Maiatzaren 25
Maiatzaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita bosgarren eguna da, 146garrena bisurteetan. 220 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2007 – Ertzaintzak Idiazabalgo Txomenane etxe okupatua utzarazi eta bi lagun atxilotu zituen.
- 2009 – Bizkaiko Erandio udalerriko udalak Erandioko Herri Autobusa autobus zerbitzua abian jarri zuen.
- 2010 – Sestaoko Txabarri auzoko etxebizitza batean egondako sutean bi pertsona hil ziren.
- 2014 – 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak: Hego Euskal Herrian, EH Bilduk 219.672 boto eta EAJak 213.393 lortuta, Europako Parlamentuan ordezkari bana eskuratu zuten. Aldiz, Ipar Euskal Herrian UMP alderdiak irabazi zuen.
Mundua
- 1895 – Oscar Wilde idazle eta antzerkigileak "beste gizon batzuekin ekintza oso indezenteak" egiteagatik bi urteko kartzela zigorra jaso zuen.
- 1938 – Espainiako Gerra Zibileko Alacanteko bonbardaketak 313 hildako eragin zituen.
- 1979 – ETAk jarritako bonba batek hiru militar eta zibil bat erail zituen Madrilen.
- 2006 – Enron enpresa estatubatuarraren bi buruzagi nagusien aurkako epaiketan, errudun jo zituzten eta 15 urteko kartzela zigorra jarri zieten.
- 2009 – Ipar Koreak froga nuklearra burutu zuen, eta nazioarte mailan iskanbila handia sortu.
- 2020 – George Floyd estatubatuarra polizia agente batek erail zuen, polizia gehiegikerien aurkako protestei hasiera emanez AEBetan eta munduko beste hainbat tokitan.
Arte eta kultura
Mundua
- 1715 – Amadigi di Gaula (euskaraz: Amadis Gaulakoa), Georg Friedrich Händelen musika duen opera estreinatu zen Londresko Her Majesty's antzokian.
- 1869 – Vienako Estatu Opera eraiki zen.
- 1966 – The Russians Are Coming, the Russians Are Coming ("Errusiarrak badatoz, Errusiarrak badatoz") filma estreinatu zen, Norman Jewisonek zuzendu eta Alan Arkin antzeztu zutelarik.
- 1969 – Midnight Cowboy ("Gauerdiko Cowboya") filma estreinatu zen, James Leo Herlihyk zuzendu, eta Jon Voight eta Dustin Hoffman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1973 – Mike Oldfield ingeles musikariak Tubular Bells ("Kanpai Tubularrak") diskoa argitaratu zuen.
- 1977 – Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filma estreinatu zen, George Lucasek zuzendu eta Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Peter Cushing eta Alec Guinness aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 – Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filma estreinatu zen, Richard Marquandek zuzendu eta Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Billy Dee Williams, Ian McDiarmid eta David Prowse aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 – Back to the Future Part III ("Etorkizunerako Itzulera III. Zatia") filma estreinatu zen, Robert Zemeckisek zuzendu eta Michael J. Fox, Christopher Lloyd, Mary Steenburgen, Thomas F. Wilson eta Lea Thompson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 – Beverly Hills Cop III ("Beverly Hillseko Polizia III") filma estreinatu zen, John Landisek zuzendu eta Eddie Murphy, Judge Reinhold, Hector Elizondo, Theresa Randle eta Bronson Pinchot aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2011 – Estoniako Tallinn hiriburuan Euskal Futbol Selekzioak Estoniakoari 1-2 irabazi zion.
- 2012 – Bilboko Athletic Kluba euskal taldeak Bartzelona Futbol Kluba kataluniar taldearen aurka Madrilgo Vicente Calderón estadioa jokatutako Espainiako Futbol Errege Koparen finalan 3-0 galdu zuen.
- 2014 – Eibar Kirol Elkarteak Alavesi Ipuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
- 2017 – Futboleko Espainiako Errege Kopako finalean Bartzelona F.C. kataluniar taldeak Alaves euskal taldea 3-1eko emaitzaz garaitu zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1616 – Miguel Elizalde, nafar teologoa (h. 1678).
- 1747 – Joaquín Javier Uriz, nafar abokatu eta elizgizona, Iruñeko apezpikua (h. 1829).
- 1821 – José Aranguren, bizkaitar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1903).
- 1841 – Felipe Arrese Beitia, euskal idazlea (h. 1906).
- 1848 – Francisco Javier González de Castejón, Vadilloko markesa, nafar abokatu eta politikaria (h. 1919).
- 1868 – Francisco Durrio, bilbotar eskultore eta zeramikagilea, Valladoliden (h. 1940).
