Maiatzaren 31
Maiatzaren 31 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamaikagarren eguna da, 152garrena bisurteetan. 214 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1937 – Ertzaintzak eta Eusko Itsas Gudarosteak Espainiako bi ontzi konfiskatu zituzten. José Luis Díez eta Císcar destruktoreak ziren, eta agintari errepublikarrek eskatuta bereganatu zituzten.
- 1986 – ETB 2 telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
- 2008 – ETAk Zarauzko Amenabar enpresaren aurka motxila-lehergailua ipini zuen, AHTko obretan parte hartzeagatik.
Mundua
- 1906 – Madrilen Mateu Morral anarkistak errege-erreginaren aurkako atentatua burutu zuen, 25 pertsona hiltzen.
- 1910 – Hegoafrikar Batasuna sortu zen Lurmutur, Natal, Orange eta Transvaalen baturarekin.
- 1913 – Balkanetako Lehen Gerraren behin-behineko amaiera.
- 1921 – Tulsan supremazista zuriek Greenwood barrutiko herritar eta negozio beltzak eraso zituzten
- 1924 – Sobietar Batasunak Txinarekin egindako akordioan Mongoliako zati bat bigarren honi eman zion.
- 1961 – Hegoafrikar Batasunak independentzia aldarrikatu eta Hegoafrikar Errepublika bilakatu zen.
- 1962 – Adolf Eichmann SSetako koronela exekutatu zuten Tel Aviven.
- 1970 – 50.000 hildako Perun egondako lurrikara baten ondoren.
- 1974 – Siriak eta Israelek Yom Kippurreko Gerra amaitzeko ituna sinatu zuten.
- 2000 – Ekintzaile bat Espainiako telebistako programarik ikusienetakoa zen Gran Hermanon sartu zen, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz.
- 2005 – Dominique de Villepin aukeratu zuten Frantziako lehen ministro gisa.
- 2010 – Gazara laguntza humanitarioa zeramatzaten zortzi ontziri eraso egin zien Israelek. Bederatzi pertsona hil ziren.
- 2013 – Taksim Gezi parkeko protestaldiak garatzen joan ziren, hamarnaka atxilotu eta zaurituekin.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1910 – Mirentxu, Jesus Guridiren musika eta Alfredo Etxaberen libretoa duen opera estreinatu zen Bilboko Campos Eliseos antzokian.
- 1985 – 4. Korrikari hasiera eman zitzaion Atharratzen, ekainaren 9an Iruñean amaitu zelarik.
- 1986 – Euskal Telebistak ETB2ren lehen froga emisioa egin zuen.
- 2008 – Sagrario Aleman euskaltzain oso izendatu zuten Etxalekun.
Mundua
- 1759 – Pensilvaniako Probintziak antzerki obra guztiak debekatu zituen.
- 1969 – John Lennon eta Yoko Onok Give Peace a Chance grabatu zuten hotel bateko ohean.
- 1990 – Seinfeld telesailaren lehen saioa eman zuten.
- 1996 – Dragonheart filma estreinatu zen, Rob Cohenek zuzendu eta Dennis Quaid, Sean Connery, David Thewlis, Pete Postlethwaite, Dina Meyer, Jason Isaacs, Brian Thompson eta Julie Christie aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1891 – Transiberiarraren eraikuntza hasi zen.
- 1975 – Europako Espazio Agentzia sortu zen.
- 2013 – (285263) 1998 QE2 asteroidea eta bere ilargia Lurretik gertu pasa zen. Horren gertu egongo den hurrengo aldia hemendik bi mendera izango da.
Kirolak
Euskal Herria
- 1980 – Aviron Bayonnais errugbi taldeak Yves du Manoir txapelketa irabazi zuen A.S.Béziers taldea 16-10 finalean menderatuz.
Mundua
- 1972 – AFC Ajaxek Europako Txapeldunen Kopa irabazi zuen bi urtez jarraian.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1606 – Urban Vargas, nafar musikagile eta kapera-maisua (h. 1656).
- 1845 – Ama Kandida, euskal lekaimea, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea (h. 1912).
- 1898 – Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (h. 1976).
- 1910 – José Ignacio Alkorta, bizkaitar apaiza eta filosofoa (h. 1983).
- 1924 – Guy d'Arcangues, lapurtar poeta, Parisen (h. 2004).
- 1938 – Vera Hernáez, bizkaitar moda-diseinatzailea.
- 1942 – Jesus Mari Ilundain, nafar futbolari ohia.
- 1950 – Rafael González Tercero, gipuzkoar ziklo-kros txirrindulari ohia.
- 1959 – Jose Luis González, nafar idazle eta poeta.
