Maiatzaren 26
Maiatzaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita seigarren eguna da, 147garrena bisurteetan. 219 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1984 – Komite Antinuklearretako Xabier eta Endika Lorenzo Algortan bahitu eta jipoitu zituen GALek.
- 1991ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2006 – Arcelor eta Severstal altzairuegileen arteko fusioa argitara eman zen Mittal Steel enpresak Arcelor erosteko zituen asmoak zapusteko.
Mundua
- 1524 – Atiquipaque, Xinca herriaren hiririk garrantzitsuena konkistatu zuten espainiarrek.
- 2003 – Ukrainian-Mediterranean Airlines konpainiaren 4230 hegaldia Pilav mendian erori zen, Trabzongo aireportutik gertu. Hegazkinean 75 pertsona zeuden, horietatik 62 militar espainiarrak. Guztiak hil ziren.
- 2006 – Europako tren geltokirik handiena inauguratu zuten Berlinen, Berlin Hauptbahnhof delakoa.
- 2011 – Serbian Ratko Mladić gerra kriminala atxilotu zuten: 1995ko uztailaren 6tik 25era bere buruzagitzapean Srebrenicako sarraskia burutu zen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1995 – Robert Longo estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, eta Keanu Reeves, Dolph Lundgren, Takeshi eta Ice-T aktoreek antzeztutako Johnny Mnemonic filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 1923 – Lehenengo aldiz abiatu zen Le Manseko 24 Orduak auto lasterketa.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1669 – Pedro Bernardo Villarreal, euskal ingeniari eta intelektuala (h. 1740).
- 1838 – Jose Inazio Arana, gipuzkoar idazlea (h. 1896).
- 1901 – Petra Gandarias, bilbotar Emakume Abertzale Batzaren kidea eta euskara irakaslea (h. 1989).
- 1906 – Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1968).
- 1912 – Jose de Azpiazu, gipuzkoar konpositore eta gitarra-jotzailea (h. 1986).
- 1923 – André Alvarez, lapurtar errugbilaria (h. 2005).
- 1927 – Jacques Bergerac, lapurtar antzezlea (h. 2014).
- 1931 – Luis Iriondo, gipuzkoar aktore eta musikagilea (h. 2017).
- 1937 – Piarres Aintziart, baxenafar idazlea.
- 1943 – Julio Villar, donostiar bidaiari, mendizale eta idazlea.
- 1958 – Jesús Etaio Arrondo, nafar erlijiosoa, San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalariaren nagusi jenerala.
- 1959 – Gloria Sánchez Martín, arabar politikaria, Madrilen.
- 1966 – Fernando Mendiluze, Mendiluze III.a, nafar pilotari ohia.
- 1970 – Maribel Vaquero, EAJko gipuzkoar politikaria.
- 1976 – Xabier San Sebastian, gipuzkoar aktorea.
- 1977 – Franck Dolosor, lapurtar kazetaria.
- 1978 – Leire Iglesias Santiago, gipuzkoar politikaria.
- 1980 –
- Elisa Arteta, nafar dantzaria eta koreografoa.
- Jokin Ormaetxea, gipuzkoar txirrindularia (h. 2004).
- 1984 – Mikel Nieve, nafar txirrindulari ohia.
- 1986 – Gorka Kijera, gipuzkoar futbolaria.
- 1987 – Ibai Ardanaz, nafar futbolaria.
- 1992 – Mikel Juaristi, gipuzkoar futbolaria.
- 1994 – Altair Reyes, arabar futbolaria.
- 1996 – Axier Arteaga, Arteaga II.a, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
Mundua
- 972 – Ramon Borrell, Bartzelonako kondea (h. 1017).
- 1264 – Koreyasu Printzea, Japoniako Kamakura shogunerriko zazpigarren shoguna (h. 1326).
- 1478 – Klemente VII.a, Aita santua (h. 1534).
- 1566 – Mehmed III.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1603).
