Mahmud Darwish

Mahmud Darwish (1941eko martxoaren 13a2008ko abuztuaren 9a) poeta, kulturgizon eta politikari palestinarra izan zen. Palestinaren egoera bereganatuz, obra poetiko moderno eta indartsu bat eraiki du erbestea, bakardadea eta borroka bezalako gaien inguruan [1]. Maiz sariztatua, bere olerkiek, askatasunaren sinbolo egin dute munduan zehar.[2] Engaiamendu politiko handia eraman zuen, PAE antolaketaren barne, baina literatura aldizkariren editore ere izan zen.[3]1988an berak zuen idatzi Palestinaren Independentziaren Adierazpena.

Mahmud Darwish

Bizitza
JaiotzaAl-Birwa (en) Itzuli, 1941eko martxoaren 13a
Herrialdea Palestina
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaHouston, 2008ko abuztuaren 9a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Rana Kabbani (en) Itzuli  (1976 -  1982)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
hebreera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak
InfluentziakAbu Salma eta Ziyad Abd al-Fattah (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

darwish.ps
Musicbrainz: ddefe734-0aee-4986-85f8-52c3425a0edd Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gaztaroa

Palestina 2007an

Mahmud Darwish 1941ean jaio zen Al-Birwan, Galileako mendebaldean, garaian britaniar mandatupean zegon Palestinan. Bere burasoak, Salim eta Houreyyah Darwish, musulman sunitak eta lurjabeak ziren . Ama analfabeta izan arren, bere aitonak irakurtzen irakatsi zion. 1948ean Arabiar-israeldar gerra zela eta, Israelgo indarrek bere herrixka hartu eta suntsitu zuten, familiaren urte bateko ihesa eraginez. Anitzek bezala, familiak Libanoko bidea hartu zuen, an Jezzinera lehenik, eta Damourrera gero.[4] 700.000 palestinarren exodo behartu eta masibo hori "Nakba"(hondamena) izenarekin ezagutzen da.

Urte bateko erbestearen ondoren, Darwish familia klandestinoki Acre eremura itzuli zen. Alabaina, haien sortze hiria kolonia Israeldarra bilakatu zela ohartu eta, Deir al-Asad ondoko herrira mugitu ziren.[5]Mahmud Darwishek lehen mailako hezkuntza bete zuen Deir al-Asadeko hirian, etengabeko mehatxupean, poliziak bere identitatea deskubritu eta, erbestera behartua izatearen beldurrarekin. Ondotik bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Kafr Yasifera Jadeiditi bi kilometro iparrera. Azkenean, Haifara joan zen bizitzera.

Hastapenak

Mahmud Darwishek bere lehen poesia liburua argitaratu zuen 1960an 19 urterekin. Asafir bila ajniha edo "hegorik gabeko txoriak" arabiar poesia klasikoak eragindako poesia lirikoa. Al Jadid literatura egunkarian zituen argitaratzen bere poema eta artikuluak, berantago egunkariaren argitaratzailea bihurtuz. Bestalde Al Fajr egunkarian editore laguntzailea gisa lan egiten du ere bai. Mahmud Darwish politikan sartu zen 1961an, Israelgo Alderdi komunistarekin (RAKAH[6]). Taldeak, ikuspundu antisionista bat defenditzen zuen israeldar paisai politikoan, arabiar eta judu elkartzen zituen bakarretako bat izanez.i

Bere ekintza eta textu politkoengatik 1961 eta 1967 urteen artean maiz gelditua eta atxilotua izan zen Mahmud Darwish. Baina garai hori arrakastaren hastapena izan zen ere bai, Awraq Al-zaytun (Olibondoa) poema liburuarekin.1964ean mundu mailako onarpena lortu zuen, mugez gaindi palestiniar erresistentzia aragituz. Fite, Bitaqat huwiyya: Sajel ana arabi(Arabiarra naiz), liburuaren olerki ezagunenak, palestinako mugak gainditzen ditu eta mundu arabiarreko erreserki bilakatzen da.

