Mahuka (hodia)
Mahuka hodi malgu bat da, batez ere likidoak toki batetik beste batera eramateko.

Suteetako mahuka
Mahukaren erabilera batzuk honako hauek dira:
- Lorategietan landareak ureztatzeko.
- Suteetako mahuka suhiltzaileek sua itzaltzeko.
- Aire mahukak ur azpian airea garraiatzeko.
- Arkitekturan, plastikozko edo metalezko mahukak eraikin bateko ura garraiatzeko.
- Automoziorako mahukak automobiletan erabiltzen dira, klimatizazioetarako edo sistema hidraulikoen fluidoak mugitzeko.
- Kimikan eta medikuntzan, produktu kimiko likidoak edo gaseosoak garraiatzeko.
- Elektrizitate arloan kableak babesteko.
- Audio sistemetan hainbat kablez osatutako maukak erabiltzen dira, telebista, irrati eta soinu kableak babesteko.
- Erregai-zerbitzugunetan, erregaiak biltegi batetik beste batera eramateko, adibidez automobil bat erregaiz hornitzeko.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.