- 1602 – Philippe de Champaigne, frandriar-frantziar margolari eta marrazkilaria (h. 1674).
- 1645 – Sara Saftleven, Holandako Urrezko Mendeko margolari holandarra (h. 1702).
- 1650 – John Churchill, Marlborougheko I. dukea, ingeles militar eta politikaria (h. 1722).
- 1667 – Abraham de Moivre, frantziar matematikaria (h. 1754).
- 1790 – Albert Goblet d'Alviella, Belgikako lehen ministroa (h. 1873).
- 1796 – Luis II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1858).
- 1810 – Christen Købke, Danimarkako Urrezko Aroko daniar margolaria (h. 1848).
- 1849 – Hubert von Herkomer, Bavarian jaiotako ingeles margolari, zinemagile eta musikagilea (h. 1914).
- 1850 – Amélie Helga Lundahl, finlandiar margolaria (h. 1914).
- 1867 – Maria Teckekoa, Erresuma Batuko erregina ezkontidea eta Indiako Enperatriz ezkontidea (h. 1953).
- 1871 – Camille Huysmans, Belgikako lehen ministroa (h. 1968).
- 1881 – Maria Olga de Moraes Sarmento da Silveira, portugaldar idazle eta feminista (h. 1948).
- 1886 – Al Jolson, lituaniar-estatubatuar abeslari, aktore eta umorista (h. 1950).
- 1894 – Paul Lukas, hungariar aktorea (h. 1971).
- 1895 – Dorothea Lange, estatubatuar argazkilari eta fotokazetaria (h. 1965).
- 1900 – Vítězslav Nezval, txekiar olerkaria (h. 1958).
- 1907 –
- Fulgencio Coll, espainiar militar eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1978).
- John Wayne, estatubatuar aktorea (h. 1979).
- 1908 – Robert Morley, ingeles aktorea (h. 1992).
- 1909 – Matt Busby, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 1994).
- 1910 – Laurance Rockefeller, estatubatuar filantropoa (h. 2004).
- 1912 – János Kádár, Hungariako lehen ministroa (h. 1989).
- 1913 –
- Erich Bautz, alemaniar txirrindularia (h. 1986).
- Peter Cushing, ingeles aktorea (h. 1994).
- Pierre Daninos, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 2005).
- 1920 – Peggy Lee, estatubatuar jazz abeslari, abestigile eta aktorea (h. 2002).
- 1926 – Miles Davis, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea eta musikagilea, jazz modernoaren joera berrien aitzindaria (h. 1991).
- 1928 – Jack Kevorkian, estatubatuar fisikaria eta sendagilea (h. 2011).
- 1929 –
- François Leterrier, frantziar zinema zuzendaria eta aktorea (h. 2020).
- Catherine Sauvage, frantziar abeslaria (h. 1998).
- 1934 – Louis Joinet, frantziar legelaria, giza eskubideen alorrean NBEren ordezkaria munduko hainbat gatazkatan (h. 2019).
- 1936 – Hiroshi Saeki, japoniar futbolaria (h. 2010).
- 1938 – Teresa Stratas, jatorri grekodun duen opera abeslari sopranoa.
- 1940 – Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (h. 2012).
- 1941 – Kenji Tochio, japoniar futbolaria.
- 1946 –
- Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (h. 2019).
- Luciana Wolf, espainiar abeslaria eta politikaria.
- 1949 –
- Jeremy Corbin, ingeles politikaria, Alderdi Laboristako burua.
- Ward Cunningham, estatubatuar informatikaria, wikiaren asmatzailea.
- 1951 – Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (h. 2012).
- 1954 –
- Michael Devine, INLAko kide sortzaileetako bat (h. 1981).
- Erich Hackl, austriar idazle eta itzultzailea.
- 1955 – Doris Dörrie, alemaniar zinema-zuzendaria.
- 1957 – Carlos Faemino, espainiar humorista, Faemino y Cansado bikoteko kidea.
- 1963 – Petra Elser, alemaniar itzultzailea.