Engaiamendu ugaria

Hainbeste engaiamenduk Israeldar autoritateen mesfidantza emendatu zuen, eta 1970an artikulu poltiko suminegiak publikatzeagatik, justiziak Haifan obligaziozko bizilekua eman zion. Horren ondorioz, Mahmoud Darwishek Israeldik Sobietar Batasunera (SESB) alde egin zuen, Lomonosoveko Unibertsitatean ekonomia politikoa ikasteko, Moskuko estatuan.

1973an Beiruten bizi zela argitaratzearekin segitzen du Shu'un Filistiniyya (palestinar aferak) hilabetekaria zuzenduz, baita Al kairon, Al-Ahram beste egunkarian lan eginez. 1973an Palestindar Askapenarako Erakundeako Palestindar ikerketa zentroaren erredakzioburu gisa lan egiten hasi zen, antolaketaren kide bilakatuz.

Horrekin Israelera berriz sartzeko debekua jaso zuen 20 urterako.

Eskerretik eskuinera,Yasser Arafat, Mahmoud Darwish eta George Habash, Sirian.


1981an Al-Karmel literatura aldizkari ospetsua sortzen eta kudeatzen hasi zen. Artxibo guztiak suntsituak izan ziren 2002an Ramallahren setioko bonbardaketen ondorioz.

Erbestea eta itzulera

1982ko udan (ekainaren 13tik abuztuaren 12ra) "Bakea galilean" izeneko operazioa hasten da. Israelek Beirut bonbardatzen du PAEko kideak hiritik kanporatzeko helburuarekin. Gertaera honek poeta eta bere obra errotik markatzen du eta gaia poema ugaritan atzeman daiteke. Hots, palestindar erresistentzia aipatzen du Qasidat Bayrut (1982) eta Madih al-xill al'ali (1983) libruruetan, behin ere erbestera bultzatua izan zelarik, Kairo, Tunis eta Parisera. 1987an PAEko batzorde eragilean izendatu izan zen.

1995ean azkenean Palestinara itzultzeko baimena lortu zuen Emile Habibi idazlearen hiletara joateko. Urte horretan, Israeldar autoritateek egonaldi baimena eman zioten eta Darwishek etxea Ramallahn sartzea aukeratu zuen.

Heriotza

Mahmud Darwish 2008ko abuztuaren 9an zendu zen Houstonen, kirurgia operazio baten ondotik. Idazleak, deia bi bihotz ebakuntza jasan zituen pare bar urte lehenago 1984 eta 1998an.

Bere heriotzaren berria hedatu eta, 3 egun dolu eta ehorzketa nazionalak antolatuak izan zire Palestinan. [7]Ramallahn, milaka lagun hurbildu ziren bere ehorzketetara, palestinar pertsonai garrantzitsuenak eta Knesseteko ordezkariak elkartuz (Hadash, United Arab List eta Balad). Mahmud Abbas presidenteak, aurkeztu zuen lehen eulogia. Dominique de Villepin Frantziako lehen ministro ohia ere han izan zen.

Berak galdetu bezala Palestinan lurperatua izan zen, Ramallahko kultura palazioaren ondoan.

Ahmed Darwish poltikalariaren arabera "Mahmud ez da familia edo hiri batekoa bakarrik, palestinar guziena baizik. Horren ondorioz palestinar guztiak etorri eta bisitatzeko moduko leku batean lurperatu behar da".

Olerkilariaren memoriala Ramallahn

Lanak

[8]Bere bizian zehar, Darwish idazle emankorra izan da 30 bat olerki liburu eta prosako 8 liburu argitaratuz. Naomi Shihab Nye poetaren arabera Darwish "palestinar jendearen ezinbesteko arnasa da, exilio eta atsikimenduaren testigu ele-ederra." [9] Erbestearen experientzia errepikatuak eta palestiniarren eguneroko sufrimenduek sakonki elikatu dute bere obra guztia, guttitan aurki daiteken indar batekin. Usu saritua eta itzuliak izan dira bere lanak eta gaur egun 20 hizkuntza ezberdinetan aurkitu daitezke.

