Maiatzaren 19
Maiatzaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hemeretzigarren eguna da, 140. bisurteetan. 226 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1521 – Henrike II.a Nafarroakoaren tropek Iruñea berreskuratu eta ondorengo egunetan Nafarroa guztia berreskuratu zuten.
- 1976 – Donostiako Konstituzio plazako Lagun liburu-dendaren eta Kutxa dendaren aurkako erasoak burutu dituzte inkontrolatuek.
- 1977 – ETAk hildako polizia baten hiletaren ostean inkontrolatuek Donostiako Erdialdea hartu dute: Gerardo Suarez eta Jesus Mari Costas Iraola balaz zauritu eta jende ugari kolpatu dituzte.
- 2008 –
- ETAk 60 kilo lehergaiko bonba-furgoneta zartarazi zuen Areetako Abra Erret Itsas Klubaren aurrean, eta kalte material handiak eragin.
- Fernando Etxegarai, euskal preso politikoa aske utzi zuten.
Mundua
- 1359 – Eduardo III.a Ingalaterrakoa eta Joan Hastings ezkondu ziren.
- 1643 – Rocroiko gudua
- 1655 – Gerra anglo-espainiarren baitan Jamaikako inbasioa hasi zen.
- 1922 – Sobietar Batasuneko "Pionero Gazteen Erakundea" sortu zuten, herrialdeko haurrak bertan batzeko.
- 1974 – Valéry Giscard d'Estaing politikaria Frantziako presidente izendatu zuten.
- 2003 – Indonesiako armadak Aceheko independentisten aurkako ofentsiba bati ekin zion.
- 2010 – Gutxienez 15 lagun hil ziren Thailandiako Bangkok hiriburuko istilu larrietan; gobernuak etxeratze-agindua ezarri zuen.
- 2011 – Elisabet II.a Erresuma Batuko erreginak Irlandako Errepublikara bisita historikoa burutu zuen: 1922an Irlandako Estatu Askea eratu eta Erresuma Batutik independentzia lortu zuenetik britainiar monarka batek Irlanda zapaltzen zuen lehenbiziko aldia izan zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1911 – L'Heure espagnole (euskaraz: Espainiar ordua), Maurice Ravelen musika eta Franc-Nohainen libretoa duen opera bufoa estreinatu zen Parisko Opéra-Comiquen.
- 1925 – Gotaineko eliza monumentu historiko izendatu zuten.
- 2007 – The Who musika talde britainiarraren kontzertua Bilbao Exhibition Centren.
Mundua
- 1999 – Star Wars I. Atala: Mehatxu Mamua filma estreinatu zen, George Lucasek zuzendu eta idatzi, eta Liam Neeson, Ewan McGregor, Natalie Portman, Jake Lloyd eta Ian McDiarmid aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2003 – Dogville ("Txakur Herria") filma estreinatu zen, Lars von Trierek zuzendu eta Nicole Kidman, Lauren Bacall, James Caan, John Hurt, Paul Bettany, Stellan Skarsgård, Patricia Clarkson, Jeremy Davies, Philip Baker Hall, Ben Gazzara eta Chloë Sevigny aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – The Da Vinci Code ("Da Vinci kodea") filma estreinatu zen, Ron Howardek zuzendu eta Tom Hanks, Audrey Tautou, Ian McKellen, Alfred Molina, Jürgen Prochnow, Paul Bettany eta Jean Reno aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1492 – Ana Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infantea (h. 1532).
- 1811 – Manuel Antonio Imatz, gipuzkoar bertsolaria (h. 1893).
- 1863 – Jean-Félix Larrieu, zuberoar mediku, historialari eta euskaltzalea (h. 1941).
- 1887 – Ferdinand Guillaume, Polidor, lapurtar aktorea (h. 1977).
- 1889 – Severino Zuazo, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1980).
- 1890 – Thierry Sandre, frantsesezko lapurtar idazlea, Goncourt Saria irabazi duen euskal herritar bakarra (h. 1950).