- 1964 – Lenny Kravitz, estatubatuar musikagilea, abeslaria eta ekoizlea.
- 1966 –
- Félix Álvarez, Felisuco, espainiar umorista, telebista aurkezle eta politikaria.
- Zola Budd, britainiar atleta ohia, distantzia ertain eta luzeetan aditua.
- Helena Bonham Carter, ingeles aktorea.
- 1968 –
- Frederiko X.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea.
- Kim Coco Iwamoto, estatubatuar emakumezko politikari transgeneroa.
- Fernando León de Aranoa, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1975 – Lauryn Hill, estatubatuar rapero eta abeslaria.
- 1977 – Raina Telgemeier, estatubatuar komikigilea.
- 1978 - Rocio Madrid, espainiar telebistako-aurkezlea eta aktorea.
- 1980 – Sergio Boris, espainiar futbolaria.
- 1981 –
- Eda-Ines Etti, estoniar abeslaria.
- Pastora Filigrana García, ijito jatorriko abokatu, sindikalista, feminista, idazle eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1986 – Àstrid Bergès-Frisbey, frantziar-espainiar aktorea.
- 1987 – Josh Thomas, australiar umorista, aktore eta gidoilaria.
- 1990 – Antonio Gabarre, aragoiar futbolaria.
- 1991 – Julianna Rose Mauriello, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- 1993 –
- Sanni Kurkisuo, finlandiar abeslari eta aktorea.
- Rayderley Zapata, dominikar-espainiar gimnasta artistikoa.
- 1995 – Marta Cardona, espainiar futbolaria.
- 1997 – Shunta Tanaka, japoniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1768 – Félix Berroeta, gipuzkoar militar eta kolonia-administratzailea, Txileko gobernadorea izandakoa, Txilen.
- 1817 – Ignacio Maria Alaba, arabar militarra, Chiclana de la Fronteran (j. 1750).
- 1844 – Jacques Laffitte, lapurtar bankaria eta politikaria, Parisen (j. 1767).
- 1855 – Jean Isidore Harizpe, Frantziako Armadan aritutako euskal militarra, Frantziako mariskala izandakoa (j. 1768).
- 1892 – José Lerga Donamaria, nafar buruzagi karlista (j. 1817).
- 1952 – Amado Alonso, nafar literatura-kritikari eta hizkuntzalaria, Massachusettsen (j. 1896).
- 1953 – Marie-Charlotte Dupouy, Maria Teresa, lapurtar moja, beneragarri izendatua (j. 1873).
- 1963 – José María Arellano, nafar legelari eta politikaria, Bizkaiko eta Gipuzkoako gobernadore zibila, Madrilen (j. 1885).
- 1980 – Leandro Agirretxe, gipuzkoar futbolari eta medikua (j. 1890).
- 1981 – Alberto Schommer Koch, alemaniar argazkilaria, Alberto Schommer García arabar argazkilariaren aita (j. 1897).
- 1987 – Emiliana Zubeldia, nafar musikagile eta piano-jotzailea, Mexikon (j. 1888).
- 2005 – Juana Tejedor Garrastazu, 108 urte eta 336 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1896).
- 2006 – Carlos Etaio, Capitán Etayo, euskal itsasgizon eta esploratzailea (j. 1921).
- 2020 – Miguel Artola, gipuzkoar historialaria, Madrilen (j. 1923).
Mundua
- 946 – Edmundo I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 921).
- 1076 – Erramun Berenger I.a, Bartzelonako kondea (j. 1023).
- 1421 – Mehmed I.a, Otomandar Inperioko sultana.
- 1512 – Bayezid II.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1447).
- 1552 – Sebastian Münster, alemaniar kartografo eta kosmografoa (j. 1488).
- 1595 – Filipe Neri, italiar apaiza (j. 1515).
- 1703 – Samuel Pepys, britainiar idazlea (j. 1633).
- 1818 – Michael Andreas Barclay de Tolly, errusiar mariskala (j. 1761).