Estiloa

Bere gaztetako idatziak arabiar poesia klasikoaren kanoian kokatzen dira. Bere lehen liburua adibidez, Hegorik gabeko txoriak (1962), eraikuntza monoritmiko eta arabiar metrika tradizionalean oinarritzen da guztiz. Horren jarraipenan, Palestinarekin maiteminduta (1966) izenekoan eskola erromantikoaren eragina sumatzen da, bere estiloa delikatuagoa bihurtzen baita. Alabaina, Darwishen benetazko berrikuntza 70 hamarkadan berrikuntza poetikoa dator, "verso librea" teknikaren garapenarekin. Momentu horretan bere estiloa norma klasikoetatik erabat urruntzen da bere poesia abstraktuagoa eginez. Eremu sinbolikoak garrantzi handia hartzen du bere gazte obran agertzen zen hizkera pertsonal eta deklaratibo erabat baztertuz. Horrelakoak dira Gauaren amaiera (1968) eta Txoriak Galilean hiltzen dira (1971) liburuak.

Politikoak pisu tamala ukan arren bere poesiaren ez litzateke zuzen bere obra aipamen politikoetara murriztea. Hasteko berak ez zuelako inoiz ordezkari papera aldarrikatu alderantziz, poeta batentzat erantzuzkizun gehiegiko papera zela zion[10]. Bere poesia eguneroko elementuen sinpletasunaren edertasunari anitz lotua da (goiza, kafea, etxea...[11]). Mahmud Darwishentzat almendrondo loreek karga poetiko neurriezina daramate, edertasuna eta errangarritasuna bezalako gaiei ukituz.

Eragina

Mahmud Darwishen idazkera egoera politiko korapilatsu eta bortitzaren erakusle izanik, aski fite jendartera hedatu zen errekuperazio eta jabetza ugari piztuz. Esanguratsuenetako bat, Nazarethen izan zen, poeta gazteak "Bitaqat huwiyya" (Nortasun ageria) ikakurri zuelarik 1965eko maiatzan. Egun batzuen buruan poema arabiar mundura zabaldua zen "Izkriba zak! Aranea nauk" lelo boteretsuarekin. Berantago 6 estrofak "Awraq Al-Zaytun " (Olibondoak) (Haifa, 1964) bere bigarren liburuan argitaratuak izan ziren.

Bestalde, bere "To My Mother"(Amari) (1966) Palestinako erreserki ez-ofiziala bilakatu zen.

Bere influentziak

Mahmud Darwishen inspirazioak ugariak ziren. Abd al-Wahhab Al-Bayati eta Badr Shakir al-Sayyab irakiar poeten eragina errebendikatzeaz gain, Arthur Rimbaud eta Allen Ginsberg ere, erreferentzia gisa aipatzen zituen.Beste erregistro batean, Yehuda Amichai poeta hebrearrarentzat zuen mirespena gordetu gabe, bien artean zegoen era baterako lehia argiki aitortzen zuen. "Bere lanak erronka botatzen dit, biok ber lekuari buruz idazten dugulako. Bere benefizio propioarentzat erabili nahi ditu paisaiak eta historia, nere izaera deseginan oinarriturik. Orduan sortzen da lehiaketa: nor ote da lur honen hizkuntzaren jabe? Nork du gehien maite? Nork du lur hori hobe idazten?"[2]

« Izkiriba zak!

Arabea nauk

Ene paperen zenbakia: berrogei ta hamar mila

Zenbat haur: zortzi

Eta bederatzigarrena... udazkenean hor izanen duk!

Eta horra non haserre hagoen

Izkiriba zak!