- 1960 – Orreaga Ibarra, nafar hizkuntzalaria.
- 1973 – Pablo Suberbiola, gipuzkoar bertsolaria eta soziologoa.
- 1975 – Óscar de Paula, bizkaitar futbolaria.
- 1976 – Nahia Urrutxua, bizkaitar irakaslea, ekintzailea eta politikaria.
- 1977 – Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea.
- 1978 – Saroi Jauregi, gipuzkoar telebista aurkezlea, euskarazko hizkuntza zuzentzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea.
- 1980 –
- David Asensio, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maider Luengo, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- 1994 – Maitane Salinas, nafar errugbilaria.
- 1997 – Luken Iturrino, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1243 – Jakue II.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea (h. 1311).
- 1469 – Manuel I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1521).
- 1535 – Alessandro Allori, italiar margolari manierista (h. 1607).
- 1557 – Teodoro I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (h. 1598).
- 1640 – Mikel I.a Poloniakoa, Poloniako errege eta Lituaniako Dukerri Handiko duke handia (h. 1673).
- 1656 – Marin Marais, frantziar viola da gamba jotzailea eta konpositorea (h. 1728).
- 1754 – Andrea Appiani, italiar margolaria (h. 1817).
- 1773 – Johann Ludwig Tieck, alemaniar idazlea (h. 1853).
- 1793 – Charles Vignoles, burdinbideetako ingeles ingeniaria (h. 1875).
- 1817 – Carl Wilhelm Tölcke, alemaniar politikaria, "Westfaliako Gizarte Demokraziaren aita" (h. 1893).
- 1819 – Walt Whitman, estatubatuar olerkaria (h. 1892).
- 1835 – Alphonse de Neuville, frantziar margolaria (h. 1885).
- 1836 – Jules Chéret, frantziar margolari eta litografoa (h. 1932).
- 1857 – Pio XI.a, Aita santua (h. 1939).
- 1860 – Walter Sickert, ingeles margolaria (h. 1942).
- 1862 – Mikhail Nesterov, errusiar margolari sinbolista (h. 1942).
- 1863 – Francis Younghusband, britainiar militar, esploratzaile eta idazlea (h. 1942).
- 1877 – Gabrielle Renaudot, frantziar astronomoa (h. 1962).
- 1883 – Lauri Kristian Relander, Finlandiako presidentea (h. 1942).
- 1887 – Saint-John Perse, frantziar olerkari eta diplomatikoa, 1960ko Literaturako Nobel saria (h. 1975).
- 1892 – Gregor Strasser, alemaniar politikari nazia (h. 1934).
- 1899 – Leonid Leonov, sobietar eleberrigilea (h. 1994).
- 1908 – Don Ameche, estatubatuar aktore eta bikoiztailea (h. 1993).
- 1910 – Luis Rosales, espainiar olerkaria (h. 1992).
- 1911 – Maurice Allais, frantziar ekonomista eta ingeniaria, 1988ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2010).
- 1912 – Chien-Shiung Wu, txinatar-estatubatuar fisikaria, fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean aditua (h. 1997).
- 1915 –
- Carmen Herrera, kubatar margolari eta eskultorea (h. 2022).
- Judith Wright, australiar poeta, ekologista eta aborigenen lurralde eskubideen defendatzailea (h. 2000).
- 1917 – Jean Rouch, frantziar etnografoa eta zinemagilea (h. 2004).
- 1921 – Alida Valli, italiar antzezlea (h. 2006).
- 1922 – Denholm Elliott, ingeles aktorea (h. 1992).
- 1923 –
- Ellsworth Kelly, estatubatuar pintore eta eskultorea (h. 2015).
- Rainiero III.a, Monakoko Printzea (h. 2005).
- 1924 – Gisela May, alemaniar antzerki garaikideko aktore garrantzitsuenetako bat (h. 2016).
- 1925 –
- Francesc Candel, valentziar idazle eta kazetaria (h. 2007).
- Frei Otto, alemaniar arkitektoa (h. 2015).
- 1926 – John George Kemeny, hungariar-estatubatuar matematikari, informatikari eta hezitzailea, BASIC lengoaiaren garatzaileetako bat (h. 1992).
- 1930 –
- Clint Eastwood, estatubatuar aktorea, zuzendaria eta film-ekoizlea.
- Juan Genovés, espainiar margolaria eta artista grafikoa (h. 2020).
- 1931 – John Robert Schrieffer, estatubatuar fisikaria, 1972ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
- 1935 –
- Jim Bolger, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- María Galiana, andaluziar aktorea.
- 1940 – Alfonso Guerra, espainiar politikaria.
