Maiatzaren 21
Maiatzaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita batgarren eguna da, 142garrena bisurteetan. 224 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1975 – Inkontrolatuek Ondarroan Imanol Oruemazaga abadearen etxea tirokatu zuten.
- 1976 – Getarian inkontrolatuek Pascual Egurbideren autoaren aurkako erasoa burutu zuten.
- 1978 – Guerrilleros de Cristo Rey ultraeskuindar Donostiako Amara auzoan Blas Piñaren mitin baten ostean jendea erasotu zuten eta gazte bat balaz hanka batean zauritu zuten.
- 2001 – EiTBko helikoptero batek istripua izan zuen Markinan Euskal Herria lau haizetara sailerako grabatzen ari zenean. Ondorioz, Roberto Arenas pilotua, Ruben Cortijo kameralaria eta Iñaki Pangua zuzendaria hil eta Santiago Yaniz argazkilaria zauriturik atera zen.
- 2007 – ETAk eta Espainiako Gobernuak, alde batetik, eta PSOEk eta Batasunak, beste aldetik, Bake Prozesuko azkeneko bilera egin zuten.
- 2008 – ETAko zuzendaritzako ustezko kide Xabier Lopez Peña, Jon Salaberria, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiola atxilotu zituen Poliziak Bordelen (Frantzia) eta Guardia Zibilak Andoaingo alkate ohi Joxean Barandiaran. Egun batzuk geroago guztiak espetxeratu zituzten.
- 2009 –
- Alboka ostatua eraso zuten beiratea apurtuz Iruñeako Arrosadia auzoan.
- Hego Euskal Herrian gehiengo sindikalaren deiari jarraiki, greba orokorra burutu zen.
Mundua
- 293 – Diokleziano eta Maximiano enperadore erromatarrek Galerio izendatu zuten zesar, Tetrarkia izeneko lau agintariko garaiari hasiera emanez.
- 1674 – Joan III.a Sobieski Poloniako errege aukeratu zuten.
- 2003 – Lurrikara Aljerian, 2200 hildako.
- 2006 – Montenegrok independentziaren alde bozkatu zuen erreferendumean.
- 2010 – 15 pertsona baino gehiago hil ziren Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublikan eta Eslovakian egondako uholdeetan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1911 – Jose Maria Usanditzaga gipuzkoar musikagileak Bilboko Campos Eliseos antzokian bere Mendi, mendiyan euskal opera estreinatu zuen.
- 2010 – Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigileen 80 egunean filma estreinatu zen.
- 2011 – Vertigo Rock festibala Ermuan.
Mundua
- 1892 – Pailazoak (italieraz: Pagliacci), Ruggero Leoncavalloren opera estreinatu zen Milango Teatro Dal Vermen.
- 1943 – The Ox-Bow Incident ("Ox-Box Gertakaria") filma estreinatu zen, William A. Wellmanek zuzendu eta Henry Fonda, Dana Andrews eta Mary Beth Hughes aktoreek antzeztu zuten.
- 1958 – Touch of Evil ("Gaiztakeri Ukitua") filma estreinatu zen, Orson Wellesek zuzendu eta Orson Welles, Charlton Heston, Janet Leigh eta Joseph Calleia aktoreek antzetu zuten.
- 1975 – The Eiger Sanction ("Eigerreko Baimena") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta berak, George Kennedy, Jack Cassidy eta Vonetta McGee aktoreek antzeztu zuten.
- 1980 – Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa filma estreinatu zen.
- 1998 – Lisboako Expoa hasi zen.
- 1999 – David Lynch estatubatuar zinema zuzendariaren The Straight Story filma estreinatu zen.
- 1999 – Notting Hill filma estreinatu zen, Roger Mitchell ingeles zinema zuzendariak zuzen du eta Hugh Grant, Julia Roberts, Rhys Ifans, Emma Chambers, Tim McInnerny, Gina McKee eta Hugh Bonneville aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – 10.5: Apocalypse filma estreinatu zen.