Arabea nauk

Harrobian aritzen nauk lanean neure oinaze lagunekin

Eta zortzi haurño ditiat

Haien ogi taloa

Jantziak, haien eskolako kaierak

Harkaitzetarik ateratzen ditiat...

Hago gostuan! ez natzaik heure etxeraino eske joanen

Ez nauk umil umila egoten hire jauregiko atarrian

Eta horra non haserre hagoen!

Izkiriba zak!

Arabea nauk

Deiturarik gabe - neure izena baizik ez nauk

«Pazientzia handikoa» nauk halako herri batetan ezer

ororen odola berotzen duen

Kolerak

Ene erroak...

Denborak sortu aintzin finkatuak zituan

Iraunduraren besarkada aintzin

Burontza eta olibondoa baino lehen

...belarrak ireki aintzin

Ene aita... laborari familia batetarik duk

Deus ez dik delako jauneriarekin

Ene aitona laboraria zuan - izaki

balio gabekoa - ez zuan aitoren-semea

Ene etxea, zainlari txabola bat

- sugibeleko eta seskaz egina

Horra nor naizen - ongi zaik?

Deiturarik gabe - neure izena baizik ez nauk

Izkiriba zak

Arabea nauk

Ene ilea... ikatzaren kolore

Ene begiak... kafearen kolore

Ezagugarriak

Buruan keffiyye bere soka tinki-tinkirik

Eta ene ahurra harria bezain gogorra

Larrutzen dik hunkitzen duenaren eskua

Maiteenik dudan janaria

Oliba olio eta xarpota

Ene helbidea:

Bakar herrixka batetakoa nauk...

Hango karrikek ez bait dute gehiago izenik

Eta gizon guziek... harrobietan bai eta lande

Komunismoa maite ditek

Izkiriba zak

Arabea nauk

Eta horra non haserre hagoen

Arabea naizela

Ene aiten mahastiak ebatsi dituala

Eta lantzen nuen lurra ere

Eni eta neure haurrei

Denak hartu dizkiguk salbu

Ene haurren haurrek iraun ahal dezaten

Horko harkaitzak

Baina zuen gobernamenduak bahitu beharrak ditik

...diotenaz

Izkiriba zak!

Lehen horrialdean, haste hastetik

Gizonen alderako herrarik ez dudala

Ez natzaiola inori oldartzen bainan

Goseak baldin banago

Usurpadorearen haragia janen dudala

Kasu eman! Kasu! Kasu!

Ene haserreari!

 »

Nortasuna ageria- Mahmud Darwish euskaratzailea: Itxaro Borda

Iritziak

Istiluak Israelekin

Luzaz antisemita izatea leporatuta izan zitzaion bere obren aipamenak oinarriz hartuz. Alta Mahmud Darwishek beti ezeztatu izan ditu molde horietako akusazioak. "Ez naiz eroso Israeleko etsai eta deabru gisa erakutsia izatearekin. Erran gabe doa ez dudala Israel maite. Baina horrendako arrazoi bat daukat. Haatik ez ditut juduak gorrotatzen."

1988an, Yitzhak Shamirrek eztabaida sortu zuen Knessetaren asambladan Hitz iragankorretan barrena poema aipatu zuelarik.[2] "Beraz, alde egizue gure lurretik/ gure lur tinkotik, gure itsasotik /gure garitik, gure gatzetik gure zauritik/ gauza orotatik, alde egizue/

oroimenaren akorduetatik".[12] hitzekin Darwishi leporatzen zitzaion juduek Israel utz zezaten eskatzea. Akusazioari erantzun zuen hark Zisjordaniari eta Gazari buruz ari zela esplikatuz.