- 1821 – Constance Mayer, frantziar margolaria (j. 1775).
- 1831 – Mariana Pineda, espainiar liberala, Hamarkada Deitoragarrian exekutatua (j. 1804).
- 1875 – Victoriano Sánchez Barcáiztegui, espainiar itsas-militarra (j. 1826).
- 1876 – František Palacký, txekiar historialaria eta politikaria (j. 1798).
- 1883 – Abd el-Kader, Aljeriako emirra (j. 1808).
- 1902 – Jean-Joseph Benjamin-Constant, frantziar margolari eta grabatzailea (j. 1845).
- 1907 – Ida McKinley, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1847).
- 1912 – Amalia Bavarian, Wittelsbacheko etxearen ordezkaria eta Dukesa Bavarian (j. 1865).
- 1923 – Albert Leo Schlageter, freikorps paramilitar alemanen partaidea (j. 1894).
- 1937 – Shobhanasundari Mukhopadhyay, indiar idazle eta folklorista (j. 1877).
- 1939 – Neus Bouza Gil, kataluniar milizianoa, fusilatua (j. 1916).
- 1945 – Urania Mella, galiziar politikaria, emakumeen elkartegintzaren aitzindaria (j. 1899).
- 1952 – Emilie Flöge, austriar moda diseinatzailea eta enpresaria eta Gustav Klimten bikotekidea (j. 1874).
- 1955 – Alberto Ascari, 1 Formulako italiar pilotua (j. 1918).
- 1958 – Francis Carco, frantziar idazlea (j. 1886).
- 1976 – Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (j. 1889).
- 1978 –
- Jorge Icaza, ekuadortar eleberrigilea (j. 1906).
- Tamara Karsavina, errusiar dantzaria (j. 1885).
- 1982 – Pamela Hinkson, anglo-irlandar eleberrigilea eta kazetaria (j. 1900).
- 1987 – Ajita Wilson, estatubatuar zinema-aktore eta aktore pornografikoa (j. 1950).
- 1991 – Claudine Dupuis, frantziar aktorea. (j. 1924)
- 2001 – Anne Haney, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- 2002 – Mamo Wolde, etiopiar atleta, nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria (j. 1932).
- 2004 – Nikolai Txernikh, sobietar eta ukrainar astronomoa (j. 1931).
- 2005 –
- Eddie Albert, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Sangoulé Lamizana, Volta Garaiako presidentea (j. 1916).
- 2008 – Sydney Pollack, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta aktorea (j. 1934).
- 2012 – Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (j. 1936).
- 2013 – Jack Vance, estatubatuar misteriozko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko idazlea (j. 1916).
- 2015 – Vicente Aranda, kataluniar zinema zuzendaria (j. 1926).
- 2016 – Arturo Pomar, espainiar xake jokalaria (j. 1931).
- 2017 –
- Zbigniew Brzezinski, poloniar jatorriko estatubatuar diplomatiko eta politikaria (j. 1928).
- Beatriz Maggi, kubatar saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria (j. 1924).
- 2018 – Alan Bean, NASAko estatubatuar astronauta, ingeniari eta margolaria (j. 1932).
- 2019 – Prem Tinsulanonda, Thailandiako lehen ministroa (j. 1920).
- 2020 –
- Richard Herd, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Vladimir Lopukhin, erruso-sobietar ekonomialaria (j. 1952).
- 2021 – Tarcisio Burgnich, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- 2022 –
- Ciriaco de Mita, Italiako 47. lehen ministroa (j. 1928).
- Andrew Fletcher, ingeles musikaria, Depeche Mode taldearen sortzaileetako bat (j. 1961).
- Ray Liotta, estatubatuar aktorea (j. 1954).
- Alan White, ingeles bateria-jotzaile eta abeslaria, Yes taldeko kidea (j. 1949).
- 2023 – Pierre Ruby, frantziar txirrindularia (j. 1932).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Irantzu.