- 2001 – 200 Po Vstretxnoi errusiar musika taldeak bere lehenbiziko 200 Po Vstretxnoi diskoa merkaturatu zuen.
- 2001 – Pearl Harbor filma estreinatu zen, Michael Bayek zuzendu eta Ben Affleck, Josh Hartnett, Kate Beckinsale, Cuba Gooding, Jr., Tom Sizemore, Jon Voight, Colm Feore eta Alec Baldwin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2009 – Das weiße Band ("Banda Zuria") filma Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, Michael Haneke austriar zinema zuzendua Urrezko Palma saria irabazi zuen. Gainera 2010eko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Urrezko Globo Saria irabazi eta Ingelesezkoa ez den filma onenaren Oscar Sarirako izendapena lortu zuen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1927 – Charles Lindbergh estatubatuarrak hegan egin zuen bakarrik eta gelditu gabe New Yorketik Parisera, "Spirit of St. Louis" hegazkinean.
- 1969 – Ranger Programa: Ranger 9 suziria jaurti zuten.
- 1980 – Pac-Man bideojokoa kaleratu zuten Japonian. Namco konpainiaren jokoa fenomeno bilakatu zen berehala.
- 2010 – Craig Venterren zientzialari taldeak historian lehen aldiz zelula sintetikoa sortu zuen laborategian.
Kirolak
Euskal Herria
- 1997 – 1997ko Euskal Bizikletari hasiera eman zitzaion.
- 2006 – Euskal Herriko futbol selekzioak bigarren aldiz jokatu zuen urte berean, oraingoan Galesko futbol selekzioaen aurka 0-1 galduz.
- 2005 – Iruñeako Portland San Antoniok eskubaloiaren ASOBAL Liga bigarren aldiz irabazi zuen.
- 2011 – Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Italiako Giroko 14. etapa irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1873 – Álvaro Alcalá Galiano, bizkaitar dekoratzailea eta margolaria (h. 1936).
- 1878 – Secundino Esnaola, gipuzkoar abesbatza zuzendaria eta musikagilea (h. 1929).
- 1887 – Secundino Zuazo, bizkaitar arkitekto eta hirigile arrazionalista (h. 1970).
- 1899 – Alejandro Tapia Perurena, nafar olerkaria (h. 1957).
- 1901 – Piarres Lafitte, lapurtar apaiza, idazlea, kazetaria eta euskalaria (h. 1985).
- 1909 – Víctor Unamuno, euskal herritar futbolaria (h. 1988).
- 1910 – Antonio Barrios, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2002).
- 1925 – Bernardino Pérez Elizaran, Pasieguito, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 2002).
- 1928 – Manolín Martínez, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- 1933 – Jose Maria San Sebastian, Latxaga, gipuzkoar elizgizon eta idazlea (h. 2008).
- 1936 – Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 2017).
- 1939 – José Manuel Lasa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1943 – Antton Valverde, gipuzkoar musikagile eta abeslaria.
- 1953 –
- Javier Monzón Rome, PSNko nafar politikaria.
- Luis Maria Prada, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- 1960 – Elena Solatxi, bizkaitar artista.
- 1963 – Asun Agiriano, gipuzkoar idazlea, udal bibliotekaria.
- 1964 – Javier González Etxebarria, bizkaitar futbol entrenatzaile eta kirol zuzendaria.
- 1970 –
- José Luis Baroja, arabar futbolari ohia.
- Pablo Gómez Ortiz de Guzmán, arabar futbolari ohia.
- Unai Ziarreta, bizkaitar politikaria.
- 1977 – Iker Gabarain, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1978 – Ion del Río, gipuzkoar txirrindularia (h. 2015).
- 1981 – Mikel Azparren Arizkuren, nafar futbolari ohia.
- 1982 – Zuriñe Rodríguez, bizkaitar triatleta.
- 1983 – Oier Mendizabal, Mendizabal II.a, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1991 –
- Ophélie Aspord, lapurtar igerilaria.
- Intza Lizarazu, euskal saskibaloi-jokalaria.
- 1994 – Alexander Iriondo, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 – Aitor Córdoba, bizkaitar futbolaria.