- 1941 –
- Sean Flynn, estatubatuar aktore eta fotokazetaria (1970ean desagertua).
- Louis Ignarro, estatubatuar farmakologoa, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria.
- William Nordhaus, estatubatuar ekonomilaria , 2018ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1944 – Camille Cabral, franko-brasildar politikari eta dermatologoa, Frantzian ordezkari politiko hautatutako lehenengo emakumezko transexuala.
- 1945 –
- Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (h. 2017).
- Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (h. 1982).
- Helen Fisher, estatubatuar antropologoa eta biologoa.
- Laurent Gbagbo, Boli Kostako presidente ohia.
- 1948 –
- Svetlana Aleksievitx, bielorrusiar idazlea eta kazetaria, 2015eko Literaturako Nobel Saria.
- John Bonham, ingeles rock musikalari eta bateria-jolea, Led Zeppelin taldeko kidea (h. 1980).
- 1949 – Tom Berenger, estatubatuar aktorea.
- 1950 – Edgar Savisaar, Estoniako lehen ministroa (h. 2022).
- 1952 – Karl Bartos, alemaniar perkusionista elektronikoa, Kraftwerk bandako kidea.
- 1955 – Susie Essman, estatubatuar aktorea.
- 1959 –
- Andrea de Cesaris, italiar 1 Formulako gidaria (h. 2014).
- Itziar Iñarra Oiarzabal, oiartzuar mendizale eta herri ekintzailea.
- Marisa Linton, britainiar historiagilea, Frantziako Iraultzan espezializatua.
- 1960 – Chris Elliott, estatubatuar aktore, gidoigile eta umorista.
- 1962 – Dina Boluarte, Peruko presidentea.
- 1963 –
- Laudelino Cubino, espainiar txirrindulari ohia.
- Viktor Orbán, Hungariako lehen ministroa.
- 1964 – José Ángel Arcega, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1965 – Brooke Shields, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Sandrine Bonnaire, frantziar aktore eta zuzendaria.
- 1968 –
- John Connolly, irlandar idazlea.
- Angelina Rodriguez, heriotza-zigorra duen estatubatuar emakumea.
- 1969 – Benedikt Erlingsson, islandiar aktore eta antzerki eta zinema zuzendaria.
- 1970 – Paolo Sorrentino, italiar zine zuzendaria eta gidoigilea.
- 1973 –
- Pedro Díaz Lobato, espainiar txirrindulari ohia.
- Natasha Koroleva, ukrainar abeslaria, aktorea eta diseinatzailea.
- 1975 – Miyuki Izumi, japoniar futbolari ohia.
- 1976 –
- Colin Farrell, irlandar aktorea.
- Tonka Tomicic, txiletar modeloa eta telebistako aurkezlea.
- 1977 – Eric Christian Olsen, estatubatuar aktorea.
- 1978 – Roberto Núñez, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1984 –
- Sho Naruoka, japoniar futbolaria.
- Oswaldo Vizcarrondo, venezuelar futbolaria.
- 1985 – Justas Sinica, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 1989 –
- Pablo Alborán, espainiar kantautore eta musikaria.
- Marco Reus, alemaniar futbolaria.
- 1991 –
- Azealia Banks, estatubatuar raperoa, abeslaria eta abestigilea.
- Brodie Retallick, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1826 – José Agustín Ibáñez de la Rentería, bizkaitar idazle eta politikaria (j. 1751).
- 1928 – Pepita Sanz, nafar abeslari lirikoa, Bartzelonan (j. 1881).
- 1963 – Georges Forsans, Baionako alkatea.
- 1969 – Silvestre Igoa, Igoa, Errealeko jokalaria (j. 1920).
- 1975 – Marcelino Agirrezabala, Txirri I.a, bizkaitar futbolaria (j. 1902).
- 1982 – Juan Antonio Zunzunegi, gaztelaniazko bizkaitar idazlea, Madrilen (j. 1901).
- 1992 – Iosu Exposito, Eskorbuto punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria (j. 1960).
- 1993 – Eusebio Erkiaga, euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina (j. 1912).
- 2014 - Jose Mari Madariaga Zugadi, bizkaitar apaiza, politikaria eta aktibista, Zamorako konkordatu-espetxean egondako euskal apaiz historikoetako bat (j. 1937).
- 2015 – Juan Ignacio Uria, gipuzkoar politikaria, Azkoitiako alkatea (j. 1929).
- 2018 – Ildefonso Olaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea, frantziskotarra (j. 1940).
- 2021 – Iñaki Aginaga Beristain, gipuzkoar intelektual, ikertzaile eta politikaria (j. 1929).