- 1905 – Antonio Lozes, gipuzkoar futbolaria (h. 1945).
- 1910 – Monika Lekunberri, Galdakaoko ikastolako irakaslea (h. 1987).
- 1912 – Koldobike Natxitube, bizkaitar maistra (h. 1995).
- 1925 – Patxi Ondarra, Aita Ondarra, nafar fraide kaputxinoa eta euskaltzaina (h. 2005).
- 1935 – Fritz Rudolf Fries, alemaniar eleberrigile eta itzultzailea, Bilbon (h. 2014).
- 1937 – Víctor Aurre, bizkaitar futbolari ohia.
- 1941 - Miguel María Aldalur, Txapela, gipuzkoar futbolaria (h. 1975).
- 1946 – José Manuel Martiarena, gipuzkoar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburu ohia.
- 1947 – Roke Aldabaldetreku, historian interesaturiko gipuzkoar idazle eta ikertzailea.
- 1950 – Guy Lalanne, lapurtar idazlea, Jakintza aldizkariaren sortzaileetariko bat.
- 1952 – Salvador Bergara, Bergara II.a, nafar esku huskako pilotari ohia.
- 1953 – Didier Mundutegi, lapurtar marinela eta bela-estropadalaria.
- 1956 –
- Jose Ramon Alexanko, bizkaitar futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- Rafa Larreina, euskal herritar politikaria.
- 1962 – Tontxu Campos, EAko bizkaitar politikaria.
- 1967 - Imanol Alvarez Arruti, bizkaitar eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- 1969 – Susana Serrano, euskal legelari eta unibertsitate irakaslea
- 1975 – David Acaz, nafar futbolari ohia.
- 1977 –
- Manuel Almunia, nafar futbol atezain ohia.
- Jon Ander Garcia Alberro, gipuzkoar sortzailea.
- Ibon Gaztañazpi, gipuzkoar arraunlari ohia, kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1979 – Onintza Enbeita, bizkaitar bertsolaria eta Amaiurreko diputatu ohia.
- 1981 – Maritxu Housset, lapurtar gomazko paleta pilotaria.
- 1983 – Saioa Elejabarrieta, bizkaitar pedagogo-terapeuta eta politikaria, Lemoako alkatea.
- 1985 – Jon Kortajarena, bizkaitar modeloa.
- 1986 – Arkaitz Duran, arabar txirrindularia.
- 1990 – Aitor Arregi Arrieta, gipuzkoar futbolaria.
- 1994 – Alberto Munarriz, nafar waterpolo jokalaria.
- 1997 – Xabier López-Arostegi, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
Mundua
- 1593 – Jacob Jordaens, flandriar margolaria (h. 1678).
- 1616 – Johann Jakob Froberger, alemaniar musikaria (h. 1667).
- 1744 – Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa, Britainia Handia eta Irlandako Erresumako erregina ezkontidea (h. 1818).
- 1762 – Johann Gottlieb Fichte, alemaniar filosofoa (h. 1814).
- 1797 – Maria Elisabet Portugalgoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1818).
- 1800 – Sarah Peale, estatubatuar erretratugilea, Estatu Batuetako lehen emakume artista profesionaltzat hartua (h. 1885).
- 1812 – Charlotte Guest, ingeles aristokrata, itzultzaile eta enpresaburua, Galesezko literaturaren eta hizkuntzaren ikertzaile nabarmenetakoa (h. 1895).
- 1815 – Catherine Dickens, Charles Dickens eleberrigilearen emaztea eta bere hamar haurren ama (h. 1879).
- 1860 – Vittorio Emanuele Orlando, Italiako lehen ministroa (h. 1952).
- 1861 – Nellie Melba, australiar opera abeslaria (h. 1931).
- 1862 – João do Canto e Castro, Portugalgo 5. presidentea (h. 1934).
- 1882 – Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa (h. 1967).
- 1887 – Gregorio Marañón, espainiar mediku, zientzialari, idazle eta pentsatzailea (h. 1960).