Adel Ustak, Darwishen poesiaren aditu batek esan zuen poema gaizki ulertu eta itzulia izan zela.[13] Bestalde Ammel Alcalay poeta eta itzultzaileak hauxe idatzi zuen polemikaren kontextua orroitaraziz: "poemari neurriz kanpo egindako erreakzio histerikoak, besterik gabe, Israelgo psikearen froga zehatz gisa balio du... (poema) okupazioaren hizkuntza eta lurra definitzen duten terminoak onartzearen ukazio tinkoa baita".[14]

Hebreera

Bestalde esanguratsua dago orroitaraztea Mahmud Darwishek arabiarrez idazteaz gain, inglesa, frantsesa eta hebreera menperatzen zituela, eta hebreerazko kulturarekin benetazko atxikimendu bat zuela. Darwish berak hebreera "maitasun hizkuntza" gisa aipatzen zuen, bere burua Palestinan zen Juduar zibilizazioaren partetzat ikusiz. Horrez gain palestinarren eta juduen arteko bakearen alde izan da beti. Gertatuko zelarik espero izanez, "judua beregan den arabiarraz gehio ez dela alke izanen, eta arabiarra juduar elementuak barneratu dituela aipatzean, alker ez izatea."[15]

Gaur egun bere obraren zati batzuk hebreeraz eskuragarriak dira, Muhammad Hamza Ghaneimek eta Salman Masalhak Bed of a Stranger (2000), Zergatik utzi duzu zaldia bakarrik? (2000), Setio egoera (2003), Murala (2006) eta Memory for Forgetfulness itzulita.

1993an Yitzhak Rabbin eta Jassir Arafatek,Israel eta PAEko buruzagiek, Osloko Ituna izenpetu dute Arabiar-Israeldar gatazka bukatzeko xedez. Hitzarmenaren ondorioz Mahmud Darwishek PAE erakundea utzi zuen Palestinaren jarrera moldaerrazegia salatzeko."Gerra baino bakea nahiago dut beti, bakea zuzen baldin bada" azaldu zuen.

Alta bere bizian zehar Israel eta palestinar buruzagiei kritikak adierazi izan arren, Darwishek bakean etengabe bakean sinesti zuen. "Ez naiz desesperatzen" esan zuen Haaretz egunkari israeldarrean. "Pazientea naiz eta israeldar kontzientziaren iraultza sakon baten zain nago. Arabiarrak arma nuklearra duen Israel indartsu bat onartzeko prest daude; egin behar duen guztia bere indarraren ateak irekitzea eta bakea egitea da".[16]

Hamasi kritika

2005ean, kanpoko musika eta dantza emanaldiak bat batean debekatu izan ziren Qalqiliyan Hamasek zuzendutako udalerriak agindu eta. Darwishek bere kezka adierazi zuen indartzen ari zen taldearekiko: "taliban motako elementuak daude gure gizartean, eta hori oso seinale arriskutsua da".[17][18][19][20]

Zentzu horretan 2007ko uztailean, Darwish Haifara itzuli zen, bere omenez antolatutako jaialdi baterako. Ekitaldia Masharaf aldizkariak eta Hadash Israelgo alderdiak lagundu zuten. Bertan agertu ziren 2.000 pertsonei Gazako zerrendan Hamasen esku hartzeari buruzko kezkak adierazi zituen : "Koma batetik esnatu ginen kolore bakarrekobandera (Hamas) lau koloretako (Palestina) bandera akabatzen ikusteko".

Darwishen poemak musikan eta zineman

Mahmud Darwishen poemek lotura handia dute musikaltasunarekin eta anitz musikaratuak izan ziren arabiar artistengandik. Haien artean Marcel Khalife, Reem Kelani, Majida El Roumi eta Ahmad Qa'abour aipagarriak dira.[21][22] 80ko hamarkadan, Sabreenek, Israelgo musika talde palestinarrak, album bat grabatu zuen Darwish "On Man" eta "On Wish" olerkien bertsioekin.[23]

Bere heriotza eta urteak eta urteak geroago ere, Mahmud Darwishen obrak bizirik segitzen du bere indar errebendikatiboa sekula ez galdu gabe. 2016ean adibidez, "Orainik gabe ginen" poema erabili zuen Tamer Nafar rapzale palestinarrak "Junction 48" filmean "Ya Reit" kanta nagusiarentzat.[24] Gainera, bere poemetako bat irakurri zuen Nafarrek bere diskurtsoan Ophir Sarietan.[25] Era berean 2017an, artista hegoafrikar eta Janna Jihad Ayyad 11 urteko palestinar aktibistak "Besteengan pentsatu" poema musikaratu zuen artista hego afrikar batekin.

