Maiatzaren 13
Maiatzaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamahirugarren eguna da, 134garrena bisurteetan. 232 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1890 – Bizkaiko lehendabiziko greba orokor modernoa hasi zen.
- 1975 –
- 1977 – Amnistiaren aldeko astean istilu ugari Euskal Herrian. Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra hil zituen poliziak.
- 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
Mundua
- 1724 – Giulio Piazza Faenzako artzapezpikua lau botora geratu zen aitasantu berria izateko bozketan.
- 1830 – Ekuador Espainiatik independizatu zen.
- 1888 – Brasilen esklabotza debekatu zen.
- 1917 – Portugalen hiru umek Fátimako Ama Birjina agertu zitzaiela adierazi zuten.
- 1958 – AEBetako presidenteorde zen Richard Nixonek Caracastik ihes egin behar izan zuen. Ehunka lagunek zihoan autoari eraso egin zion eta AEBen enbaxadara joan behar izan zen babestera.
- 1981 – Mehmet Ali Agca-k Joan Paulo II Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
- 2000 – Herbehereetan, Enschede hirian, suziri-gordetegi batean izandako leherketak 22 hildako eta 950 zauritutako utzi zituen. Kalteak 450 milioi €koak izan ziren.
- 2001 – Silvio Berlusconik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
- 2005 – Uzbekistango ejerzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
- 2011 – Talibanek Pakistango Charsada hirian egindako bi atentatu suizidetan 88 pertsona hil ziren.
- 2014 –
- Ezezagun batzuk Katalan Herrien batasunaren ikur den Pi de les Tres Branques zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.
- Turkiako Soman gertatutako mehatze-istripuan 301 lagun hil ziren: 295 meatzari, 5 ingeniari eta mediku bat.
Arte eta kultura
Mundua
- 1970 – The Ballad of Cable Hogue (Cable Hogueko Balada) filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta Jason Robards, Stella Stevens eta David Warner aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 – Widows' Peak (Alargune Muinoa) filma estreinatu zen, John Irvinek zuzendu eta Mia Farrow, Joan Plowright, Natasha Richardson, Adrian Dunbar eta Jim Broadbent aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 – The Crow (Belea) filma estreinatu zen, Alex Proyasek zuzendu eta Brandon Lee, Ernie Hudson eta Michael Wincott aktoreek antzeztu zuten.
- 2017 – Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioaren garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen. Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2014 – Europako Justizia Auzitegiak interneten Ahazteko eskubidea onartu zuen.
Kirolak
Euskal Herria
- 1934 – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 13-8 irabaziz Biarritz Olympique-n aurka.
- 2009 – Bilboko Athletic Klubak 1-4 galdu zuen FC Barcelona taldearen aurka Futboleko Errege Kopako finalean.
Mundua
- 1909 – Italiako Giroaren lehen edizioko etapa lehiatu zen. Luigi Gannak irabazi zuen.
- 1923 – Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
- 2007 – Dhaulagiri: Ricardo Valencia eta Santiago Sagaste aragoiar alpinistak elur-jauzi batek harrapatuta hil ziren. Gerlinde Kaltenbrunner eta Javier Serrano, berriz, onik atera ziren.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1750 – Maria Rita Barrenetxea, bilbotar aristokrata eta idazlea (h. 1795).
- 1867 – Pedro Ziga Maio, nafar naturalista (h. 1949).
- 1900 – Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena (h. 1965).
- 1907 – Emilio Guinea, bizkaitar botanikari eta irakaslea (h. 1985).
- 1923 – Jean Haritxelhar, nafar euskaltzaina, politikaria eta literatura ikerlaria (h. 2013).
- 1924 – Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (h. 2018).
- 1927 – Jose Maria Jimeno Jurio, nafar historialaria eta etnografoa (h. 2002).
- 1932 – Andoni Lekuona, gipuzkoar soziologoa (h. 2017).
- 1951 – Miguel Ángel Uzquiza, euskal irakasle eta politikaria, Burgosen.
- 1954 – Gregorio Muro, gipuzkoar komikigile, zuzendari eta gidoigilea.
- 1959 – Luis Vicente Otin, nafar txirrindulari ohia.
- 1960 – Ladis Galartza, Galartza III.a, nafar pilotaria.
- 1961 –
- Luis Azanza, nafar argazkilaria (h. 2021).
- Marta González Gómez, bizkaitar medikua eta FMLNko kidea (h. 1990).
