Maialen Akizu

Maialen Akizu Bidegain (Urretxu, Gipuzkoa, 1996ko otsailaren 21a) bertsolaria eta idazlea da. Ama gabiriarra du; eta aita, berriz, urretxuarra. Bost urterekin hasi zen Urretxuko bertso eskolan.

Maialen Akizu

Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1996ko otsailaren 21a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Jasotako sariak

2016an Xenpelar saria irabazi zuen.[1] Osinalde, Lizardi, Hernandorena gazte sariketetako finaletan ere kantatu izan du; gainera, final askotan, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto" lehengusuarekin.

18 urterekin Bilbora joan zen, Soziologiako ikasketak egitera. Ikasteaz gain, Bilboko zenbait bertso eskolatako kide izan zen aldi hartan.

Iker Irribarria esku huskako pilotari profesional ohia du bikotekide, eta alaba bat dute elkarrekin.[2]

Txapelketak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Sariak

Lanak

  • 2022an, Hamazazpigarrenean aidanez literatur bildumarako, Eszenatokia izeneko «ipuin luzea» aurkeztu zuen.
  • 2023ko Durango Azokan banatu zen '(Kultura bat) Zutabeka Durangoko Azokatik' liburuko hitzaurrea idatzi zuen.[4]

Erreferentziak

  1. Maialen Akizuk irabazi du Xenpelar Saria. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) Guinea, Luis. (2022-07-07). «Unai Laso, duda hasta última hora para San Fermín tras acabar tocado la final» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. ikergazte. «Baditugu Ikergazte2021 irabazleak» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  4. Ubeda, Garbiñe. (2023-12-09). «Kulturaren bilakaeraren ispilu» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.