2009an Berri Txarrak euskal taldeak "Arren, Darwish" kantua idatzi zuen poetaren ohorean, olerki baten hitzak berritz berriz hartuz.

Marcel Khalife

2003an Marcel Khalife konpositoreari blasfemia eta balio erlijiosoak iraintzearen akusazioak botatu zizkioten, Libanon "Yusuf naiz, oh aita" abestiagatik. Kantuak, Darwishen letretan oinarritua, Koranaren bertset bat aipatzen zuen.

Poema horretan, Darwishek ederregia eta atseginegia zelako bere anaiek baztertu egin zuten yusufen (Jose) oinazea partekatzen zuen "O, aita, Yusuf / Oh aita naiz, anaiek ez naute maite eta ez naute elkarrekin maite" hitzekin. Darwishek alegoria honen bidez, israeldarren gandik baztertuak ziren palestinarren egoera agerrarazten zuen.

6 urte kartzela arriskatu arren zuritua izan zen, artista ugariren elkartasun ola batek afera hedabideetara eraman eta.

Presentzia beste komunikabideetan

1997an, Mahmoud Darwish izeneko dokumentala ekoitzi zuen Frantziako telebistak, Simone Bitton zuzendari frantses eta marokoarrak zuzendua.[26]

Darwish bere paperean agertu zen <i id="mwAZE">Notre</i> Musique Jean-Luc Godard zuzendari ospetsuaren (2004) lanean.

2008an, id – Identity of the Soul Arts Alliance Productions filman agertu zen, "Lirio zuriak amets zituen soldadua" eta Ibsenen "Terje Vigen" poemak kontatzen. Bere azken lana izan zen. 2008ko urrian estreinatu zen Palestinan, dozenaka mila entzulerekin. 2010ean, filmak nazioarteko proiekzio-birarekin jarraitzen zuen.

Legatua

Mahmud Darwish Fundazioa 2008ko urriaren 4an sortu zen, dirurik irabazteko xederik gabeko fundazio palestinar gisa, "Mahmud Darwishen ondare kulturala, literarioa eta intelektuala babesteko". Fundazioak urtero "Sormenaren aldeko Mahmud Darwish saria" ematen die Palestinako eta beste leku batzuetako intelektualei.[27][28] Ahdaf Soueif nobelagile egiptoarrak irabazi zuen saria 2010ean.

Sariak

  • Literaturako Lotus saria (1969; Idazle Afroasiarren Elkartekoa)
  • Bakearen Lenin Saria (1983; SESB)
  • Arteen eta Letren Ordenako Zalduna (1993; Frantzia)
  • The Lannan Foundation Prize for Cultural Freedom (2001)[29]
  • Al Owais saria (2002-2003)
  • Prince Claus sariak (2004)
  • "Steick bosnio" (2007)
  • Struga poesia gauetako urrezko koroa (2007)
  • Poesia Arabiarraren Nazioarteko Saria (2007)[30]
  • Argana Nazioarteko Poesia Saria (2008; Maroko)[31]