- 1996 - Gorka Sorarrain, gipuzkoar txirrindularia.
- 1999 - Ane Campos, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 – Thomas Dolhagaray, lapurtar errugbilaria.
Mundua
- 1173 – Shinran, japoniar erlijio-gizon budista (h. 1268).
- 1471 – Albrecht Dürer, alemaniar margolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta idazlea (h. 1528).
- 1527 – Filipe II.a Espainiakoa, Espainiako eta Portugalgo erregea eta Ingalaterra eta Irlandako errege ezkontidea (h. 1598).
- 1664 – Giulio Alberoni, italiar kardinala, Filipe V.a Espainiakoaren Lehen ministroa (h. 1752).
- 1688 – Alexander Pope, ingeles poeta eta saiakeragilea (h. 1744).
- 1759 – Joseph Fouché, frantziar politikaria (h. 1820).
- 1775 – Lucien Bonaparte, Napoleon I.aren anaia (h. 1840).
- 1780 – Elizabeth Fry, ingeles ekintzaile, erizain eta kuakeroa (h. 1845).
- 1792 – Gaspard-Gustav Coriolis, frantziar ingeniaria eta zientzialaria (h. 1843).
- 1799 – Mary Anning, ingeles jasotzailea, saltzailea eta paleontologoa (h. 1847).
- 1816 – Stephen Allen Benson, Liberiako presidentea (h. 1865).
- 1828 – Rudolf Koller, suitzar margolaria (h. 1905).
- 1839 – Robert Mitchell, lapurtar kazetari eta politikaria (h. 1916).
- 1843 –
- Charles Albert Gobat, suitzar abokatua, eskubide zibileko irakaslea eta politikaria (h. 1914).
- Louis Renault, frantziar legegilea eta hezitzailea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (h. 1918).
- 1844 – Henri Rousseau, frantziar margolaria (h. 1910).
- 1849 – Édouard-Henri Avril, frantziar margolari komertziala eta Paul Avril izengoitiaz literatura-erotiko ilustratzailea (h. 1928).
- 1850 – Giuseppe Mercalli, italiar bulkanologoa, apaiza eta irakaslea (h. 1914).
- 1851 – Léon Bourgeois, Frantziako lehen ministroa eta 1920ko Bakearen Nobel Saria (h. 1925).
- 1854 – Georges Desdevises du Dézert, frantziar historialari eta hispanista (h. 1942).
- 1855 – Emile Verhaeren, belgikar poeta (h. 1916).
- 1860 – Willem Einthoven, herbeheretar sendagilea, 1924ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1927).
- 1880 – Tudor Arghezi, errumaniako olerkaria (h. 1967).
- 1889 – Otto Baumberger, suitzar margolari eta kartel-egilea (h. 1961).
- 1893 – Maurice Champreux, frantziar zinema zuzendaria (h. 1976).
- 1895 – Lázaro Cárdenas, Mexikoko presidentea (h. 1970).
- 1901 – Suzanne Lilar, frantsesezko belgikar idazlea (h. 1992).
- 1902 –
- Marcel Breuer, hungariar-estatubatuar arkitekto eta altzarien diseinatzailea (h. 1981).
- Anatole Litvak, ukrainar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1974).
- 1903 –
- Pedro Eugenio Aramburu, euskal jatorriko politikaria, Argentinako presidentea (h.1970).
- Alfred Roth, suitzar arkitektoa (h. 1998).
- 1904 –
- Robert Montgomery, estatubatuar zinema aktore, zuzendari eta ekoizlea (h. 1981).
- Fats Waller, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea (h. 1943).
- 1906 – Nii Amaa Ollennu, Ghanako presidentea (h. 1986).
- 1914 – Romain Gary, frantziar idazlea (h. 1980).
- 1916 – Harold Robbins, estatubatuar eleberrigilea (h. 1997).
- 1917 – Raymond Burr, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- 1919 – Anna Arena, italiar aktorea (h. 1974).
- 1921 –
- Andrei Sakharov, sobietar fisikaria, 1975eko Bakearen Nobel Saria (h. 1989).
