Maiatzaren 11
Maiatzaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamaikagarren eguna da, 132garrena bisurteetan. 234 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Mundua
- 330 – Bizantzio hiria Erromatar Inperioko hiriburu bihurtu zen Konstantinoren agindupean, eta Konstantinopla izena jarri zioten.
- 1949 – Siam erresumak ofizialki Thailandia izena hartu zuen.
- 1960 – Mossadeko agenteek Adolf Eichmann atxilotu zuten, Argentinan ezkutatzen zen buruzagi nazia eta gerra kriminala.
- 2000 – India ofizialki 1.000.000.000 biztanlera iritsi zen.
- 2010 – David Cameronek Erresuma Batuko gobernua osatzeko, Nick Cleggen Alderdi Liberal Demokratarekin bat egingo zuela adierazi zuen. Gordon Brownek dimisioa aurkeztu zuen.
- 2011 – 2011ko Lorcako lurrikara: Espainiako Murtzia erkidegoko Lorca udalerrian egondako 5,2 graduko lurrikaran bederatzi pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2002 – Arabako Bertsolari Txapelketaren bigarren ekitaldiaren finala jokatu zen Gasteizen, aurreko ekitalditik 18 urtetara jokatu zena. Asier Otamendik lehenengo txapela eskuratu zuen
Mundua
- 868 – Txinan historiako lehen liburua inprimatu zen: Diamantearen Sutra, Wang Jie.
- 2001 – A Knight's Tale ("Zaldun Ipuina") filma estreinatu zen, Brian Helgelandek zuzendu eta Heath Ledger, Mark Addy, Rufus Sewell, Paul Bettany eta Alan Tudyk aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1971 – Dallasko Mariano Martinez jatetxe-jabeak Margarita cocktaila izozteko prozesua egiten zuen makina bat asmatu zuen. Makina horrekin automatikoki zerbitza zitzakeen eskaera guztiak, banaka egin beharrean. Honek cocktail hori AEBko ezagunenetako bat izatera lortu zuen.
- 1998 – Indiak arma nuklearrekin frogak egin zituen Rajastango desertuan.
Kirolak
Euskal Herria
- 2014 – San Mames estadio berrian jokatutako lehenbiziko Euskal derbian Athletic Kluba eta Errealak Muniain eta Agirretxeren golekin bana berdindu zuten.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1864 – Ramón Godó, kataluniar enpresaburua, La Vanguardia egunkariaren sortzailea, Bilbon (h. 1931).
- 1891 – Alejandro de la Sota Aburto, bizkaitar kazetaria, Excelsior egunkariaren sortzailea (h. 1965).
- 1901 – Domingo Iturrate, Fray Domingo del Santísimo Sacramento, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1927).
- 1904 – Mariano Iurrita, gipuzkoar futbolaria (h. 1976).
- 1907 – Bernardo Estornes Lasa, izabatar kulturagilea eta euskal idazlea (h. 1999).
- 1908 – Agustín Sauto, Bata, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1986).
- 1925 – Seber Ormaza, euskal herritar politikari eta abestigilea (h. 2010).
- 1947 – Miguel Angel Lamata, gipuzkoar futbolaria (h. 2019).
- 1950 – José Luis Izco, PSNko nafar politikaria.
- 1953 – Carmen Llera, nafar eleberrigilea eta PSNko gazteriaren bozeramailea.
- 1961 – Igone Zabala Unzalu, bizkaitar euskal-hizkuntzalaria.
- 1962 – Begoña Sanzberro, UPNko nafar politikaria.
- 1964 – Juan Jose Alvarez Rubio, gipuzkoar jurista eta EHUko katedraduna Zuzenbidean.
- 1966 – Ana Irigoien, bizkaitar idazlea.
- 1968 – Daniel Calparsoro, euskal herritar zinema zuzendaria, Bartzelonan.
- 1971 – Asier Zurinaga, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- 1977 – Iker Alvarez, gipuzkoar futbolaria.
- 1978 – Agurne Anasagasti, bizkaitar telebista aurkezlea.
- 1981 – Juan José Martín, arabar izotz hockey jokalari ohia.