- 1891 – Agustín Cabrera, Chatillo de Bilbao, bizkaitar toreatzaile, banderillero eta nobilleroa (h. 1949).
- 1895 – Dolores Baleztena Ascárate, nafar idazlea eta kazetaria (h. 1989).
- 1901 – Jean Borthayre, zuberoar baritonoa (h. 1984).
- 1902 – Jesús Serrano, nafar apaiza (h. 1997).
- 1912 –
- Isidro Langara, euskal herritar futbolaria (h. 1992).
- Emilio Alonso Larrazabal, bizkaitar futbolaria (h. 1989).
- 1927 – María Josefa Uharte, nafar arte bildumagile eta filantropoa (h. 2015).
- 1942 –
- Alejandro Echevarría, Mediaset Españaren exekutibo nagusia (h. 2024).
- Juan Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1956 –
- Anjel Arrospide, gipuzkoar aizkolaria.
- Juan Manuel Diaz de Gereñu, arabar literatura-irakasle eta ikertzailea.
- 1961 – Jesús Llano, arabar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 – María Gracia Iribarren, PSNko nafar politikaria.
- 1963 – Iñaki Gastón, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1969 –
- Natxo Allende, Torbe, bizkaitar aktore, zuzendari eta porno ekoizlea, telebistako showmana, umorista, idazlea eta komikigilea.
- Joxemi Redin, nafar gitarra-jotzailea.
- 1973 – Mikel Odriozola, gipuzkoar atleta, ibilketa espezialitatean aditua.
- 1975 – Ruth Goñi, nafar eskuineko-politikaria.
- 1976 – Rubén Díaz de Cerio, arabar txirrindulari ohia, Logroñon.
- 1977 –
- Edurne Azuara, euskal aktorea.
- Mikel Biain, gipuzkoar politikaria.
- Natalia Rojo Solana, arabar politikaria.
- Olatz Lezeta Urzelai, gipuzkoar mekanikaria, politikaria.
- 1978 –
- Ainhoa Agirreazaldegi, gipuzkoar bertsolaria.
- Iñigo Benito, Nalda III.a, arabar pilotari ohia.
- 1986 – Oier Sanjurjo, nafar futbolaria.
- 1989 – Dorleta Zorrilla, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1991 – Erik Morán, bizkaitar futbolaria.
- 1997 –
- Lorea Iribar, gipuzkoar aktore eta telebista kolaboratzailea.
- Maider Legarreta, bizkaitar kantari eta musikaria.
- 2003 – Unai Gómez, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1616 – Carlo Dolci, italiar margolaria (h. 1686).
- 1690 – Josef Joan Adam Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1732).
- 1713 – John Stuart (Buteko III. kondea), Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1792).
- 1802 – Johann Friedrich von Brandt, alemaniar naturalista (h. 1879).
- 1803 –
- Edward Bulwer-Lytton, ingeles politikari eta idazlea (h. 1873).
- Ralph Waldo Emerson, estatubatuar idazle eta filosofoa (h. 1882).
- 1818 – Jacob Burckhardt, suitzar arte eta kulturaren historialaria (h. 1897).
- 1845 – Eugène Grasset, Belle Époqueko frantziar-suitzar kartel disenatzaile, artista eta ilustratzailea (h. 1917).
- 1846 – Naim Frashëri, albaniar abertzale, olerkari, historialari, kazetari eta itzultzailea (h. 1900).
- 1848 – Helmuth Johannes Ludwig von Moltke, alemaniar jenerala (h. 1916).
- 1849 – Louise Hammarström, Suediako lehen emakume kimikari formatu eta trebatua (h. 1917).
- 1853 – Elena Maseras, kataluniar medikua, pedagogoa eta irakaslea (h. 1905).
- 1865 –
- Frederiko Augusto III.a Saxoniakoa, Saxoniako azken erregea (h. 1932).
- John Mott, estatubatuar ebanjelista, 1946ko Bakearen Nobel Saria (h. 1955).
- Pieter Zeeman, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (h. 1943).
- 1879 – Max Aitken (Beaverbrook I. baroia), kanadar-britainiar argitaratzaile eta politikaria (h. 1964).
- 1880 – Charlotte Berend, alemaniar margolaria eta Berlineko Sezesioko partaidea (h. 1967).
- 1882 – Alice Herz, alemaniar bakezale eta kazetaria, Vietnamgo gerragatik protestan bere burua bonzo eran erre zuena (h. 1965).
- 1888 – Harukichi Hyakutake japoniar jenerala (h. 1947).
- 1889 –
- Igor Sikorski, ukrainar-estatubatuar ingeniaria, hegazkinlaritzako aitzindaria (h. 1972).
- Xabier Borboi-Parmakoa, karlisten tronurako hautagaia (h. 1977).
