Maia Iribarne
Maia Iribarne Olhagarai (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1995) euskal musikaria eta bideogilea da.[1] Garazi eskualdeko Xofaldia Prod taldeko kidea da.
Maia Iribarne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Garazi, 1995 (28/29 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, zinemagintza eta abeslaria |
Musika instrumentua | biolina |
Biografia
Ama musikaria izanik, umetatik aritu izan da musikan. Zazpi urterekin Donibane Garazitik Baionara joaten zen astero musika kontserbatoriora, biolina ikastera.[2] Ikus-entzunezkoetara ere txikitatik gerturatu zen, aitak aunitz grabatzen zuen etxean, eta horrek erakarri zuen Maia.
18 urterekin Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen HUHEZIn, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Ondoren dokumentalgintzan formatu da Ardèchen (Frantzia).
Musika
Habia
Ipar Euskal Herriko kideak dituen folk musika taldea da, 2020. urtean sortu zena.[3]
Bideogintza
Busti
Kanaldude herri telebistan sortutako Busti saioko parte izan zen.[4] Saioak Argia saria irabazi zuen.
Bañolet
Sortzaile nafartar gazteak, Paxkal Irigoyenekin batera, Bañolet ikus-entzunezkoa sortu zuen 2021ean. Proiektuak Durangoko Azokak esleitzen duen Sormen Beka irabazi zuen 2020an. Filmaren zuzendaritzan aritzeaz gain, musika ere sortzen aritu zen, Bañolet kantuz diskoa osatzeko.[5]
Sariak
Erreferentziak
- «Maia Iribarne-Olhagarai» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Madariaga, Ainize. ««Kantu guziak biltzen dira askatasun egarrian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Habia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Busti» kanaldude.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- Madariaga, Ainize. ««Gizarte koreografiak karikaturizatu nahi ditugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Busti webTB (2. saioa)» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- «Ikusi Bañolet Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi duen sailaren lehen irudiak» EITB 2020-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).