- 1983 – Natalia Zabala, gipuzkoar modeloa.
- 1984 – Izaskun Osés, nafar atleta paralinpikoa.
- 1993 – Charles Ollivon, lapurtar errugbilaria.
- 1999 – Jon Mariezkurrena, Mariezkurrena II.a, nafar pilotaria.
Mundua
- 1594 – Charlotte Marguerite Montmorencykoa, Condéko printzesa (h. 1650).
- 1752 – Johann Friedrich Blumenbach, alemaniar mediku, fisiologo eta antropologoa (h. 1840).
- 1771 – Laskarina Bouboulina, greziar andre heroia Greziako 1821eko Independentzia Gerran (h. 1825).
- 1801 – Henri Labrouste, frantziar arkitektoa (h. 1875).
- 1823 – Alfred Stevens, belgikar margolaria (h. 1905).
- 1824 – Jean-Léon Gérôme, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1904).
- 1827 – Jean-Baptiste Carpeaux, frantziar eskultore eta margolaria (h. 1875).
- 1840 – Mariana Angélica de Andrade, portugalder poeta (h. 1882).
- 1848 – Wilhelm Windelband, alemaniar filosofoa eta historialaria (h. 1915).
- 1852 – Charles W. Fairbanks, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordea (h. 1918).
- 1871 –
- Emiliano Chamorro Vargas, Nikaraguako presidentea (h. 1966).
- Mariano Fortuny Madrazo, espainiar margolari, asmatzaile, grabadore, argazkilari, diseinatzaile, enpresari eta eszenografoa (h. 1949).
- 1875 – Harriet Quimby, estatubatuar hegazkinlari eta zinema gidoigilea, pilotu lizentzia lortu zuen AEBetako lehen emakumea (h. 1912).
- 1888 – Irving Berlin, estatubatuar konpositore eta kantu-idazlea, AEBko historiako kantagile handienetakoa (h. 1989).
- 1889 – Paul Nash, britainiar margolari surrealista eta gerra artista (h. 1946).
- 1892 – Margaret Rutherford, ingeles aktorea (h. 1972).
- 1894 – Marta Graham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1991).
- 1895 –
- Jan Parandowski, poloniar idazlea eta itzultzailea (h. 1978).
- William Grant Still, estatubatuar musika konpositore eta zuzendaria (h. 1978).
- 1896 – Mari Sandoz, estatubatuar idazlea, biografoa eta irakaslea (h. 1966).
- 1899 – Sára Salkaházi, hungariar moja katolikoa, Bigarren Mundu Gerran gutxi gorabehera ehun judu salbatu zituena (h. 1944).
- 1900 – Pridi Banomyong, Thailandiako lehen ministroa (h. 1983).
- 1904 – Salvador Dalí, kataluniar margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea (h. 1989).
- 1906 – Kent Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- 1910 – Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1990).
- 1911 – Juan Manuel Ugarte Eléspuru, perutar margolari, eskultore, historialari eta idazlea (h. 2004).
- 1913 – Robert Jungk, austriar idazle eta militante ekologista (h. 1994).
- 1914 – Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (h. 1998).
- 1916 – Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (h. 2002).
- 1918 – Richard Feynman, estatubatuar fisikaria, XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetariko bat eta 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1924 –
- Antony Hewish, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Marino Marini, italiar abeslaria (h. 1997).
- 1925 – Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (h. 2020).
- 1926 – Teddy Scholten, 1959ko Eurovision Abesti Lehiaketaren irabazlea. (h. 2010)
- 1928 –
- Yaacov Agam, israeldar artista, arte zinetikoaren aitzindaria.
- Marco Ferreri, italiar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (h. 1997).
- 1930 –
- Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (h. 2020).
- Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (h. 2002).
- 1932 –
- Francisco Umbral, espainiar kazetari, olerkari, saiakeragile eta biografoa (h. 2007).
- Valentino, italiar moda-diseinatzailea.
- 1933 – Louis Farrakhan, estatubatuar abeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijio-buruzagia eta kazetaria.
- 1936 –
- Carla Bley, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria (h. 2023).
- Olga Xirinacs, kataluniar idazlea eta piano-irakaslea.