- 1890 – Ho Chi Minh, Vietnamgo Errepublika Demokratikoko lehenengo presidentea (h. 1969).
- 1898 – Julius Evola, italiar filosofo faxista, margolari eta olerkaria (h. 1974).
- 1910 –
- Nathuram Godse, Mohandas Karamchand Gandhi hil zuen abertzale hindua (h. 1949).
- Frank Le Maistre, normandiar idazle eta hizkuntzalaria (h. 2002).
- 1914 – Max Perutz, britainiar biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (h. 2002).
- 1925 –
- Malcolm X, ministro musulman afrikar-amerikarra, beltzen eskubideen aldeko borrokalaria (h. 1965).
- Pol Pot, Khmer Gorrien liderra, Kanputxeako lehen ministroa eta genozida (h. 1998).
- 1931 – Alfred Schmidt, alemaniar filosofoa (h. 2012).
- 1932 – Elena Poniatowska, mexikar idazle, aktibista eta kazetaria.
- 1933 –
- José Luis Abellán, espainiar idazle, saiakeragile eta irakasle (h. 2023).
- Antón García Abril, espainiar musikagilea (h. 2021).
- 1935 - Teresa Rivero, espainiar enpresaburua, Espainiako Lehen Mailako futbol-klub bateko lehendakaritzara iritsi zen lehen emakumea .
- 1936 – Ana María Pérez del Campo, espainiar ekintzaile feminista.
- 1937 – Luzmaría Jiménez Faro, espainiar idazlea, saiakeragilea, antologoa, poeta eta editorea (h. 2015).
- 1939 –
- Jānis Lūsis, letoniar atleta, IAAFen arabera historiako xabalina jaurtitzailerik onena (h. 2020).
- John Sheahan, irlandar biolin jolea eta The Dubliners taldeko kidea.
- 1940 – Jan Janssen, herbeherear txirrindulari ohia.
- 1941 –
- Nora Ephron, estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria (h. 2012).
- Tania Mallet, britaniar modelo eta aktorea (h. 2019).
- 1942 –
- Otto Jägersberg, alemaniar idazlea.
- Gary Kildall, estatubatuar informatikari eta enpresaburua, CP/M sistema eragilearen sortzailea (h. 1994).
- 1943 – Marisol Ayuso, espainiar aktorea.
- 1944 – Peter Mayhew, ingeles-estatubatuar aktorea, Star Wars film sagan Chewbacca pertsonaiaren antzezlea (h. 2019).
- 1945 – Pete Townshend, ingeles rock musikako gitarra-jotzailea, abeslari eta abesti-idazlea, The Who taldeko kidea.
- 1946 – Antonio Gasset, espainiar kazetari, telebistako aurkezle eta zinema-kritikaria (h. 2021).
- 1947 –
- Mercè Company, gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez idazten duen kataluniar idazlea.
- David Helfgott, australiar piano jotzailea.
- 1948 – Grace Jones, jamaikar-estatubatuar abeslari, kantautore, modelo eta aktorea.
- 1949 –
- Ashraf Ghani, Afganistango presidentea.
- Dusty Hill, estatubatuar musikaria, abeslaria eta abestigilea, ZZ Top taldeako kidea (h. 2021).
- 1951 – Joey Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldearen sortzaile eta abeslaria (h. 2001).
- 1955 – James Gosling, kanadar informatikaria, Java programazio-hizkuntzaren sortzailea.
- 1957 – Bill Laimbeer, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 – Maitena Burundarena, euskal eta poloniar jatorrizko argentinar umorista eta komikigilea.
- 1964 –
- Man Haron Monis, irandar jatorriko australiar apaiz sunita, 2014ko Sydneyko bahiketa burutu zuena (h. 2014).
- Gitanas Nausėda, Lituaniako presidentea.
- 1969 –
- Teresa Ribera, espainiar legelaria, unibertsitateko irakaslea eta goi mailako funtzionarioa.
- Thomas Vinterberg, daniar zinema zuzendaria, gidoilaria, eta ekoizlea.