- 1892 – Liam Mellows, irlandar errepublikarra (h. 1922).
- 1901 – Antônio de Alcântara Machado, brasildar literatura kritikoa eta idazlea, Brasilgo modernismoaren idazle garrantzitsuenetarikoa (h. 1935).
- 1907 – U Nu, lehendabiziko Birmaniako lehen ministroa (h. 1995).
- 1908 – Theodore Roethke, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
- 1919 – Julia Conesa Conesa, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- 1922 – Enrico Berlinguer, italiar politikaria (h. 1984).
- 1925 –
- Rosario Castellanos, mexikar idazlea (h. 1974).
- Pepita Patiño Páez, espainiar militante antifrankista (h. 2015).
- 1926 – Max von der Grün, alemaniar idazlea (h. 2005).
- 1927 – Robert Ludlum, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1929 – Beverly Sills, estatubatuar sopranoa (h. 2007).
- 1932 –
- Joaquim Pedro de Andrade, brasildar zinemagilea (h. 1988).
- K. C. Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1933 – Basdeo Panday, Trinidad eta Tobagoko 5. lehen ministroa (h. 2024).
- 1938 – Raymond Carver, estatubatuar idazlea, errealismo zikina deritzon mugimenduari atxikia (h. 1988).
- 1939 –
- Ferdinand Bracke, belgiar txirrindulari ohia.
- Ian McKellen, ingeles aktorea.
- Dixie Carter, estatubatuar aktorea (h. 2010)
- 1941 – Vladimir Voronin, Moldaviako presidente ohia.
- 1944 – Frank Oz, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta txotxongilolaria.
- 1945 - Hersha Parady, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1947 – Nathan Isgur, estatubatuar fisikaria (h. 2001).
- 1949 – Jamaica Kincaid, antiguar-estatubatuar eleberrigilea.
- 1951 – François Bayrou, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidente ohia eta Mugimendu Demokratikoa alderdiaren sortzailea.
- 1953 –
- Eve Ensler, estatubatuar antzerkigile, antzezle, feminista eta aktibista.
- Gaetano Scirea, italiar futbolaria (h. 1989).
- 1955 – Connie Sellecca, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta modeloa.
- 1956 – Kevin Lynch, INLAko kidea (h. 1981).
- 1957 – Mercedes Oliveira Malvar, galiziar filosofoa, irakaslea eta idazlea.
- 1958 – Paul Weller, britainiar kantautorea.
- 1961 - Mónica Oriol Icaza, espainiar ekonomialaria, unibertsitate irakaslea eta enpresaburua.
- 1963 – Mike Myers, kanadar zinemagile eta umorista.
- 1965 – Yahya Jammeh, Gambiako presidente ohia.
- 1969 – Anne Heche, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta ekoizlea (h. 2022).
- 1970 – Kaoru Kadohara, japoniar futbolari ohia.
- 1972 – Octavia Spencer, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Aïssa Maïga, frantziar aktorea.
- 1976 –
- Nadine Heredia, perutar kazetaria eta politikaria.
- Cillian Murphy, irlandar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Ethan Suplee, estatubatuar aktorea.
- 1978 – Sonia Vivas, kataluniar politikaria, artikulugilea, gizarte-ekintzaile eta polizia ohia.
- 1979 – Jonny Wilkinson, ingeles errugbilaria.
- 1982 – Ezekiel Kemboi, keniar atleta, 3.000 metro hesidun proban aditua.
- 1983 – Marcelinho Huertas, brasildar saskibaloi jokalaria.
- 1984 - Laurence Geai, frantziar fotokazetari eta gerra-argazkilaria.
- 1986 – Geraint Thomas, galestar txirrindularia.
- 1987 – Kamil Stoch, poloniar eski jauzilaria.
- 1992 – Stefi Troguet, andorratar alpinista.
- 1994 –
- Richie Mo'unga, zeelandaberritar errugbilaria.
- Aly Raisman, estatubatuar gimnasta artistikoa eta modeloa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1141 – Margarita l'Aiglekoa, Iruñeko erregina ezkontidea.
- 1555 – Enrike II.a, Nafarroako Erregea (j. 1503).
- 1707 – Tiburtzio Agirre, arabar aitoren seme eta elizgizona, Madrilen (j. 1707).
- 1936 – Maria Ana Sanz, nafar irakasle eta pèdagogoa, Nafarroako Maistren Eskolako zuzendaria (j. 1868).
- 1952 – Celestino Sarobe, gipuzkoar baritonoa (j. 1892).
- 1988 – Ximun Erramuzpe, baxenafar idazle eta bertsolaria (j. 1914).
- 1990 – Miriam Garcia Pascual, nafar eskalatzailea, Indian (j. 1963).
