreko irakasle emeritua (j. 1948).
- Poul Schlüter, Danimarkako lehen ministroa (j. 1929).
- 2022 – Angelo Sodano, italiar kardinala (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aimar/Aimara eta Marisantz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.