- 1976 – Kevin Garnett, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1977 – Natalia Oreiro, uruguaitar abeslaria, aktorea eta moda-diseinatzailea.
- 1979 –
- Diego Forlán, euskal jatorriko uruguaiar futbolaria, Uruguaiko inoizko hoberenetakoa.
- Esther Horvath, hungariar argazkilaria, Artikoan eta Antartikan egindako argazkiengatik ezaguna.
- Bérénice Marlohe, frantziar aktorea.
- Andrea Pirlo, italiar futbolari ohia.
- 1980 – Christian Gálvez, espainiar telebista aurkezle, aktore eta idazlea.
- 1982 – Klaas Vantornout, flandriar ziklo-kroslaria.
- 1984 – Inna Modja, maliar abeslari eta modeloa.
- 1988 – Antonija Sandrić, kroaziar saskibaloi-jokalaria.
- 1990 – Víctor Ibarbo, kolonbiar futbolaria.
- 1992 – Sam Smith, britainiar abeslari eta konpositorea.
- 1998 – Honoka Hayashi, japoniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1718 – Juan Andrés Ustaritz, nafar merkataria eta politikaria (j. 1656).
- 1893 – José María Loma, Oriako I. markesa, arabar militarra (j. 1820).
- 1944 – Ignacio Telleria, gipuzkoar konpositore eta itzultzailea, musikari entzutetsua Kuban (j. 1880).
- 1948 – Julia Álvarez Resano, nafar idazlea, kazetaria eta poltikaria, Mexiko Hirian (j. 1903).
- 1979 – Santiago Aznar, euskal herritar politikari sozialista, Caracasen (j. 1903).
- 1987 – José Ángel Urien, bizkaitar txirrindularia (j. 1961).
- 1988 – Maurizia Aldeiturriaga, trikiti musikako bizkaitar pandero jotzailea eta abeslaria (j. 1904).
- 1996 – Agustin Beloki, nafar okin eta bertsolaria (j. 1904).
- 1999 – Jeanne Monteil, lapurtar olerkaria (j. 1924).
- 2004 – Anastasio Arrinda, bizkaitar apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria (j. 1912).
- 2005 – Ramiro Larrañaga, gipuzkoar grabatzailea, idazlea eta armetan aditua (j. 1924).
- 2007 – Eva Forest, kataluniar idazle eta editorea, torturaren aurka eta eskubideen defentsan konprometitua (j. 1928).
- 2008 – Sabin Zubiri, euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1922).
- 2014 – Xabier Galarraga, gipuzkoar irakasle eta ekonomialaria.
Mundua
- 804 – Alkuin, ingeles jakintsu, elizgizon, olerkari eta idazlea (j. c. 735).
- 988 – San Dunstan, ingeles gotzain eta santua (j. c. 909).
- 1125 – Vladimir II. Monomako, Kieveko Printze Handia.
- 1218 – Oton IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea.
- 1296 – Zelestino V.a, Aita santua (j. c. 1215).
- 1329 – Luis I.a Evreuxkoa, Evreuxko kondea (j. 1276).
- 1389 – Dimitri I.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (j. 1350).
- 1396 – Joanes I.a Aragoikoa, Ehiztaria, Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea (j. 1350).
- 1536 – Ana Bolena, Ingalaterrako erregina ezkontidea.
- 1627 – Katharina Henot, alemaniar posta-burua, sorgintzat salatu eta bizirik errea (j. 1570).
- 1668 – Philips Wouwerman, Urrezko Aroko herbeheretar margolaria (j. 1619).
- 1795 – James Boswell, eskoziar biografo, egunkarietako idazle eta abokatua (j. 1740).
- 1825 – Henri Saint-Simongoa, frantziar pentsalari eta idazlea (j. 1760).
- 1855 – Claude Henri de Rouvroy, Saint-Simongo kondea, frantziar filosofoa (j. 1760).
- 1864 – Nathaniel Hawthorne, estatubatuar eleberrigilea eta ipuingilea (j. 1804).
