Maia Plisetskaia

Maia Mikhailovna Plisetskaia[1] (errusieraz: Майя Михайловна Плисецкая; Mosku, Sobietar Batasuna, 1925eko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 2015eko maiatzaren 2a) errusiar dantzaria izan zen.

Maia Plisetskaia

(2011)
Bizitza
JaiotzaMosku, 1925eko azaroaren 20a
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Espainia  (1993 -
HeriotzaMunich, 2015eko maiatzaren 2a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaMikhail Plisetski
AmaRachel Messerer
Ezkontidea(k)Māris Liepa (en) Itzuli  (1956 -  1956)
Rodion Shchedrin  (1958 -  2015)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, aktorea eta ballet-irakaslea
Jasotako sariak

shchedrin.de
IMDB: nm0687334 TV.com: people/maya-plisetskaya
Musicbrainz: 5396ffdd-821a-42d4-a9b4-da234c5940bc Discogs: 3480821 Allmusic: mn0002194184 Find a Grave: 145929268 Edit the value on Wikidata

Biografia

1943an, Bolshoi Eskolako ballet-ikasketak bukatu zituen. Aipagarriak izan ziren Bolshoi Balletarekin egin zituen Beltxargen aintzira eta Intxaur kraskailua balletetako antzezpenak.

Herri askotan dantzatu zuen, Estatu Batuetan, Indian eta Txinan, besteak beste.

1964an, Lenin saria jaso zuen egindako lan bikainagatik.

Sobietarrak ez ziren koreografoen balletetan ere lan egin zuen, Roland Petit, Maurice Béjart eta Alberto Alonsoren balletetan, adibidez.

1975etik aurrera, Bruselako Ballet de XXe Sièclean aritu zen dantzari.

Errusiako Ballet Inperiala sortu zuen 1994an.

Plisetskaiaren lehen koreografia Ana Karenina (1972) izan zen, Tolstoiren eleberrian oinarritutako lana.

Teknika aldetik bikaina da, besoaren erabilera adierazkorra du, eta trebetasun osoz elkartzen ditu antzerkia eta dantza.

Antzezpen nagusiak hauek ditu: Bakhtxisaraiko iturria obrako Zarema, On Kixoteko Kitri, Giselle, Loti Ederreko Aurora, Harrizko Loreko Laurencia eta Beltxargen Aintzirako Odette-Odile.

2005ean, Asturiasko Printzea saria eman zioten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maia Plisetskaia Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.