Mundua
- 455 –
- Paladio, erromatar zesarra.
- Petronio Maximo, erromatar enperadorea.
- 1162 – Géza II.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea (j. 1130).
- 1408 – Ashikaga Yoshimitsu, Ashikaga shogunerriko hirugarren shoguna (j. 1358).
- 1410 – Martin I.a Aragoikoa, Sardinia, Korsika, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea (j. 1356).
- 1594 – Tintoretto, veneziar margolaria (j. 1518).
- 1665 – Pieter Jansz Saenredam, herbeheretar margolaria (j. 1597).
- 1740 – Frederiko Gilen I.a Prusiakoa, Prusian errege eta Brandenburgeko printze hauteslea (j. 1688).
- 1809 –
- Joseph Haydn, austriar musikagilea (j. 1732).
- Jean Lannes, frantziar mariskala (j. 1769).
- 1827 – Pierre Louis Prieur, frantziar politikaria, ezker muturreko iraultzailea (j. 1756).
- 1832 – Évariste Galois, frantziar matematikaria (j. 1811).
- 1841 – George Green, ingeles fisikari eta matematikaria (j. 1793).
- 1875 – Éliphas Lévi, frantziar idazlea (j. 1810).
- 1877 – Nikolai Ogariov, errusiar iraultzaile, filosofo, olerkari eta kazetaria, populismoaren sortzaileetako bat (j. 1813).
- 1908 – Louis-Honoré Fréchette, kanadiar idazlea eta politikaria (j. 1839).
- 1910 – Elizabeth Blackwell, mediku lanbidean sartzea lortu zuen munduko lehen emakumea (j. 1821).
- 1916 – Harry Pennell, britainiar militar eta esploratzailea (j. 1882).
- 1941 – Francis Meadow Sutcliffe, ingeles argazkilaria (j. 1853).
- 1945 –
- Odilo Globocnik, austriar gerra-kriminala, holokausto Juduaren egile exekutibo garrantzitsuenetako bat (j. 1904).
- Leonid Pasternak, errusiar margolaria (j. 1862).
- 1953 –
- François Dussaud, suitzar zientzialaria (j. 1870).
- Vladimir Tatlin, sobietar eskultore eta margolari konstruktibista (j. 1885).
- 1955 – Henni Forchhammer, daniar hezitzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1863).
- 1960 – Walther Funk, alemaniar ekonomialari eta politikari nazia (j. 1890).
- 1962 – Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat (j. 1906).
- 1963 - Roxa Zabaleta Aiestaran, gipuzkoar sendalaria (j. 1904).
- 1969 – Tom Naudé, Hegoafrikako jarduneko presidentea (j. 1889).
- 1970 – Clare Sheridan, ingeles eskultore, kazetari eta idazlea (j. 1885).
- 1971 – Massimo Campigli, italiar margolaria (j. 1895).
- 1976 – Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1910).
- 1978 – Hannah Höch, alemaniar dada artista (j. 1889).
- 1981 – Giuseppe Pella, Italiako lehen ministroa (j. 1902).
- 1983 – Jack Dempsey, estatubatuar boxeolaria (j. 1895).
- 1986 – Leo James Rainwater, estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (j. 1914).
- 1995 –
- Antonio Flores, espainiar kantautore eta abeslari ijitoa (j. 1961).
- Emilio García Gómez, espainiar idazle, filologo, historialari eta arabista (j. 1905).
- 1996 – Timothy Leary, estatubatuar psikologo eta idazlea (j. 1920).
- 1997 – Bernard Lavielle, frantsesezko baxenafar idazlea (j. 1912).
- 2000 – Tito Puente, estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea (j. 1923).
- 2006 –
- Raymond Davis, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (j. 1914).
- Miguel Ortiz Berrocal, espainiar eskultorea (j. 1933).
- 2010 – Louise Bourgeois, frantziar eskultorea (j. 1911).
- 2011 – Eulália Maria Lahmeyer Lobo, brasildar historialaria (j. 1924).
- 2013 – Jairo Mora, costarricar ekintzaile ekologista, dortoka-habiak babesten ari zela eraila (j. 1987).
- 2017 – Tino Insana, estatubatuar aktorea eta gidoigilea (j. 1948).
- 2020 – Christo, bulgariar-estatubatuar artista (j. 1935).
- 2023 –
- Ama Ata Aidoo, ghanar idazlea eta Afrikako emakume autoreen aldeko ekintzailea (j. 1942).
- Amitai Etzioni, israeldar-estatubatuar soziologoa (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Iker/Ikerne.
- Tabakorik Gabeko Mundu Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.