- Jack Steinberger, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- 1925 – Frei Otto, alemaniar arkitektoa (h. 2015).
- 1926 – Elihu Katz, estatubatuar-israeldar soziologoa (h. 2021).
- 1927 – Tomás Segovia, Espainian jaiotako mexikar idazlea eta irakaslea (h. 2011).
- 1930 – Malcolm Fraser, Australiako lehen ministroa (h. 2015).
- 1932 –
- Inese Jaunzeme, xabalina jaurtiketan espezializatutako letoniar kirolaria (h. 2011).
- Jean Stablinski, Poloniarra, frantziar txirrindularia (h. 2007).
- 1933 – Maurice André, frantziar tronpeta-jotzailea (h. 2012).
- 1934 –
- Gleb Panfilov, errusiar zinemagilea (h. 2023).
- Bengt Samuelsson, suediar kimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1936 – Gunter Blobel, alemaniar-estatubatuar biologoa, 1999ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- 1937 – Mengistu Haile Mariam, Etiopiako presidente eta diktadorea.
- 1938 – Ana Diosdado, argentinar-espainiar dramaturgoa, gidoilaria, idazlea eta aktorea (h. 2015).
- 1941 – Martin Carthy, ingeles musikaria.
- 1942 – John Konrads, lituaniar-australiar igerilaria, olinpiar txapelduna (h. 2021).
- 1943 – Hilton Valentine, ingeles gitarra-jotzailea, The Animals taldeko kidea (h. 2021).
- 1944 –
- Manuel Piña, espainiar moda-diseinatzailea (h. 1994).
- Mary Robinson, Irlandako Errepublikako zazpigarren presidentea.
- 1945 –
- Carmen Castillo, txiletar-frantziar zinemagilea.
- Carme Valls, kataluniar politikari eta medikua.
- 1952 –
- Rubén Cedeño, venezuelar musikagilea, margolaria, idazlea, konferentziagilea eta metafisikoa.
- Mr. T, estatubatuar, aktorea, abeslaria eta borrokalaria.
- Mila Ximénez, espainiar kazetaria, telebistako kolaboratzailea, idazlea eta bihotzeko prentsako pertsonaia (h. 2021).
- 1958 –
- Sabine Bischoff, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria (h. 2013).
- Curtis T. McMullen, estatubatuar matematikaria.
- 1959 – Adriana Ozores, zinema eta antzerkiko espainiar aktorea.
- 1960 –
- Lidia Blanco, espainiar filologoa, kultur lankidetzan aditua.
- Jeffrey Dahmer, Milwaukeeko Gizajalea, estatubatuar serieko hiltzailea (h. 1994).
- Vladimir Salnikov, errusiar igerilari ohia, historiako hoberenetakoa.
- 1961 - Helene Legrais, ipar-katalan historialaria, kazetaria eta idazlea, frantsesez idazten duena.
- 1962 –
- Paul Molac, bretainiar kultur aktibista eta politikaria.
- Uwe Rahn, alemaniar futbolari ohia.
- 1964 – Mayte Martín, kanariar idazle eta kazetaria.
- 1965 –
- Rita Bosaho, ekuatoguinear-espainiar sanitario aktibista eta politikaria.
- Antonio Carmona, flamenko abeslari ijitoa.
- 1966 – Lisa Edelstein, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Chris Benoit, kanadar borrokalaria (h. 2007).
- 1969 – Maria Dantas, brasildar jatorriko kataluniar legelari, giza aktibista eta politikaria.
- 1970 –
- Rade Bogdanović, serbiar futbolari ohia.
- María Gimeno, diziplina anitzeko zamorar artista garaikidea.
- Pauline Menczer, australiar surflari ohia.
- 1972 – The Notorious B.I.G., estatubatuar hip hop abeslaria (h. 1997).
- 1973 - Nadia Khiari, tunisiar artista margolaria, marrazkilaria eta arte plastikoetako irakaslea.
- 1976 – Predrag Savović, serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1979 – Hideo Hashimoto, japoniar futbolaria.