- 1883 – Samo Chalupka, erromantizismoko eslovakiar poeta (j. 1812).
- 1895 – José Martí, kubatar olerkaria eta iraultzailea (j. 1853).
- 1898 – William Ewart Gladstone, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1809).
- 1912 –
- Bolesław Prus, poloniar idazlea (j. 1847).
- Marcelino Menéndez Pelayo, espainiar idazle, politikari eta filologoa (j. 1856).
- 1918 – Ferdinand Hodler, suitzar margolaria (j. 1853).
- 1919 – Georges Lafenestre, frantziar arte kritikaria, historialaria eta poeta (j. 1837).
- 1922 – Heinrich Quincke, alemaniar sendagilea (j. 1842).
- 1928 – Max Scheler, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- 1935 – T. E. Lawrence, Lawrence Arabiakoa, britainiar militar, arkeologo eta idazlea (j. 1888).
- 1939 – Karl Radek, sobietar politikaria eta kazetaria (j. 1885).
- 1946 –
- Ángel Ossorio, espainiar politikaria (j. 1873).
- Booth Tarkington, estatubatuar eleberrigilea eta dramagilea (j. 1869).
- 1954 – Charles Ives, estatubatuar musikagilea (j. 1874).
- 1955 – Concha Espina, espainiar idazlea (j. 1869).
- 1957 – Alice Milliat, Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria (j. 1884).
- 1958 –
- Ronald Colman, ingeles aktorea (j. 1891).
- Marie Pujmanová, txekiar idazlea (j. 1893).
- 1959 – Pilar Prades, Espainian exekutatutako azken emakumea (j. 1928).
- 1962 – Gabriele Münter, espresionismoaren alemaniar margolaria, argazkilaria eta Bigarren Mundu Gerran Der Blaue Reiter mugimenduko pinturen salbatzailea (j. 1877).
- 1965 – Maria Dabrowska, poloniar idazlea (j. 1889).
- 1967 – María Mariño, galiziar poeta (j. 1907).
- 1975 –
- Paul Arrighi, korsikar idazle eta historialaria (j. 1895).
- Anna Estelle Glancy, estatubatuar astronomoa eta lente profesionalen diseinatzailea (j. 1883).
- 1983 – Jean Rey, belgikar politikaria, Europako Batzordeko 2. lehendakaria (j. 1902).
- 1984 – John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (j. 1906).
- 1987 – Valentín Paz-Andrade, galiziar idazlea eta kazetaria (j. 1898).
- 1994 –
- Jacqueline Bouvier Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1929).
- Luis Ocaña, espainiar txirrindularia, historiako txirrindulari onenetako bat (j. 1945).
- 2002 – John Gorton, Australiako lehen ministroa (j. 1911).
- 2008 – Rimma Kazakova, erruso-sobietar poeta, sobietar garaiko hainbat herri abesti idazteagatik ezaguna (j. 1932).
- 2009 – Robert F. Furchgott, estatubatuar biokimikaria, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- 2011 –
- Garret FitzGerald, Irlandako Taoiseacha (j. 1926).
- Giovanni Pettinato, italiar asiriologoa (j. 1934).
- 2014 – Jack Brabham, 1 Formulako australiar pilotua (j. 1926).
- 2017 – Stanislav Petrov, Sobietar Batasuneko Aire Armadako errusiar teniente kolonela, "bere kaxa mundua gerra nuklearretik salbatu zuen gizona" (j. 1939).
- 2018 – Robert Indiana, Pop Art mugimenduko estatubatuar artista (j. 1928).
- 2020 – Richard Anuszkiewicz, estatubatuar margolari eta grabatzailea (j. 1930).
- 2021 – Lee Evans, estatubatuar atleta (j. 1947).
- 2023 –
- Martin Amis, britainiar idazlea (j. 1949).
- Andy Rourke, britainiar musikaria, The Smiths taldeko baxu-jotzailea (j. 1964).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ibon/Ibone eta Zerua/Zeru/Zerutxo.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.