- 1938 – Joan Margarit, kataluniar poeta eta arkitektoa (h. 2021).
- 1941 – Eric Burdon, ingeles abeslari, abesti egile eta aktorea, The Animals taldeko kidea.
- 1949 – Rafa Martín, espainiar aktorea.
- 1950 – Kai Nieminen, finlandiar idazlea eta japoniar literaturako itzultzailea.
- 1951 –
- Eulalio García, espainiar txirrindulari ohia.
- Mike Slemen, ingeles errugbilaria (h. 2020).
- 1952 –
- Shohreh Aghdashloo, irandar aktorea.
- Paulo César, brasildar futbolaria (h. 2022).
- Renaud Séchan, frantziar musikagilea.
- 1953 – Kiti Mánver, espainiar aktorea.
- 1954 – Judith Weir, eskoziar musikagilea, antzerki musikaleko partiturak idazteagatik ezaguna.
- 1963 – Natasha Richardson, britainiar aktorea (h. 2009).
- 1967 – Sue Gardner, kanadar kazetaria eta enpresaburua, Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusi ohia.
- 1971 – Alberto Rodríguez Librero, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1972 – Concha Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar abeslaria.
- 1977 –
- Anna Federmesser, errusiar langile humanitarioa.
- Pablo García, uruguaiar futbolaria.
- Marcos Paulo Alves, brasildar futbolari ohia.
- 1978 – Laetitia Casta, frantziar aktore eta modeloa, Frantzian Marianneren pertsonifikaziotzat hautatua.
- 1980 – Míriam Nogueras, Junts per Catalunya alderdiko politikaria eta ehungintzako enpresaburua.
- 1981 – Daisuke Matsui, japoniar futbolaria.
- 1984 –
- Andrés Iniesta, espainiar futbolaria.
- Sara Moro, espainiar gimnasta artistiko ohia.
- 1987 – Tomoaki Makino, japoniar futbolaria.
- 1988 –
- Marcel Kittel, alemaniar txirrindularia.
- Raúl Rodríguez Navas, espainiar futbolaria.
- 1991 – Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (h. 2017).
- 1992 – Thibaut Courtois, belgikar futbol atezaina.
- 1995 – Shira Haas, israeldar aktorea.
- 2000 – Ana Karolina Lannes, brasildar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1804 – Joan Antonio Mogel, eibartar idazlea (j. 1745).
- 1871 – Celedonio de Uribe, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Madrilen (j. 1823).
- 1881 – Sakamantekas, arabar serie-hiltzailea (j. 1821).
- 1884 – Canuto Ignacio Muñoz, gipuzkoar enpresaburu eta kultura ekintzailea, bertsolaritza babestu zuena (j. 1835).
- 1939 – Alberto Palacio, lapurtar ingeniaria eta arkitektoa, Bizkaiko Zubiaren disenatzailea (j. 1856).
- 1983 – Blanquita Suárez, gipuzkoar aktore eta abeslaria, Madrilen (j. 1894).
- 1994 – Angel Urrutia Iturbe, nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (j. 1933).
- 2005 – Julian Alustiza, Aztiri, gipuzkoar poeta, idazle eta sermoilaria (j. 1913).
- 2010 – Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea (j. 1911).
- 2013 – Benantxio Irureta, euskal mendizale nabarmena, Aneton (j. 1953).
- 2016 – Jesús Infante, arabar margolaria, Logroñon (j. 1926).
Mundua
- 912 – Leon VI.a Jakituna, Bizantziar enperadorea (j. 866).
- 1610 – Matteo Ricci, italiar misiolari jesuita (j. 1522).
- 1680 – Henri de Béthune, frantziar gomendiozko abadea, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1604).
- 1708 – Jules Hardouin-Mansart, frantziar arkitektoa (j. 1646).
- 1731 – Mary Astell, ingeles idazle feminista eta erretorikoa, "lehen feminista ingelesa" (j. 1666).
- 1760 – Alaungpaya, Alompra izenez ere ezaguna, Birmaniako heroi nazionala (j. 1714).
- 1778 – Pitt "Zaharra", ingeles politikaria (j. 1708).