- Roberto Gonzalez de Viñaspre, euskal filologoa eta euskaltzain urgazlea.
- 1963 –
- Ione Irazabal, bizkaitar ipuin kontalaria eta aktorea.
- Ana Madariaga, bizkaitar politikari jeltzalea eta pedagogoa.
- 1964 –
- Pruden Gartzia, gipuzkoar liburuzain eta euskaltzain urgazlea.
- Xabier Olaso, bizkaitar idazlea.
- 1968 – Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia (h. 1997).
- 1970 – Ana Otero, espainiar aktorea, Donostian.
- 1981 –
- David López García, bizkaitar txirrindularia.
- Elisabeth Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia eta enpresaburua.
- Patri Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia.
- 1982 – Marta Docando, bizkaitar futbolaria.
- 1983 – Oiana Blanco, gipuzkoar judoka.
- 1994 –
- Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto, nafar abeslaria.
- Irati Idirin, bizkaitar txirrindularia.
- Arthur Iturria, lapurtar errugbilaria.
- Sergio Vez, bizkaitar curling-jokalaria.
- 1997 – Unai Laso, nafar pilotaria.
- 1998 –
- Jon Monkaiola, nafar futbolaria.
- Eider Saez, Eider, gipuzkoar abeslari eta musikagilea.
Mundua
- 1024 – Hugo Clunykoa, Clunyko abadea (h. 1109).
- 1655 – Inozentzio XIII.a, Aita santua (h. 1724).
- 1699 – Sebastião José de Carvalho e Melo, portugaldar aitoren semea eta politikaria (h. 1782).
- 1713 – Alexis Clairaut, frantziar matematikaria (h. 1765).
- 1717 – Maria Teresa I.a Austriakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (h. 1780).
- 1730 – Charles Watson-Wentworth (Rockinghamgo II. markesa), Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1782).
- 1750 – Lorenzo Mascheroni, italiar matematikaria (h. 1800).
- 1753 – Lazare Nicolas Marguerite Carnot, frantziar militar, politikari eta jakintsua (h. 1823).
- 1767 – Joanes VI.a Portugalgoa, errukibera, Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea (h. 1826).
- 1792 – Pio IX.a, Aita santua (h. 1878).
- 1795 – Pavel Josef Safarik, eslovakiar filologoa eta arkeologoa (h. 1861).
- 1822 –
- Frantzisko Asiskoa Borboikoa, Espainiako errege ezkontidea (h. 1902).
- José Vilallonga, kataluniar industrialaria eta enpresaburua (h. 1898).
- 1840 – Alphonse Daudet, frantziar idazlea (h. 1897).
- 1842 – Arthur Sullivan, ingeles musikagilea (h. 1900).
- 1843 – Paul de Smet de Naeyer, Belgikako lehen ministroa (h. 1913).
- 1857 – Ronald Ross, ingeles sendagilea eta bakteriologoa (h. 1932).
- 1875 – María Espinosa de los Monteros, eskubide zibil eta politikoen aldeko aktibista, Espainiako Emakumeen Elkartearen bazkide sortzailea (h. 1946).
- 1882 – Georges Braque, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1963).
- 1888 – Inge Lehmann, daniar sismologoa (h. 1993).
- 1893 – Lucien Tesnière, frantziar hizkuntzalaria (h. 1954).
- 1894 – Ásgeir Ásgeirsson, Islandiako 2. presidentea (h. 1972).
- 1895 – Larisa Reisner, Polonian jaiotako errusiar boltxebikea (h. 1926).
- 1898 – Hisamuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (h. 1960).
- 1899 – Pelageya Polubarinova-Kotxina, sobietar matematikari eta zientzialaria (h. 1999).
- 1901 – Witold Pilecki, poloniar zalditeriako ofizial, inteligentzia agente eta erresistentziaren burua (h. 1948).
- 1902 – Georges Philippe Friedmann, frantziar soziologoa (h. 1977).
- 1907 – Daphne du Maurier, britainiar idazlea (h. 1989).
- 1908 – Carlos Iniesta Cano, espainiar militarra (h. 1990).
- 1913 – William Tolbert, Liberiako 20. presidentea (h. 1980).
- 1914 –
- Antonia Ferrín Moreiras, matematikaria, irakaslea eta lehen galiziar astronomoa (h. 2009).
- Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (h. 1981).