Argitaratutako lanak

Poesia

  • Asafir bila ajniha (Hegorik Gabeko txoriak ), 1960
  • Awraq Al-Zaytun (Olibondoa),Koldo Izagirreren itzulpena 1964
  • Bitaqat huwiyya (Nortasun ageria), 1964
  • 'Asheeq min filasteen (Palestinarekin maiteminduta), 1966
  • Akhir al-layl (The end of the night), 1967
  • Yawmiyyat jurh filastini (Palestindar minaren kronika),Itxaro Bordaren itzulpena 1969
  • Habibati tanhad min nawmiha (My beloved awakens), 1969
  • al-Kitabah 'ala dhaw'e al-bonduqiyah (Writing in the light of the gun), 1970
  • al-'Asafir tamut fi al-jalil (Txoriak Galilean hiltzen dira), Itxaro Bordaren itzulpena 1970
  • Mattar na'em fi kharif ba'eed (Light rain in a distant autumn) 1971
  • Uhibbuki aw la uhibbuki (I love you, I love you not), 1972
  • Jondiyyun yahlum bi-al-zanabiq al-baidaa' (Lirio zuriak amets zituen soldadua)Koldo Izagirreren itzulpena, 1973.
  • Muhawalah raqm 7 (Attempt number 7), 1974
  • Tilka suratuha wa-hadha intihar al-ashiq (That's her image, and that's the suicide of her lover), 1975
  • Ahmad al-za'tar, 1976
  • A'ras (Weddings), 1977
  • al-Nasheed al-jasadi (The bodily anthem), 1980. Joint work
  • The Music of Human Flesh, Heinemann 1980, Poems of the Palestinian struggle selected and translated by Denys Johnson-Davies
  • Qasidat Bayrut (Beyrutheko poema), Itxaro Bordaren itzulpena 1982
  • Madih al-zill al-'ali (Itzal luzearen gorazarrea), 1983
  • Hissar li-mada'eh al-bahr (A siege for the sea eulogies), 1984
  • Victims of a Map, 1984. Joint work with Samih al-Qasim and Adonis in English.
  • Sand and Other Poems, 1986
  • Hiya ughniyah, hiya ughniyah (It's a song, it's a song), 1985
  • Ward aqall (Arrosa gutxiago), 1985
  • Ma'asat al-narjis, malhat al-fidda (Tragedy of daffodils, comedy of silver), 1989
  • Ara ma oreed (I see what I want), 1990
  • Ahad 'asher kaukaban (Eleven planets), 1992
  • Limadha tarakt al-hissan wahidan (Zergatik utzi duzu zaldia bakarrik?), 1995. English translation 2006 by Jeffrey Sacks (Archipelago Books) (ISBN 0-9763950-1-0)
  • Psalms, 1995. A selection from Uhibbuki aw la uhibbuki, translation by Ben Bennani
  • Sareer al-ghariba (Bed of a stranger), 1998
  • Then Palestine, 1999 (with Larry Towell, photographer, and Rene Backmann)
  • Jidariyya (Murala), 2000
  • The Adam of Two Edens: Selected Poems, 2000 (Syracuse University Press and Jusoor) (edited by Munir Akash and Carolyn Forche)
  • Halat Hissar (Setio egoera), Koldo Izagirreren itzulpena 2002
  • La ta'tazer 'amma fa'alta (Don't apologize for what you did), 2004
  • Unfortunately, It Was Paradise: Selected Poems, 2003. Translations by Munir Akash, Caroyln Forché and others
  • al-A'amal al-jadida (The new works), 2004. A selection of Darwish's recent works
  • Lurra murrizten ari zaigu, 2004 Koldo Izagirren itzulpena KM kulturunea-Ahalegina
  • al-A'amal al-oula (The early works), 2005. Three volumes, a selection of Darwish's early works
  • Ka-zahr el-lawz aw ab'ad (Almond blossoms and beyond), 2005
  • The Butterfly's Burden, 2007 (Copper Canyon Press) (translation by Fady Joudah)