- 1985 – Mark Cavendish, ingeles txirrindularia.
- 1987 – Masato Morishige, japoniar futbolaria.
- 1992 –
- Shoma Doi, japoniar futbolaria.
- Cristian Portu, espainiar futbolaria.
- 1993 – Hikari Takagi, japoniar futbolaria.
- 1994 – Gemma Gili, espainiar futbolaria.
- 1996 – Karen Khatxanov, errusiar tenislaria.
- 1997 – Miho Nonaka, japoniar boulder eskalatzailea.
- 2002 – Elena Huelva, espainiar minbiziaren aurkako aktibista (h. 2023).
Heriotzak
Euskal Herria
- 1597 – Martin Lopez Isasi, gipuzkoar ekintzailea (j. 1525).
- 1641 – Bertrand Etxautz, Henrike IV.a Frantziakoaren kapilau, Baionako apezpiku eta Toursko artzapezpikua.
- 1869 – Fermín Ezpeleta, nafar politikari eta militarra, Madrilen (j. 1801).
- 1891 – Jean-Jacques Weiss, baionar irakasle, idazle eta kazetaria, Fontainebleaun (j. 1827).
- 1908 – Pedro Biteri, gipuzkoar idazlea, aberats eta filantropo ospetsua (j. 1833).
- 1944 – Enrike Orueta, bizkaitar abertzalea, Argentinan (j. 1887).
- 1957 – Alejandro Tapia Perurena, euskal olerkaria (j. 1899).
- 1969 – Luis Arellano, euskal abokatu eta politikaria (j. 1906).
- 1970 – Miguel Ángel Olano, gipuzkoar misiolari kaputxinoa, Manilan (j. 1891).
- 1982 –
- Valentín Pueyo, nafar legelari eta Osasunako presidentea (j. 1908).
- Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (j. 1912).
- 2005 – Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria (j. 1919).
- 2016 – Josep Miró Nicolau, Mallorcako ikertzailea, Donostiako Informatika Fakultateko lehen dekanoa (j. 1930).
- 2020 – Kepa Arroitajauregi, bizkaitar pilotaria eta kazetaria (j. 1971).
- 2022 – Jesus Morras Santamaria, Tarsicio Azcona, nafar elizgizon eta historialaria (j. 1923).
Mundua
- 822 – Al-Hakam I.a, arabiar emirra (j. 770).
- 942 – Saadia Gaon, filosofo judua eta exegetea.
- 987 – Luis V.a Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea.
- 1086 – Anshi Wang, txinatar idazle klasikoa eta politikaria (j. 1021).
- 1254 – Konrado IV.a Alemaniakoa, Germaniako enperadorea eta Jerusalem eta Siziliako erregea (j. 1228).
- 1471 – Henrike VI.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1421).
- 1481 – Kristian I.a Danimarkakoa, Danimarkako, Norvegiako eta Suediako erregea (j. 1426).
- 1512 – Pandolfo Petrucci, Italiako tiranoa (j. 1452).
- 1542 – Hernando de Soto, espainiar konkistatzailea (j. c. 1500).
- 1619 – Girolamo Fabrici d'Acquapendente, anatomiako italiar ikertzailea (j. 1537).
- 1623 – Diego Gongora, nafar militar eta politikaria.
- 1639 – Tommaso Campanella, italiar fraidea, filosofoa, teologoa, astrologoa eta poeta (j. 1568).
- 1686 – Otto von Guericke, alemaniar fisikaria eta asmatzailea (j. 1602).
- 1715 – Pierre Magnol, frantziar botanikaria (j. 1638).
- 1786 – Carl Wilhelm Scheele, suediar kimikaria (j. 1742).
- 1810 – Chevalier d'Eon, frantziar diplomatiko eta espioia (j. 1728).
- 1814 – Ignacio Jordán de Asso, Melchor de Azagra, espainiar naturalista, legelari eta historialaria (j. 1742).
- 1815 – William Nicholson, ingeles kimikaria (j. 1753).