- 1922 –
- Otl Aicher, alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografoa, Bilboko metroko seinaletikaren diseinatzailea (h. 1991).
- Bea Arthur, estatubatuar aktorea, ezaguna The Golden Girls telebista saioagatik. (h. 2009)
- 1923 – Rafael Landín, galiziar kazetari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 2005).
- 1924 – Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (h. 2017).
- 1928 – Enrique Bolaños, Nikaraguako presidentea (h. 2021).
- 1929 – Juan Muñoz Martín, espainiar haur literaturaren alorrean idazlea (h. 2023).
- 1930 – José Jiménez Lozano, espainiar idazlea (h. 2020).
- 1931 – Jim Jones, Herriaren Tenplua sektaren sortzaile eta burua, Guyanako Jonestown herrian sektakideen suizidio masiboa agindu zuena (h. 1978).
- 1932 – Richard Estes, estatubatuar margolari hiperrealista.
- 1934 – Adolf Muschg, suitzar idazle eta literatura irakaslea.
- 1937 – Roger Zelazny, estatubatuar idazlea (h. 1995).
- 1938 – Giuliano Amato, Italiako lehen ministroa.
- 1939 – Harvey Keitel, estatubatuar aktorea.
- 1940 – Bruce Chatwin, ingeles bidaia-idazle, eleberrigile eta kazetaria (h. 1989).
- 1941 –
- Senta Berger, austriar aktorea.
- Ritchie Valens, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, La Bamba abestiaren rock egokitzapenagatik ospetsua (h. 1959).
- 1942 – Pál Schmitt, hungariar eskrimalari, diplomazialari eta politikaria, Hungariako presidentea.
- 1943 – Francisco Erize, argentinar naturalista eta kontserbazionista (h. 2021).
- 1944 – Carolyn Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha Franklinen ahizpa gazteena (h. 1988).
- 1946 – Daniel Aranguren Echeverría, kubatar ingeniaria eta Habanako Euskal Etxeko lehendakariordea.
- 1947 – Marisa Abad, espainiar telebista-aurkezlea.
- 1949 – Jane Glover, britainiar jatorriko orkestra-zuzendari eta musikologoa.
- 1950 – Stevie Wonder, estatubatuar abeslaria.
- 1954 –
- Hideki Maeda, japoniar futbolari ohia.
- Frédéric Pietruszka, frantziar eskrimari ohia, florete modalitatean aditua.
- Núria Rafel i Fontanals, kataluniar arkeologoa.
- 1958 – Jordi Corominas i García, kataluniar alpinista eta mendi gidaria.
- 1961 – Dennis Rodman, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, 1990eko hamarkadako NBAko handienetakoa.
- 1963 – Andrea Leadsom, britainiar politikaria.
- 1964 –
- Stephen Colbert, estatubatuar aktore, idazle, komiko eta telebista aurkezlea.
- Jordi Sánchez, kataluniar aktore eta gidoilaria.
- 1967 – Chuck Schuldiner, estatubatuar musikaria, Death bandako abeslari, gitarra eta konpositorea (h. 2001).
- 1968 – Scott Morrison, Australiako lehen ministroa.
- 1972 – Pablo García Casado, espainiar poeta.
- 1976 – Mark Delaney, galestar futbolaria.
- 1977 – Pablo Agüero, argentinar zine zuzendaria eta gidoilaria.
- 1982 – Tabrett Bethell, australiar aktore eta modeloa.
- 1983 – Timnit Gebru, etiopiar-estatubatuar zientzialari informatikoa.
- 1986 –
- Lena Dunham, estatubatuar gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktorea.
- Robert Pattinson, britainiar abeslari, aktorea eta modeloa.
- Nino Schurter, suitzar txirrindularia, Munduko txapelketa gehien irabazi dituen mendiko txirrindularia.
- 1987 –
- Chang Hye-Jin, hegokorear arkularia.
- Anni B Sweet, espainiar abeslaria.
- Marianne Vos, herbeheretar txirrindularia, bere belaunaldiko onentzat hartua.
- 1990 – Teresa Riott, kataluniar aktorea.
- 1993 –
- Romelu Lukaku, belgikar futbolaria.
- Debby Ryan, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1995 – Yanis Rahmani, frantziar-aljeriar jatorriko futbolaria.
- 1997 – Laura Hernández Selva, espainiar eskubaloi jokalaria.
- 1998 – Adrià Pedrosa, kataluniar futbolaria.
