Maialen Gurbindo
Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto izen artistikoarekin ezaguna (Atarrabia, Nafarroa Garaia, 1994ko maiatzaren 13a) abeslaria da.
Maialen Gurbindo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atarrabia, 1994ko maiatzaren 13a (29 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Orfeón Pamplonés |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
chicasobresalto.com | |
Ibilbide artistikoa
Iruñeko Orfeoian egin zituen musika ikasketak. Abeslaria izateaz gain, konposatzailea eta gitarjolea ere bada.
Bere musika erreferenteak Queens Of The Stone Age, John Frusciante eta Regina Spektor dira.[1]
Chica Sobresaltoren lehen lana, Sobresalto izenekoa, 2017an kaleratu zen. Maialenekin batera taldea osatzen dute Ibai Sanz (gitarra), Aritz Legarrea (bateria), Ander Arlegi (baxua) eta Gorka Cíak (gitarra).[2]
2020 urtean, TVEko Operación Triunfo talent show-an parte hartu zuen. Telebista saio hau bertan behera geratu zen Covid-19 pandemia zela eta, baina egoerak hobera egin zuenean amaitzeko aukera izan zuten. Gurbindo irabazle izateko faboritoetako bat zen arren, 6. postuan amaitu zuen lehiaketa, finalaren atarian geratu zen.
Operación Triunfon, Anne Lukin abeslariarekin batera, lehen aldiz euskarazko abesti bat abestu zuen, Ken Zazpi taldearen Ilargia kantua.[3]
2020ko martxoaren 6an Oxitocina izeneko singlea eman zen argitara.[4] Maialenek Operación Triunfo saioaren barruan grabatu zituen ahotsak, baina oinarri musikalak eta ekoizpena Subitzako (Nafarroa) Montreal estudioetan egin zituzten taldekideek.[5]
2020ko azaroaren 13an Fusión Del Núcleo[6] abestia plazaratu zuten, Chica Sobresaltoren bigarren lan luzeko lehen singlea. Abesti hau oso arrakastatsua izan zen Maialenen jarraitzaileen artean, baina baita bestela ere. Esaterako, Top Gaztea zerrendako 7. postura iritsi zen 2021eko urtarrilaren 30ean.[7] 2021eko urtarrilaren 8an aurkeztu zuen lanaren bigarren singlea, Zahara abeslariarekin batera: Adrenalina.[8] Bi abestien bideoklipak Lyona kataluniar artistak egin zituen, eta lehen abestiaren bideokliparen jarraipena da bigarrenarena.[9] 2021eko apirilaren 13an Selección Natural abestia eman zuen argitara. Hirugarren single horren bideoklipa ere Lyona berak egin zuen.
2021eko maiatzaren 14an plazaratuko du bere bigarren lan luzea Chica Sobresaltok, Sinapsis izenekoa.[10] Taldeak Santos eta Fluren ekoizleekin grabatu zuen lana Blind Records estudioetan, Bartzelonan. 2021eko apirilaren 12an lan luze honen aurkezpenerako lehen datak plazaratu zituen: 05/15 Valentzian, 05/23 Bartzelonan, 05/27 Zaragozan eta 05/29 Madrilen izango dira abeslari iruindarra eta taldekideak.[11]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) TRIUNFO, OPERACIÓN. (2020-01-12). «OT 2020: Quién es la concursante Maialen | RTVE» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
- (Gaztelaniaz) «Maialen, reconvertida en Chica Sobresalto, lanza "Fusión del Núcleo" como adelanto del próximo álbum» CADENA 100 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- «Maialen Gurbindo, Chica Sobresalto La Resistencia saioan • ZUZEU» ZUZEU 2020-11-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- (Gaztelaniaz) «Anne y Maialen : Locura en las redes por las portadas de sus singles» RTVE.es 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- (Gaztelaniaz) Montoya, Elia. (2020-03-06). «Maialen vuelve a su esencia de Chica Sobresalto en 'Oxitocina'» El Rescate Musical (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- Chica Sobresalto - Fusión del Núcleo. (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- (Ingelesez) FM, Player. Top Gaztea (2021/01/30). (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- (Gaztelaniaz) «Chica Sobresalto presenta "Adrenalina" con la colaboración de Zahara, toda una terapia musical» CADENA 100 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- (Gaztelaniaz) «Adrenalina, videoclip para Chica Sobresalto con Zahara» Lyona 2021-01-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- (Gaztelaniaz) .
- (Gaztelaniaz) Rodríguez, Alfredo. Chica Sobresalto presenta single y anuncia gira – Musicazul.com. (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).