- 1841 – Julian Ursyn Niemcewicz, poloniar politikaria eta idazlea (j. 1758).
- 1844 – Giuseppe Baini, italiar musikagile eta abesbatza-zuzendaria (j. 1755).
- 1865 – Christian Jürgensen Thomsen, daniar historialaria (j. 1788).
- 1879 – Arturo Prat, txiletar abokatu eta marinel ofiziala, eraila (j. 1848).
- 1895 – Franz von Suppé, austriar musikagilea (j. 1819).
- 1911 – Williamina Fleming, ezkoziar jatorriko estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- 1919 – Victor Segalen, frantziar itsas armadako mediku, eleberrigile, olerkari, etnografo, sinologo, esploratzaile eta arkeologoa (j. 1878).
- 1920 – Venustiano Carranza, Mexikoko presidentea (j. 1859).
- 1923 – Hans Goldschmidt, alemaniar kimikaria (j. 1861).
- 1929 – Archibald Primrose (Roseberyko V. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1847).
- 1935 –
- Hugo de Vries, herbeheretar botanikaria (j. 1848).
- Jane Addams, estatubatuar soziologo, filosofo eta idazlea (j. 1860).
- 1939 – Grigori Sokolnikov, Ukrainan jaiotako militante boltxebike judua (j. 1888).
- 1949 – Klaus Mann, alemaniar idazlea (j. 1906).
- 1964 – James Franck, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (j. 1882).
- 1969 – William Lincoln Bakewell, Endurance itsasontziko estatubatuar bakarra Trans-Antartika Espedizio Inperialean (j. 1888).
- 1973 –
- Carlo Emilio Gadda, italiar eleberrigilea (j. 1893).
- Ivan Konev, sobietar mariskala (j. 1897).
- 1974 – Sara Beirão, portugaldar idazle, kazetari, filantropo eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1880).
- 1976 – Juan Manuel Santisteban, kantabriar txirrindularia (j. 1944).
- 1980 – Ida Kamińska, judu-poloniar antzezle eta zuzendaria (j. 1899).
- 1981 –
- Raymond McCreesh, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1957).
- Patsy O'Hara, INLAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1957).
- 1983 – Kenneth Clark, britainiar artearen historialaria (j. 1903).
- 1988 – Dino Grandi, italiar politikari faxista eta diplomazialaria (j. 1895).
- 1991 –
- Lino Brocka, filipinar zinemagilea (j. 1939).
- Rajiv Gandhi, Indiako lehen ministroa (j. 1944).
- 1994 – Giovanni Goria, Italiako lehen ministroa (j. 1943).
- 1999 – Yolanda Bedregal, Yolanda de Bolivia, boliviar poeta eta eleberrigilea (j. 1913).
- 2000 –
- Barbara Cartland, ingeles idazlea, 723 eleberri erromantikoren idazlea (j. 1901).
- John Gielgud, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea (j. 1904).
- Erich Mielke, alemaniar militar eta politikaria, Stasiko burua (j. 1907).
- 2002 – Niki de Saint Phalle, frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagilea (j. 1930).
- 2006 – Julián Gállego, espainiar arte-kritikari eta historialaria (j. 1919).
- 2011 – Robin Gibb, ingeles abeslaria, musikagilea eta Bee Gees taldeko kidea (j. 1949).
- 2013 – Antoine Bourseiller, frantziar aktorea eta antzerki-zuzendaria (j. 1930).
- 2014 – Jaime Lusinchi, Venezuelako presidentea (j. 1924).
- 2020 –
- Elisa Herrero Uceda, espainiar medikua, idazlea, zientzialaria, informatika ingeniaria, poeta eta antzerkigilea (j. 1957).
- Oliver E. Williamson, estatubatuar ekonomialaria, mikroekonomian aditua, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1932).
- 2022 – Rosemary Radford Ruether, estatubatuar akademiko feminista, filosofoa, idazlea, teologo katolikoa eta ingurumen bebeslea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Naroa eta Thibalt/Tibalt.
- Jaiegunak: Santa Marina: Zarautz
- Tearen Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.