- 1780 – Nicolás Fernández de Moratín, espainiar poeta, prosista eta dramaturgoa (j. 1737).
- 1811 – Francisco Lanzagorta, Mexikoko independentziaren aldeko matxinatua, fusilatua (j. 1791).
- 1812 – Spencer Perceval, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1762).
- 1830 – Frederick Albert Winsor, alemaniar asmatzailea, Erresuma Batuan eta Frantzian gas-argiztapenaren aitzindarietako bat (j. 1763).
- 1849 –
- Otto Nicolai, alemaniar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1810).
- Juliette Récamier, frantziar socialitea (j. 1777).
- 1857 – Eugène-François Vidocq, frantziar abenturazalea eta detektibea (j. 1775).
- 1858 – Aimé Bonpland, frantziar esploratzaile eta botanikaria (j. 1773).
- 1871 – John Herschel, ingeles matematikari, astronomo eta kimikaria (j. 1792).
- 1881 – Henri Frédéric Amiel, suitzar filosofoa (j. 1821).
- 1891 – Edmond Becquerel, frantziar fisikaria (j. 1820).
- 1905 – Thorvald Niss, daniar margolaria (j. 1842).
- 1916 –
- Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea (j. 1873).
- Karl Schwarzschild, alemaniar fisikari eta astronomialaria (j. 1873).
- 1920 – William Dean Howells, estatubatuar eleberrigile, literatura kritikari eta antzerkigilea (j. 1837).
- 1927 – Juan Gris, espainiar margolaria (j. 1887).
- 1939 –
- Eugenia González Ramos, espainiar sindikalista, fusilatua (j. 1919).
- Pazzis Sureda, espainiar eskultore, margolaria eta poeta (j. 1907).
- 1954 – Rosa Sevilla de Alvero, Filipinetan emakumeen sufragioaren alde egin zuen filipinar aktibista, hezitzailea eta kazetaria (j. 1879).
- 1955 – Henriëtte Gesina Numans, herbehereetar margolaria, landareen inguruko margolanak eta marrazkiak egin zituena (j. 1877).
- 1958 – Lucien Lelong, goi-mailako jantzigintzako frantziar jostuna (j. 1889).
- 1960 – John D. Rockefeller Jr., estatubatuar finantzaria eta filantropoa (j. 1874).
- 1962 – Hans Luther, Alemaniako kantzilerra (j. 1879).
- 1963 – Herbert Spencer Gasser, estatubatuar fisiologoa, 1944ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1888).
- 1971 –
- Ferenc Erdei, hungariar politikaria (j. 1910).
- Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1899).
- 1973 – Grigori Kozintsev, ukrainar-sobietar zinemagilea (j. 1905).
- 1976 – Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (j. 1898).
- 1977 – Carmen Prieto Rouco, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (j. 1901).
- 1979 – Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (j. 1912).
- 1981 –
- Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (j. 1945).
- 1985 – Chester Gould, estatubatuar umorista grafiko eta komikigilea (j. 1900).
- 1988 – Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (j. 1912).
- 1996 – Nnamdi Azikiwe, Zik, Nigeriako aurreneko presidentea (j. 1904).
- 2001 – Douglas Adams, ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea (j. 1952).
- 2003 –
- José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (j. 1914).
- Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (j. 1945).
- 2006 – Floyd Patterson, estatubatuar boxeolaria (j. 1935).
- 2007 – Malietoa Tanumafili II.a, Samoako estatuburua (j. 1912).
- 2009 – Abel Goumba, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (j. 1926).
- 2018 – Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (j. 1930).
- 2019 –
- Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (j. 1944).
- Peggy Lipton, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria (j. 1946).
- 2020 – Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1927).
- 2021 –
- Wilfried Peffgen, alemaniar txirrindularia (j. 1942).
- Buddy Van Horn, estatubatuar ekintzazko aktore espezialista eta film zuzendaria (j. 1928).
- 2022 –
- Shireen Abu Akleh, palestinar kazetaria (j. 1971).
- Paul Ginsborg, ingeles historialari eta teorialari politikoa, italiar nazionalizatua (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Alazne, Mirari eta Belate.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.