Prosa

  • Shai'on 'un al-wattan (algo sobre la patria), 1971
  • Youmiat muwaten bala watan (Diario de un ciudadano sin país), 1971, Círculo de Tiza Palestino gisa itzulia
  • Wada'an ayatuha al-harb, wada'an ayuha al-salaam (agurra, gerra, agurra, bakea), 1974
  • Yawmiyat al-indun al-'aadi (Diario de la tristeza normal), 1973 (itzulpen turkiarra, 2009, Hakan Özkan)[32]
  • Dhakirah li-al-nisyan (Memoria para el Olvido), 1987. Ingelesezko itzulpena, 1995: Ibrahim Muhawi
  • Fi wasf halatina (Gure egoera deskribatzen), 1987
  • al-Rasa'il (The Letters), 1990. Lan bateratua Samih al-Qasim-ekin
  • Aabiroon fi kalamen 'aaber (Bypassers in bypass words), 1991
  • Fi hadrat al-ghiyab (kanpoan), 2006
  • Athar alfarasha (Un río de sed: aldizkariak), 2009 (Libros Archipiélago) (Catherine Cobhamek itzulia)

Erreferentziak

  1. Adam Shatz, "A Poet's Palestine as a Metaphor", New York Times, 22 December 2001.
  2. Maya Jaggi, "Profile: Mahmoud Darwish – Poet of the Arab world", The Guardian, 8 June 2002.
  3. "Prince of Poets", The American Scholar.
  4. Peter Clark, "Mahmoud Darwish", The Guardian. 11 August 2008.
  5. GeoCities Mahmoud Darwish Biography. Sameh Al-Natour.
  6. Web Site of the Israeli Labor Party. Israeli Labor Party.
  7. Avi Issacharoff and Jack Khoury, "Mahmoud Darwish – The death of a Palestinian cultural symbol", Ha'aretz, 14 August 2008.
  8. .
  9. Poets the Academy of American Poets
  10. Velter, André. (2007). "Poésie sur parole" avec Mahmud Darwish et Elias Sanbar. France culture.
  11. D. Prémel, Gérard. (2010). Mahmoud Darwich Poète palestinien, dissident et citoyen. cairn.
  12. "Palestinian's Poem Unnerves Israelis", New York Times 5 April 1988.
  13. "Palestinian poet Mahmoud Darwish dies". CBC. 9 August 2008.
  14. Alcalay, Ammiel. (7 August 1988). «Who's Afraid of Mahmoud Darwish?» News from within IV (8): 14–16..
  15. Behar, Almog. (2011). «Mahmoud Darwish: Poetry's State of Siege» Journal of Levantine Studies 1 (1).
  16. Diaa Hadid, "Palestinian poet Mahmoud Darwish dead at 67", Seattle Times, 9 August 2008.
  17. «Palestine: Taliban-like attempts to censor music» The World Forum on Music and Censorship 17 August 2005.
  18. Zvi Bar'el, "Afghanistan in Palestine", Haaretz, 26 July 2005.
  19. "Palestinians Debate Whether Future State Will be Theocracy or Democracy," Associated Press, 13 July 2005.
  20. "Gaza Taliban?", The New Humanist, 121 (1), January/February 2006.
  21. (Ingelesez) «'My narrative is that I exist'. Reem Kelani, singer and jazz musician, talks about her music» The Guardian 2008-09-19.
  22. «- YouTube» YouTube.
  23. Smoke of the volcanoes. Sabreen.
  24. Junction 48 - Sound Track List. .
  25. Palestinian Rapper to Include Darwish Poem in 'Israeli Oscars' Performance. Haaretz.
  26. Biography. Official Mahmoud Darwish website.
  27. Mahmoud Darwish Foundation.. .
  28. "Mahmoud Darwish Award for Creativity".. .
  29. 2001 Lannan Cultural Freedom Prize awarded to Mahmoud Darwish. .
  30. «Pack of cards» Al Ahram Weekly (833) February 2007.
  31. «Remise du Prix international de poésie "Argana"» Le Matin.
  32. Hakan Özkan " Book: Turkish Translation of Mahmoud Darwish's يوميات الحزن العادي. Exoriente.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.