- 1996 – Jon Manteca, El Cojo Manteca, 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatearra, Orihuelan (j. 1967).
- 2021 – Alfonso Barasoain, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1958).
Mundua
- 986 – Abd ar-Rahman as-Sufi, persiar astronomoa (j. 903).
- 1085 – Gregorio VII.a, Aita santua (j. c. 1020).
- 1261 – Alexandro IV.a, Aita santua.
- 1555 – Gemma Frisius, frisiar sendagile, matematikari, kartografo, filosofo eta tresnen egilea (j. 1508).
- 1558 – Elixabete Brandenburgokoa, Brunswick-Göttingen-Calenbergeko dukesa ezkontidea eta dukerriko errengentea (j. 1510).
- 1681 – Pedro Calderón de la Barca, espainiar antzerkigile eta poeta nabarmena (j. 1600).
- 1693 – Madame de La Fayette, frantziar idazlea, Frantziako lehen eleberri historikoa idatzi zuena (j. 1634).
- 1786 – Petri III.a Portugalgoa, Portugalgo erregekidea (j. 1717).
- 1862 – Johann Nestroy, Biedermeier garaiko austriar abeslari, aktore eta antzerkigilea (j. 1801).
- 1881 – Nutt Komodoroa, estatubatuar artista (j. 1848).
- 1899 –
- Emilio Castelar, espainiar politikari eta idazlea (j. 1832).
- Rosa Bonheur, frantziar margolari eta eskultorea, animaliak erretratatzen aditua (j. 1822).
- 1916 – Jane Dieulafoy, frantziar arkeologo, esploratzaile, eleberrigile eta kazetaria (j. 1851).
- 1919 – Madam C. J. Walker, asmatzailea, enpresaburu eta filantropoa, Estatu Batuetan aberats bihurtu zen lehen emakume afroamerikarra (j. 1867).
- 1921 – Émile Combes, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1835).
- 1922 – Luisa Pérez de Zambrana, kubatar poeta (j. 1837).
- 1924 – Liubov Popova, errusiar abangoardiako artista, margolari eta diseinatzailea (j. 1889).
- 1926 – Symon Petliura, Ukrainako Herri Errepublikako 3. presidentea (j. 1879).
- 1927 – Henri Hubert, frantziar arkeologoa eta erlijio konparaketan soziologo aditua (j. 1872).
- 1929 – Ernest Monis, Frantziako lehen ministroa (j. 1846).
- 1932 – Anna Xabanova, errusiar emakume pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1934 – Gustav Holst, ingeles musikagilea (j. 1874).
- 1940 – Marie Krøyer, daniar margolaria (j. 1867).
- 1947 – Rupert Bunny, australiar margolaria (j. 1864).
- 1948 – Witold Pilecki, poloniar zalditeriako ofizial, inteligentzia agente eta erresistentziaren burua (j. 1901).
- 1954 – Robert Capa, hungariar korrespontsal grafikoa, XX. mendeko korrespontsal grafiko ospetsuenetakoa (j. 1913).
- 1959 – Andrew Loomis, estatubatuar ilustratzaile, marrazkilari, idazle eta marrazkilaritza irakaslea (j. 1892).
- 1972 – Asta Nielsen, danimarkar aktorea (j. 1881).
- 1974 – Donald Crisp, ingeles aktore, ekoizle, zuzendari eta gidoilaria (j. 1882).
- 1981 – Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (j. 1912).
- 1983 –
- Sydney Box, ingeles gidoigile eta ekoizlea (j. 1907).
- Idris I.a Libiakoa, Libiako erregea (j. 1889).
- 1992 – Javier Basilio, espainiar kazetaria (j. 1928).
- 1996 – Gerardo Rueda, espainiar eskultorea (j. 1926).
- 2001 – Alberto Korda, kubatar argazkilaria, Che Guevarari egindako erretratuegatik ezaguna (j. 1928).
- 2005 – Zoran Mušič, esloveniar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1909).
- 2006 – Desmond Dekker, jamaikar ska eta reggae musika abeslari eta musikagilea (j. 1941).
- 2011 – Leonora Carrington, ingeles-mexikar artista surrealista eta idazlea (j. 1917).
- 2012 – Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (j. 1919).
- 2014 – Wojciech Witold Jaruzelski, Poloniako presidentea (j. 1923).
- 2019 – Joaquín Sanz Gadea, espainiar sendagilea (j. 1930).
- 2020 –
- Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1919).
- Vadão, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2021 – Krikor Bedros XX.a Gabroyan, Eliza Armeniar Katolikoaren patriarka (j. 1934).
- 2022 – Dick Conway, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak
- Friki harrotasunaren eguna-
- Sehaska egutegiko izendegia: Geroa eta Lizar.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.