Maialen Chourraut

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a) euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian taldekoa da.

Maialen Chourraut

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria
Altuera161 zentimetro
Jasotako sariak

maialenchourraut.com
IMDB: nm5308606 Olympic.org: maialen-chourraut Edit the value on Wikidata

Hiru domina olinpiko lortu ditu bere ibilbidean: brontzea 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrea 2016an Rio de Janeiron, eta zilarra Tokion, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Maialen Chourraut lasarteoriatarraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.

Ibilbidea

Atletico San Sebastian klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean. 2000an, Bratislavako Munduko Junior Txapelketan, parte hartu zuen, eta 2001ean, Espainiako selekzio nagusian sartu zuten. 2004an, 23 urtez azpiko Europako txapeldunorde atera zen. 2008an, Beijingo Olinpiar Jokoetan, 16. postua lortu zuen.[1] 2009ko Munduko Txapelketan bigarren eta 2011koan hirugarren gelditu ostean, 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[2] eta Londresko Olinpiar Jokoetan bere ibilbideko arrakasta handienetako bat erdietsi zuen: brontzezko domina.[3]

2013an, lehiaketetatik at egon zen, ama izan zelako. 2014an, Europako txapeldunorde izan zen taldekako K-1 Eslalomean, eta La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako proba irabazi zuen. 2015ean, Markkleebergen jokatutako Europako Txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen.[1]

2016an, azkenik Rioko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.[4]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu du, hark amesten zuen moduan.[5][6][7]

2023. urteko denboraldiaren hastapenetan, ahaztua du 2022an sorbaldan egindako ebakuntza; irailean izango du 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako mugarri nagusia: Munduko Txapelketa, Londresen. Sailkatuz gero, Pariskoak laugarrenak lituzke. Gainera, "asko motibatzen du Jokoetan bi modalitatetan lehiatu ahal izateak". [8]

Emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008  Beijing (Txina) 16.a K1 bakarkakoa
2012 Londres

Erresuma Batua Erresuma Batua

3. postua, brontzezko domina K1 bakarkakoa
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina K1 bakarkakoa
2020 Tokio ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina K1 bakarkakoa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2007 Foz do Iguaçu ( Brasil) 14.a K1 bakarkakoa
2007 Foz do Iguaçu ( Brasil) 7.a K1 taldeka
2009 La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia) 2. lekua, zilarrezko domina K1 bakarkakoa
2009 La Seu d'Urgell (Katalunia Katalunia) 11.a K1 taldeka
2011 Bratislava (Eslovakia Eslovakia) 3. postua, brontzezko domina K1 bakarkakoa
2015 Londres (Erresuma Batua Erresuma Batua) 5.a K1 bakarkakoa
2015 Londres (Erresuma Batua Erresuma Batua) 9.a K1 taldeka

Erreferentziak

  1. Maialen Chourraut. basqueteam.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).
  2. Maialen Chourraut izan da nagusi Munduko Kopako lehen bi probetan
  3. Maialen Chourrautek brontzezko domina irabazi du K1ean, eitb.eus
  4. «Urrezko domina Chourrautentzat» Berria 2016-08-12.
  5. berezia, Jakes Goikoetxea, Berriemaile. ««Ametsa domina bat lortzea da; helburua, Maialen azkar bat ikustea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-07-27). «Maialen Chourrautek zilarrezko domina eskuratu du Tokion» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  7. Berria. «ZUZENEKOA: Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).
  8. Gascon, Ainara Arratibel. ««Asko motibatzen nau Jokoetan bi modalitatetan lehiatu ahal izateak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-12).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maialen Chourraut Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.