- 1999 – Òscar Mingueza, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1845 – Joan Nikolas Etxeberria, nafar idazlea, itzultzailea eta apaiza (j. 1796).
- 1922 – Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela, Marokon (j. 1879).
- 1924 – Gregorio Suberbiola, nafar sindikalista anarkista, Bartzelonan (j. 1896).
- 1951 – Jesús Etaio, nafar kazetari karlista (j. 1894).
- 1966 – Antonio Juantegi, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- 2007 – Ricardo Valencia, nafar alpinista, Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan elur-jauzi batek jota (j. 1959).
- 2015 – Adolfo Sarasketa, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
Mundua
- 1646 – Maria Ana Espainiakoa, Espainiako infanta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatziza eta Hungariako eta Bohemiako Erregina (j. 1606).
- 1832 – Georges Cuvier, frantziar naturalista eta zoologoa (j. 1769).
- 1839 – Hugues-Bernard Maret, Frantziako lehen ministroa (j. 1763).
- 1861 – William Henry Fitton, irlandar geologoa (j. 1780).
- 1866 – Nikolai Brashman, errusiar matematikaria (j. 1796).
- 1888 – Jean-François Cerquand, frantziar idazlea (j. 1816).
- 1904 – Gabriel Tarde, frantziar soziologo eta kriminologoa (j. 1843).
- 1916 – Sholem Aleijem, yiddishazko idazlea eta antzerkigilea (j. 1859).
- 1925 – Boris Savinkov, errusiar idazle eta iraultzailea (j. 1879).
- 1929 – Arthur Scherbius, alemaniar ingeniari elektrikoa, Enigma makinaren asmatzailea (j. 1878).
- 1930 – Fridtjof Nansen, norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa, 1922ko Bakearen Nobel Saria (j. 1861).
- 1937 – Cecil Meares, Terra Nova espedizioko txakurren hezitzaile burua eta errusierako interpretea (j. 1877).
- 1939 –
- Cristina Fernández Pereda, kataluniar emakumea, fusilatua (j. 1900).
- Stanisław Leśniewski, poloniar logikari eta matematikaria (j. 1886).
- 1961 – Gary Cooper, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1962 – Franz Kline, estatubatuar margolaria (j. 1910).
- 1965 – Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (j. 1884).
- 1975 – Marguerite Perey, frantziar fisikaria, frantzioaren aurkitzailea eta Frantziako Zientzien Akademiako kide aukeratutako lehen emakumea (j. 1909).
- 1978 – Sisavang Vatthana, Laosko azken erregea (j. 1907).
- 1983 – Otto Heckmann, alemaniar astronomoa (j. 1901).
- 1988 –
- Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (j. 1929).
- Irene Manton, britainiar botanikaria, iratzeak eta algak aztertzeagatik nabarmendu zena (j. 1904).
- 1991 – Abderrahmane Farès, Aljeriako presidentea (j. 1911).
- 1992 – F. E. McWilliam, ipar Irlandako eskultorea (j. 1909).
- 1997 – Laurie Lee, ingeles poeta (j. 1914).
- 1999 – Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (j. 1902).
- 2001 – R. K. Narayan, indiar eleberrigilea (j. 1906).
- 2005 – George Dantzig, estatubatuar matematikaria (j. 1914).
- 2007 – Santiago Sagaste, aragoiar alpinista, Dhaulagirira (Himalaia) eginiko espedizioan elur-jauzi batek jota (j. 1973).
- 2008 –
- Saad Al-Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1930).
- Italo Terzoli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1924).
- 2009 – Achille Compagnoni, italiar alpinista eta eskiatzailea (j. 1914).
- 2010 – Paul Garabedian, estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista (j. 1927).
- 2018 – Margot Kidder, kanadar aktorea (j. 1948).
- 2019 – Doris Day, estatubatuar aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1922).
- 2020 –
- Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa (j. 1924).
- Rolf Hochhuth, alemaniar idazlea (j. 1931).
- 2022 –
- Teresa Berganza, espainiar mezzo-sopranoa (j. 1933).
- Khalifa bin Zayed Al Nahyan, Arabiar Emirerri Batuetako presidentea eta Abu Dhabiko emirra (j. 1948).
- Ben Roy Mottelson, daniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- 2023 – Jürgen Trumpf, Europar Batasuneko Kontseiluko idazkari nagusia (j. 1931).